euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EiTB Maratoia: 'Lau teilatu'ren hamaika bertsio bat eginik haur minbiziaren kontra, baita Diasporatik ere (ikus bideoak)

2019/12/10

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. Gaur da EiTB Maratoia eta zientoka bertsio iritsi dira azken asteotan EiTBra, urtero bertan sasoi honetan antolatzen den ekimen honekin bat eginez, aurtengoan dirua bilduz haur-minbiziaren kontrako ikerketan laguntzeko, milaka jende dirua emanez, dohaintzak eginez edota ehundaka batzuk animaturik baita ere Itoizen 'Lau teilatu' kanta ezaguna kantatzera eta horren bideoa EiTBra bidalita. Diasporatik ere heldu dira bideoak.

Alacantetik, afari giro alaian, bertako Hizkuntza Eskola Ofizialean euskara ikasle talde bat, Izaskun Kortazar euskara irakasle:

Londrestik, Athletic-eko jokalari ohi Imanol Etxeberriak ere bat egin nahi izan zuen haur minbiziaren kontrako ekitaldiarekin

'Lau teilatu'ren bertsio txinatarra, Bilboko Txinatar Institutuko lagun talde baten eskutik

Kanariar irletatik, bertan oporretan zebilen Lezamako Iratxe Ispizuaren koadrila ekimenarekin bat egiten

Bertsioak egiten jarrita, bertsio flamenkoa, Sonakay taldearen eskutik:

Argentinatik, Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeko abesbatzako kideen partaidetza:



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia