euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Datorren ostirala, azken eguna bi gaueko egonaldia irabazteko Donostiako Heredad de Unanue Hotelean

2019/02/26

Heredad de Unanue baserri eta hotela Donostiako Añorga auzoan dago eta Diasporarekiko ezagutza bultzatzea proiektuko parte du
Heredad de Unanue baserri eta hotela Donostiako Añorga auzoan dago eta Diasporarekiko ezagutza bultzatzea proiektuko parte du

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Datorren ostirala, martxoaren 1a, azken eguna da EuskalKultura.com-ek eta Donostiako Heredad de Unanue Hotelak antolatu duten zozketa honetan parte hartzeko. Saria, bi gaueko egonaldi bat bi pertsonarentzako gela bikoitzean, gosaria barne, Diasporaren Hotela deitua den honetan. Zozketarako txartela lortzeko, email bat behar da bidali ematen den helbide elektronikora, eta zorte pixkat izan izan, besterik gabe. Gogoratu Heredad de Unanue Hotela Donostian dagoela, jatorria 15-16. mendean duen Unanue-Zar baserriaren eraikin historikoan kokatua eta iazko irailean zabaldu dituela ateak, Diasporari buruzko zabalkunde lana proiektuko parte izanik.

ZOZKETAN PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Zozketak sari bakarra du, bi gaueko egonaldia bi pertsonarentzat Donostiako Heredad de Unanue Hotelean, gosaria barne, 2019ko urriaren 1etik 2020ko apirilaren 30aren bitartean erabiltzeko, beti ere hotelarekin ados, bere erabilgarritasunaren arabera.

Parte hartzeko email bat behar da bidali info@euskalkultura.com helbidera martxoaren 1a, ostirala, azken eguna izanik (gaueko 23:59etan, Euskal Herriko ordua). Izenburuan "zozketarako" ipini beharko da eta testuan honako informazioa baitaratu:

-Parte hartzailearen izen-deiturak
-Posta helbide arrunta (kalea, herria, kodea, herrialdea)
-Kontaktatzeko telefonoa (dagozkion aurrezenbakiekin)

GARRANTZITSUA: Posta helbide bakoitzetik partaidetza bakarra onartuko da, eta pertsona bakoitzak behin baino ezin izango du parte hartu. Aipatutako datu guztiak agertzen ez dituzten emailek zozketatik kanpo geratzeko arriskua daukate.

Zorte On, irakurle!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia