euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buletin Ofizialak atzo argitaratu zuen Euskal Etxeentzako 2016ko dirulaguntzen deialdi orokorra

2016/06/24

2016ko deialdia atzo eman zuen argitara EHAA buletinak
2016ko deialdia atzo eman zuen argitara EHAA buletinak

PUBLIZITATEA

EHAA buletin ofizialak atzo eman zuen argitara Euskal Etxeei zuzendutako dirulaguntzak, haien jarduera, ekintzak eta azpiegitura gastuak finanziatzeko 2016ko deialdia. Gaurtik aurrera, beraz, hilabeteko epea hasten da eskabideak aurkeztu ahal izateko. Deialdiak 862.307 euroko zuzkidura dauka, gehiena IV. kapitulurako (782.307 euro) eta 80.000 euro VII. kapitulurako. Eskabideak aurkezteko azken eguna uztailaren 26a da [ALDAKETA: data hori aldatu egin da eta behin-betiko uztailaren 23an finkatu da]

Vitoria-Gasteiz. Abian da Euskal Etxeei zuzendutako dirulaguntzak, haien jarduera, ekintzak eta azpiegitura gastuak finanziatzeko 2016ko deialdia. Atzo argitaratu zuen EHAA buletinak. gaurtik, beraz, hastenda korritzen hilabeteko epea eskabideak aurkezteko.

Gogoan izanik horrek uztailaren 24an kokatzen gaituela, igandea, jai eguna beraz, epea 25era pasatzen da, baina 25a ere jai eguna denez, Santiago, epea aurten eskabideak aurkezteko uztailaren 26a izango da [ALDAKETA GARRANTZITSUA 2016-07-01ean: epe-muga berria adierazi du Jaurlaritzak eta 26an izan ordez uztailaren 23an izango da. Adi, beraz euskal etxe interesatuak]

-Informazio osoa, hemen
-Ebazpena, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia