Vitoria-Gasteiz. EHAA buletin ofizialak atzoko edizioan eman zuen argitara Ebazpena, 2018ko ekainaren 6koa, euskal etxeei diru-laguntzak emateko, atzerrian dauden euskal gizataldeetako kide diren eta egoera larrian eta asistentzia-faltan dauden pertsonei laguntzeko. 2018ko deialdiko epea gaur hasiko da korritzen eta uztailaren 18a izango du azken eguna euskal etxeek eskabideak aurkeztu ahal izan ditzaten.
Gogoratu onuradun azkenak pertsona fisikoak badira ere, dirulaguntza hauek euskal etxeak bitartekari bideratzen direla eta, beraz, interesatuek garaiz jo behar dutela euren herriko, eskualdeko edo nazioko euskal etxera, edo edonola ere hurbilen daukaten euskal etxera.
-deialdiari buruzko informazio osoa, hemen
    
        
    
        
    
        
	
    
        
 Lagun bati bidali
 Komentarioa gehitu

    
        
    
        
    
        
    
        
    
        

