euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Estatu Batuek atea ixten die euskal pilotariei, herrialdean sartzeko bisak atzeratuz edo ukatuz

2018/04/30

Egoera gero eta konplikatuagoa ari da gertatzen EHko pilotarientzat AEBetako kantxetan jokatu ahal izateko
Egoera gero eta konplikatuagoa ari da gertatzen EHko pilotarientzat AEBetako kantxetan jokatu ahal izateko

PUBLIZITATEA

Amets amerikarra lausotua da pilotarientzat. Bertara migratu eta herrialdean sartu eta lan egiteko baimenei ezarritako mugak gero eta handiagoak dira eta Trump dagoenetik areagotu egin dira eta asko dira dagoeneko munduan zehar dauzkan kaltetuak, horien artean Euskal Herritik Floridako kantxetara jokatzera datozen pilotariak. Jaialaia AEBetako lurretan erotzen hasi eta gero, panorama gero eta ahulagoa erakusten du, hainbat faktore tarteko.

Miami, Florida, AEB. Horri buruzko artikulua sinatu du atzo Miamitik El País egunkariko Pablo de Llano korrespontsalak. Estatu Batuetako kantxetan jokatzea Euskal Herriko gazte askoren ametsa eta pilota karrerako irtenbide eta helburu naturala izan da, azken urteotako errealitateak duela berrogei eta hirurogei urtekoarekn zerikusirik ez badu ere. Apal dabil momentu honetan pilota eta pilotarien mundua AEBetan, eta bestela ere arazorik ez bazeukan, azken urteotako bisatu eta migrazio politikak bete-betean harrapatu du, Trump-ek migrazioari ezarritako mugak areagotuta hain zuzen.

Hiru bat urte omen dira paper eta dokumentu gehiago eskatzen ari zirenetik bisatua lortzeko. Lehenago hilabete bakarra hartzen zuen tramiteak, gaur egun zortzi hilabetetara igo daitezke, onenean, eta zenbait dira dagoeneko ezetza jaso izan duten pilotariak, behin, biritan eta hirutan saiatuta ere.

Hori buruzko aipatu artikulua, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia