euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Caracasko Eusko Etxeak Ibane Azpiritxaga berretsi du lehendakari; otsaileko ‘Jazoera’ irakurgai dagoeneko sarean

2020/03/04

Ibane Azpiritxaga da Eusko Etxeko lehendakaria, 2020-2021 eperako
Ibane Azpiritxaga da Eusko Etxeko lehendakaria, 2020-2021 eperako

PUBLIZITATEA

Caracas, Venezuela. Otsailaren 29an egin zuen Venezuelako hiriburuko Eusko Etxeak bere Batzar Nagusia elkarteko zuzendaritza berria hautatzeko. Egoitzako areto nagusian bildurik, aurreko batzarraren agiria eta aurreko agintaldiaren memoria eta balantzea irakurri zituzten bazkideen aurrean eta Zuzendari Berria hautatzeko zerrendak aurkeztu.

Hauteskunde prozesua bururatuta Ibane Azpiritxaga berretsi zuten lehendakari 2020-2021 eperako. Hona Caracasko Eusko Etxean Ibane Azpiritxaga buru duen Zuzendaritza Batzorde berritua:

-Lehendakari: Ibane Azpiritxaga
-Lehendakariorde: Aitor Asua
-Diruzain: Daniella Outes
-Idazkari: Lore Cabruja
-1. Batzordekide: Julen Azpiritxaga
-2. Batzordekide: María Isabel Ramírez
-3. Batzordekide: Katariñe Alava
-4. Batzordekide: Victor Ballatori

Jazoera Buletinaren 107. zenbakia

Berri honekin batera, Venezuelatik Pedro Javier Arriagak jakinarazi du ‘Jazoera’ buletinaren otsaileko zenbakia, 107.a, eskuragai dagoela dagoeneko. Aldizkari digitalak Eusko Etxeak egin dituen hainbat ekintzen berri dakar, eta baita kirol eta kultura artikuluak ere.

Artikulu editorialean, hitz hunkigarriak eskaintzen dizkio Arriagak otsailaren 15ean zendu zen Maria Teresa Aguirre Bernaola bere amari. Goian Bego Maria Teresa Aguirre Bernaola.

‘Jazoera’ buletinaren otsaileko zenbakia, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia