euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporako euskaldunek 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusia segitu ahal izango dute internetez

2009/11/10

Txapelketaren aurkezpen ekitaldia Donostiako Tabakaleran
Txapelketaren aurkezpen ekitaldia Donostiako Tabakaleran

PUBLIZITATEA

Euskal Herritik kanpo bizi diren bertsozaleek, jadanik ez dute aitzakiarik gure herrian egiten diren bertso txapelketa eta bestelako ekitaldiak ez jarraitzeko. Bertsozale Elkarteak interneten hainbat egitasmo jarri ditu abian kanpoan bizi diren euskaldunek bertsolaritzaz gozatzeko aukera izan dezaten. 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko bideo, argazki, sailkapen zerrenda edota bestelako albisteak interneten daude Diasporako euskaldunen eskura, bertsolaritzaren mundutik xehetasun bat bera ere gal ez dezaten.

Donostia-San Sebastián. Internetek eskaintzen dituen baliabideak bertsolaritzaren hedakuntzan baliagarriak direla ondo aski dakite Bertsozale Elkarteko kideek eta, horregatik, bertsolaritzaren arloko nondik norakoak munduko bazter guztietara zabaltzea helburu gisa duten hainbat webgune lantzen eta indartzen ibili dira azken aldi honetan.

Bertsozale Elkartekoek, urrunean bizi diren euskaldunei ere bertsolaritzaz gozatzeko gonbitea luzatu nahi izan die. Abenduaren 13an bukatuko den 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusia jarraitzeko modurik zuzenena www.txapelketanagusia.eu webgunera jotzea da. Bertan, Txapelketarekin zer ikusia duen informazio guztia aurkitu daiteke (saioak, albisteak, sailkapenak etab.).

Horrez gain, saioz saioko bertsoen hautaketa ere www.bertsoplaza.tv webgunean kontsultagai (bideoen bidez bertsolarien ekitaldiak ere ikusi eta entzun daitezke) eta, Bertsozale Elkartearen egitasmoen berri izateko, onena www.bertsozale.com atarira jotzea da: Bertso doinutegia, agenda, liburutegi digitala, bertso eskolen zerrenda, argazkiak, foroak eta jolasak egongo dira kontsultagai besteak beste, elkartearen webgune ofizialean.

Urrunean egonda ere, dagoeneko Bertsolaritzan eta Bertsolari Txapelketa Nagusiaren “errusiar mendian” ez murgiltzeko arrazoirik ez da gelditzen.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia