euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Corpus Christiko EEak 2017ko Argentinar, Euskal eta Mbya-Guaraní Kultur Jaiaren egitaraua jakinarazi du

2017/06/09

Corpus Christiko Eusko Etxea-ko neska-mutilak Kultur Tailerran
Corpus Christiko Eusko Etxea-ko neska-mutilak Kultur Tailerran

PUBLIZITATEA

Corpuseko Eusko Etxeak uztailaren 22 eta 23an ospatuko du aurten seigarren ediziora iritsiko den bere Jai Kulturala. Bi egunetan zehar mota askotako ekintzak egingo dira Eusko Etxearen egoitzan eta herrian, tartean euskal zine emanaldiak, hitzaldiak eta ikuskizunak. ‘Kontaketa Harrigarriak’ Literatur Lehiaketaren sariak ere banatuko dira Jaialdian. Berri honekin bateraEuso Etxeak igande honetarako antolatu duen Bingora gonbidatu ditu corpustarrak, etekinak jarduerak gauzatzeko.

Corpus Christi, Argentina. Txikia bezain bizia da Misiones probintziako Corpusko Eusko Etxea eta baliabide gutxirekin aktibitate anitz antolatzen ditu. Hau erakundeko lagunen merezimendua da eurak baitira Euskal Etxearen sostengua. Eta ekimenak garatzeko ditua irudimentsu atera beharra dagoenez, igande honetan Bingo batean parte hartzeko gonbitea luzatzen dio instituzioak komunitateari. Bingoa igandean, ekainean 11an, izango da, arratsaldeko 5etan. Eusko Etxetik azaltzen dutenez, “Aktibitatearen helburua dirua biltzea da, egiten ditugun ekintza kulturalekin aurrera jarraitu ahal izateko”, argitzen dute.

Hamaika (11) urte dira Eusko Etxea jaio zela eta hamarkada honetan gelditu gabe egin du lan euskal kultura ezagutarazi eta zabaltzeko. Bide horri jarraituz Euskal Argentinar Kultur tailerrak hasi ditu aurten bere egoitzan, Posadasko Euskal Jatorri Euskal Etxeko lehendakari Mariángeles Roscianiren eskutik. Tailerrak Euskal Etxeko Atahualpa Yupanqui Liburutegiaren aretoan egiten dira, larunbatero, arratsaldeko 3etan, eta jolasten eta euskal dantzak eta euskara apur bat ikasten dute neska-mutilek. “Aktibitateak musutruke dira haurrentzat; eta hau gure lagunei esker da posible. Jendeak txikiak babesten ditu eta $100 jartzen ditu hilero, besteak beste, irakaslearen autobus txartelak ordaintzeko”, azaldu du Euskal Etxeko buru Olga Leiciagak. Tailerraren programa barruan kultura euskal argentinar klaseak ere emango dituzte Olga Leiciagak eta Ana María Macchik. “Larunbat honetako gaiak, adibidez, euskarazko abesti batzuk, danborrada eta jota argentinarra izango dira”, zehatu dio EuskalKultura.com-i Leiciagak.

Kultur tailerrarekin batera antzerki eta zizelkatze tailerra ere eskaintzen ditu instituzioak. Azken aktibitate hau ere, Euskal Etxeko lagunek ematen duten diru laguntzari esker egiten da.

Argentinar, Euskal eta Mbya-Guaraní Kultur Jaia

Eusko Etxeak urtero antolatzen duen Kultur Jaia uztailaren 22 eta 23an izango da aurten, nobedade batekin gainera. ‘Kontaketa Harrigarriak’ Literatur Lehiaketak izaera hirueleduna izango duela lehenengoz. Testuak gaztelaniaz, euskaraz eta mbyá-guaraníz aurkeztu ahal izan ziren.

Jaiaren programari dagokionez, honako hau izango da:

Uztailaren 22an, larunbata

-10:30etan, ‘Kontaketa Harrigarriak’ 9. Literatur Lehiaketako sari emanaldia; Corpus Christira saria eskuratzeko bertaratzen diren saridunei opari berezi bat egingo zaie: ibilbide turistikoa herrian eta inguruko herrietan.
-Eguerdian, baserri giroko bazkaria;
-16:30etan, Euskal Zinea Carlos Gabilondoren eskutik. Lehenengo saioan Koldo Serraren Gernika pelikula proiektatuko da; ondoren, Cesar Arrondoren ‘Gernikari buruzko aipamen historikoak’ hitzaldia.

Uztailaren 23an, igandea

-12:30etan, Bazkaria-ikuskizuna Corpus Christiko Udaletxeko Aretoan. Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeko Alkartasuna sukaldaritza taldeak prestatuko du menua. Bazkalostean, Eusko Etxeko tailerretako neska-mutilek ikasitako dantzak, abestiak, jolasak… erakutsiko dituzte.
-19etan, Bigarren euskal zine emanaldia. Borja Cobeagaren Negociador filma proiektatuko du Gabilondok.
-21etan, Agur afaria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia