euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Dokumental proiektu bat daukazu eta finantziazioa beharko zenuke? Zatoz Donostiako 2021eko Lau Haizetara Forora

2021/05/31

Asko izan dira azken urteetan Lau Haizetararen bultzadari esker arrakasta eta ibilbide oparoa lortu duten dokumentalak
Asko izan dira azken urteetan Lau Haizetararen bultzadari esker arrakasta eta ibilbide oparoa lortu duten dokumentalak

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. XVII Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroa 2021eko irailaren 21an, 22an eta 23an egingo da, Donostiako Zinemaldiaren 69. edizioaren esparruan (www.sansebastianfestival.com). Foro hau topagune egokia da dokumentalaren proiektua finantzatzaile izan daitezkeenei eta ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreko adituei ezagutzera emateko.  Dokumentalen alorrean diharduten sektoreko profesionalentzako topagune bat. Proiektuen izenak emateko azken epea ekainaren 18a da.

Foroak hiru atal nagusi ditu:

  • Tailerrak. Prestakuntza-jarduerak dira, eta foroaren aurreko bi egunetan egiten dira (irailaren 21a eta 22a). Ekoizleei aukera eskaintzen diete proiektuak aditu profesionalen laguntzarekin garatzeko; proiektu horietatik ahalik eta etekinik handiena ateratzeko tresna egokiak eskainiko dituzte aditu horiek
  • Pitching, Pitching saioa irailaren 23an egingo da, goizez, Kursaal Jauregian, eta produktoreek beren proiektuak azalduko dituzte Commissioning Editoreen panel garrantzitsu baten aurrean. Saio horietan, gaian aditua den moderatzaile bat izango da, eta aldibereko itzulpen-zerbitzua eskainiko da. Proiektuak gaztelaniaz eta ingelesez aurkeztu ahal izango dira eta proiektu bakoitza 7 minutuan aurkeztu beharko da (teaserra barne)
  • Bilera indibidualizatuak. Programa, Commissioning Editoreen eta aurkeztutako proiektuen ordezkarien arteko Bilera Indibidualizatuen agenda batekin osatuko da. Bilera bakoitzak 15 minutu iraungo du, gutxi gorabehera, eta bilerak aldez aurretik hitzartuko dira.

Programazioarekin batera beste hainbat jarduera egingo dira, hain zuzen ere jendea Europako errealitate zinematografikoari eta kulturalari hurbiltzeko asmoarekin.

Ez galdu zure proiektua aurkezteko aukera.

Argibide gehiagorako www.lauhaizetara.eu.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia