euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Donostiako Orfeoiak elkartasuna eta esker ona agertu nahi izan du itxiera egun hauetan, bideo berezi bat grabatuz

2020/04/06

Bakoitza bere etxetik grabatu dute Donostiako Orfeoiko kantariek orain eskaintzen duten Halleluijah
Bakoitza bere etxetik grabatu dute Donostiako Orfeoiko kantariek orain eskaintzen duten Halleluijah

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Beste hainbat jende Covid-19 gaixotasunak ekarritako ekaitzaren aurrean egiten ari den bezala, Donostiako Orfeoiak ere agertu nahi izan du bere elkartasuna eta bere "hondar-alea" ipini egun hauetan gizarte osoaren mesedetan lan agiten ari direnei eta baita etxeetako itxialdia errespetatzen ari diren herritarrei ere. Bideo eta agiri baten bidez egin du, "bere elkartasuna eta maitasuna helaraziz" "birusak kaltetutako pertsona guztiei eta baita egoerari aurre egiteko borrokan dabiltzanei".

Asko horrekin, etxetik, Orfeoiko abeslarietako batzuk ahotsak batu dituzte "Leonard Cohen musikariaren 'Hallelujah' kantuaren bertsio eder hau zuei guztioi eskaintzeko", adierazi dute, amaitzeko "Musikak elkartuko gaitu!" esanez. Hona bideoa:



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia