euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ekitaldi andana Hego Amerikan Gernikako Bonbardaketaren urteurrena gogoratzeko; irudi galeria Argentina, Peru, Txile eta Uruguaitik

2018/05/03

Gernikako Bonbardaketaren 81. urteurrena Peruko Liman eta EEko lehendakari Raul Noblecilla gazteez inguratuta
Gernikako Bonbardaketaren 81. urteurrena Peruko Liman eta EEko lehendakari Raul Noblecilla gazteez inguratuta

PUBLIZITATEA

Urteurren eguna apirilaren 26an izan bazen ere, egun berean ez ezik, hurrengo egunetan ere egin dira Hego Amerikako euskal erakundeek antolatutako ekitaldiak. Salto eta Montevideo Uruguaiko hirietako zeremonietan Gorka Alvarez Aranburu izan zen partaide, Eusko Jaurlaritzaren izenean; Buenos Airesen CCK Kultur Guneak hartu zituen bere gain Euskadiko Ordezkaritzak antolatutako jardunaldiak. EuskalKultura.com-eko gaurko artikuluak Txile eta Peruko zenbait ospakizunen berri ere badakar (argazki galeria).

Buenos Aires, Argentina. Oihartzun handia izan du eta ekitaldi sorta ederra burutu da aurten ere munduko euskal etxeetan Gernikako Bonbardaketaren urteurrenaren karietara. Peruko Pazifikotik Rio de la Plata ibairaino erakunde eta herri askok gogoratu zuten 1937ko apirilaren 26 lazgarri hartan gertatutako eraso ankerra.

81 urte bete dira joan den apirilaren 26an Hegazkin alemaniarrek Gernika bonbardatu zutela eta diasporan ez dute ahaztu nahi izan. Hona ekitaldiek utzitako irudietako batzuk:


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia