euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Caracasko euskal eta kataluniar zentroa elkarren aurka aritu dira futbolean: euskal taldea gol baten aldeaz garaile

2018/07/24

Caracasko Atletico Barrondo taldea
Caracasko Atletico Barrondo taldea

PUBLIZITATEA

Caracas, Venezuela. Joan den larunbatean, uztailaren 21ean, ‘futsal’ (areto futbola) lagunarteko partida jokatu zuten Caracasen bertako Atletico Barrondo taldeak --hiriko Eusko Etxearen ordezkari-- eta Caracasko Centre Catalá etxe kataluniarreko ‘Catalonia’ taldeak. Partida Centre Catalá-ren instalazioetan gauzatu zen eta bi zati oso antzekoren ostean Euskal Etxeko ordezkariek denbora luzapenean irabazi zuten gol bakarreko aldeaz, 10 eta 9.

Caracasko Euskal Etxeko erreferente eta Zuzendaritza Batzordeko idazkari den Pedro Arriaga Aguirrek EuskalKultura.com-i adierazi dionez, “lagunarteko oso arratsalde polita pasatu genuen, hiriko beste kolektibitate honetako adiskideekin”.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia