euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Airesko Nafar Etxea Argentinako hiriburuan Covid-19aren testa doan egin daitekeen lekuetako bat da

2021/02/22

Buenos Aires Hiriko Gobernuak hainbat gune ireki ditu COVID-19a detektatzeko testak egiteko, tartean Nafar Etxea (arg Minutouno.com)
Buenos Aires Hiriko Gobernuak hainbat gune ireki ditu COVID-19a detektatzeko testak egiteko, tartean Nafar Etxea (arg Minutouno.com)

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Buenos Aires Hiriko Gobernuak Covid-19a izan dezaketela susmatzen duten jendeei listu-testa doan egiteko aukera ematen die, besteak beste horretarako propio zabaldu dituen DetectAr programako guneetan, horietako bat Nafarroako Etxearen egoitza, Moreno 3682 helbidean. Goizeko 9etatik 11:30ak arte bertara joateko aukera dago, beti ere joan aurreko azkeneko hiru orduetan ezer jan gabe eta denbora horretan hortzak garbitu gabe.

Azken egunetan Argentinan koronabirus kasuek beheranzko joera hartu dutela badirudi ere, agintariek neurri guztiak zorrotz eta estu mantentzea eskatu dute. Covid-19a duen pertsona batekin kontaktuan egon ondoren, zazpi eguneko isolamendua behar da pasa eta testa egin dutenek isolamenduari eutsi behar diote listu-azterketaren emaitza telefonoz jaso arte. Sintomak dauzkatenek, DetectAr gune batera gabe, 'unidad fabril' delakoetako batera bertaratu behar dute, guztiak ospitaletan ezarriak.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia