euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporako euskal kazetaritza: hona aukera Presencia Vasca irratsaioaren 2020eko elkarrizketak online entzuteko

2021/04/07

Gaur estudiora itzuli da saioa, baina Covid-19ak zailtasun ugari ekarri zituen. Irudian, elkarrizketa Toti Martinez de Lezearekin
Gaur estudiora itzuli da saioa, baina Covid-19ak zailtasun ugari ekarri zituen. Irudian, elkarrizketa Toti Martinez de Lezearekin

PUBLIZITATEA

Paraná, Argentina. Hiru hamarkadatik gora darama etengabe lanean Argentinako Paraná herritik, Entre Ríos probintzian, Presencia Vasca irratsaioak. Informazioa, musika, kronikak, iritzi eta editorialak, guztia Euskal Herria eta bere diaspora ardatz, hori da igandez igande ordubetez aireratzen duena, eta azken urteotan baita sareratzen ere, saioa munduko edozein lekutik entzun baitaiteke. Raul Alcainek sortua, berehala jaso zion lekukoa bere biloba Federico Borrás Alcainek. Konpromisoa, ilusioa, apustua, profesionaltasuna egikeran, bolondrestasuna gogoari dagokionez... horixe da munduko euskal irratsaioetan erreferentziala den Paraná-ko Presencia Vasca.

Hamaika aldiz aipatu ditugu EuskalKultura.eus-eko orrialdeotan Federico Borrás eta astez asteko bere konpromisoa, urterik urteko jardunean. Euren lana, ordea, hobetezen doa eta gaur egun eskuragarri daude interneten, noiznahi entzuteko moduan, euren elkarrizketa eta edukietako asko. Eta asmo horrexekin, artikulu honetara bildu ditugu, konparazio, 2020ean irratsaioak egin zituen elkarrizketak, euskal diaspora ardatz, Euskal Herriko edota Argentinako pertsonaiei egindakoak. Emaiezu bistadizoa, eta entzun, merezi baitu-eta!

Federico Borrás zuzendari, 2020ko urtealdiak Santiago Erguy bildu zuen lankide, eta partaide, zutabegile gisa, Mikel Ezkerro (Buenos Airesetik) eta Iñaki García Uribe (Euskal Herritik) eta Patricio Rodríguez laguntza teknikoan.

Presencia Vascako 2020eko elkarrizketak (audioa)

Irrati-urtea martxoan hasi zenetik abendua bitartean 2020an aireratutako elkarrizketak

- Gontzal Mendibil (2020-03-22). Euskal kantaria
 https://www.ivoox.com/entrevista-a-gontzal-mendibil-22-03-2020-audios-mp3_rf_49373396_1.html

- Benito Lertxundi (2020-04-05). Euskal kantaria
https://www.ivoox.com/entrevista-a-benito-lertxundi-05-04-2020-audios-mp3_rf_49689654_1.html

- Olatz Zugasti (2020-04-26). Euskal kantaria
. https://www.ivoox.com/entrevista-olatz-zugasti-26-04-2020-audios-mp3_rf_50479009_1.html

- Gorka Knörr Borràs (2020-05-10). Euskal kantaria. Kataluniako Delegatua Madrilen
https://www.ivoox.com/entrevista-gorka-knorr-borras-10-05-2020-audios-mp3_rf_51017293_1.html

- Arantxa Anitua (2020-05-10). Buenos Airesko Laurak Bat EEko lehendakaria
https://www.ivoox.com/entrevista-arantxa-anitua-10-05-2020-audios-mp3_rf_50982728_1.html

-Juan Antonio Urbeltz (2020-05-24). Euskal antropologo eta folklorista. 1. zatia
https://www.ivoox.com/entrevista-a-juan-antonio-urbeltz-parte-1-audios-mp3_rf_51944682_1.html

Juan Antonio Urbeltz (2020-05-31). Euskal antropologo eta folklorista. 2. zatia
https://www.ivoox.com/entrevista-a-juan-antonio-urbeltz-parte-2-audios-mp3_rf_51945836_1.html

- Julio Flor (2020-06-07). Euskal idazle eta kazetaria
https://www.ivoox.com/entrevista-a-julio-flor-07-06-2020-audios-mp3_rf_52169748_1.html

- José Joaquín Saldias (2020-06-14). La Platako (UNLP) Euskal Gogoeta Katedra Askeko zuzendaria
https://www.ivoox.com/entrevista-a-jose-joaquin-saldias-14-06-2020-audios-mp3_rf_52315985_1.html

- Mariana Dominé Irigoyen (2020-06-21). Argentinako Maral taldeko ahots eta liderra (Arrecifes)
https://www.ivoox.com/entrevista-a-mariana-domine-irigoyen-21-06-2020-audios-mp3_rf_52633654_1.html

- Gorka Alvarez Aranburu (2020-06-28). Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria
https://www.ivoox.com/entrevista-a-gorka-alvarez-aramburu-28-06-2020-audios-mp3_rf_52981240_1.html

- Oscar Alvarez Gila (2020-07-05). Historialaria eta Historia irakaslea EHUn
https://www.ivoox.com/entrevista-a-oscar-alvarez-gila-05-07-2020-audios-mp3_rf_53907826_1.html

- Xabier Saldias (2020-07-12). Kantaria eta Egan taldeko alma materra, taldea sortu zela 50 urte beterik
https://www.ivoox.com/entrevista-a-xabier-saldias-12-07-2020-audios-mp3_rf_54730414_1.html

- Aritz Ibañez Lusarreta (2020-07-12). Dantzaria eta Iruñeko Duguna dantza taldeko kidea
https://www.ivoox.com/entrevista-aritz-ibanez-lusarreta-12-07-2020-audios-mp3_rf_54690021_1.html

- Arantxa Anitua (2020-08-02). FEVA, Argentinako Euskal Elkarteen Federazioko lehendakaria
https://www.ivoox.com/entrevista-a-arantxa-anitua-02-08-2020-audios-mp3_rf_55142762_1.html

- Eduardo Crespo (2020-08-09). Zinemagilea, 2020ko Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean partaide
https://www.ivoox.com/entrevista-a-eduardo-crespo-09-08-2020-audios-mp3_rf_55301917_1.html

- Gontzal Mendibil (2020-08-16). Euskal kantaria. Omenaldia Jose Mari Iparragirreri, sortu zela 200 urtera
https://www.ivoox.com/entrevista-a-gontzal-mendibil-16-08-2020-audios-mp3_rf_55500894_1.html

- Lourdes Herrasti (2020-08-30). Osteoarkeologoa. Altzoko Erraldoiaren hezurrak idenfikatu zituen Arantzadiko taldeko kide
https://www.ivoox.com/entrevista-a-lourdes-herrasti-30-08-2020-audios-mp3_rf_56029721_1.html

- Gorka Hermosa (2020-09-06). Musikagile eta akordeoijotzailea
https://www.ivoox.com/entrevista-a-gorka-hermosa-06-09-2020-audios-mp3_rf_56395967_1.html

- Joseba Gotzon (2020-09-06). Euskal kantzaria. 'Urrundik' singlea Euskal Diasporaren Egunean plazaratu du
https://www.ivoox.com/entrevista-a-gorka-hermosa-06-09-2020-audios-mp3_rf_56395967_1.html

- Jesus Maria Alegria Urtiaga "Pinttu". Mugarik gabeko Musikariak-eko sortzaile eta lehendakaria
https://www.ivoox.com/entrevista-a-jesus-maria-alegria-urtiaga-pinttu-20-09-2020-audios-mp3_rf_57661002_1.html

- Sergio Eguiazu (2020-09-27). Rio Cuartoko Euskal Etxeko lehendakari ohia Argentinan
https://www.ivoox.com/entrevista-a-sergio-eguiazu-27-09-2020-audios-mp3_rf_57742996_1.html

- Maria Elena Etcheverry (2020-10-04). Buenos Airesko Eusko Kultur Etxeko (Eusketxe) lehendakaria. 1945ean RH negatiboaren presentzia euskaldunengan deskubritu zuen Miguel Angel Etcheverry mediku entrerriostarrari omenaldia
https://www.ivoox.com/entrevista-a-sergio-eguiazu-27-09-2020-audios-mp3_rf_57742996_1.html

- Sabin Bikandi (2020-10-11). Bilboko Aiko Taldeko zuzendaria, lehen euskal dantza eskola digitala sortu duen taldeko kidea
https://www.ivoox.com/entrevista-a-sabin-bikandi-11-10-2020-audios-mp3_rf_58150048_1.html

- Toti Martinez de Lezea (2020-10-18). Euskal nobelagilea
https://www.ivoox.com/entrevista-a-toti-martinez-lezea-18-10-2020-audios-mp3_rf_58415200_1.html

- Joseba Azkarraga (2020-10-25). Sareko bozeramalea. Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburu ohia
https://www.ivoox.com/entrevista-a-joseba-azkarraga-25-10-2020-audios-mp3_rf_58483387_1.html

- Marcos Tedin (2020-11-08). Argentinarra, euskara ikaslea, EHko Hamaika Telebista-ko bideo lehiaketa irabazi du
https://www.ivoox.com/entrevista-a-marcos-tedin-01-11-2020-audios-mp3_rf_60823733_1.html

- Jorge Riani (2020-11-08). Argentinar kazetaria. "Kixotearen Inperios" (El IMperio del Quijote) liburuaren egilea
https://www.ivoox.com/entrevista-a-jorge-riani-08-11-2020-audios-mp3_rf_61737653_1.html

- Rafa Molina (2020-11-15). Patagonian, Comahueko Euskal Etxeko eta 'Entre Vascos' irratsaioko bultzatzaile
https://www.ivoox.com/entrevista-a-rafa-molina-15-11-2020-audios-mp3_rf_62263416_1.html

- Federico Van Lacke (2020-11-29). Saskibaloi jokalari argentinarra Donostian bizi dena
https://www.ivoox.com/entrevista-a-federico-van-lacke-29-11-2020-audios-mp3_rf_64296844_1.html

- Garbiñe Iztueta (2020-12-06). Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria
https://www.ivoox.com/entrevista-a-garbine-iztueta-06-12-2020-audios-mp3_rf_64328753_1.html

- Gontzal Mendibil (2020-12-06). Euskal kantzaria. Omenaldia Xabier Leteri hil zela 10 urtera
https://www.ivoox.com/entrevista-a-gontzal-mendibil-06-12-2020-audios-mp3_rf_64326480_1.html

- Iñaki Anasagasti (2020-12-20). Diasporan jaioa. 30 urtez EAJko ordezkaria Espainiako Parlamentuan
https://www.ivoox.com/entrevista-a-inaki-anasagasti-20-12-2020-audios-mp3_rf_64341607_1.html

Presencia Vasca igandero aireratzen da zuzenean 11:00etatik 12:00etara Argentinako ordutegian (Euskal Herriko 16:00etatik 17:00etara) Radio Universidad-eko LRI seinalean (105.7 Mhz), UTN Unibertsitate Teknologiko Nazionalaren Paranáko Adarraren emisoran, edo online ordu horietan www.fmuniversidad.com-en bidez entzun daiteke. Eduki eta elkarrizketen audio artxiboa hemen entzun daiteke Ivoox bidez



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia