euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bogotako Gernika Plazan egingo den jaialdiarekin hasiko da igandean Kolonbiako Euskal Astea 2010

2010/09/03

Iazko Kolonbiako Euskal Astean Rafael Martini egin zioten omenaldia
Iazko Kolonbiako Euskal Astean Rafael Martini egin zioten omenaldia

PUBLIZITATEA

Urteroko hitzorduari huts egin gabe, abiatzekoa da Kolonbiako Euskal Astearen edizio berri bat. Etzi hasi eta datorren larunbata bitartean Bogotara inguratzen direnek Euskal Etxeak prestatu dituen ekitaldietaz gozatzeko aukera izango dute: Gernika Parkean egingo den irekiera jaialdia, Jose Antonio Urdiain tenorearen kontzertuak eta Euskal Zinema Erakustaldia, bestak beste. Bisitarien artean Julian Celaya, Kanpoko Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendaria izango da.

Bogota/Kolonbia. Zazpigarren Euskal Asteari ekingo dio Kolonbiako Euskal Etxeak etzi, Bogotako Gernika Parkean egingo den jaialdiarekin. Egunean zehar ekitaldi ugari egingo dituzte bertan: Munduko Umeak abesbatzaren kantaldia, dantza erakustaldiak, bazkaria eta haur eta nagusientzako jolasak eta askoz gehiago.  Asteazkenean eta ostegunean Jose Antonio Urdiain tenore bilbotarrak bi kontzertu emango ditu CAFAM-eko Arte Ederretako Antzokian, Euskal Etxeak antolatu duen doako emanaldian. Kantariak zarzuela, opera eta euskal, espainiar eta nazioarteko errepertorioa aurkeztuko du.

EGITARAUA

Irailaren 5a Igandea

Euskal Astearen inaugurazioa Gernika Parkean (Trans. 16A No. 45 F-30).

Irailaren 6a Astelehena

-6:00 Euskal Zinema erakustaldia. Lekua: Universidad Nacional Edificio de Postgrados – Ciencias Humanas (Rogelio Salmona)

Irailaren 7a Asteartea

-18:00 Julian Celaya, Kanpoko Euskal Heritar eta Gizataldeentzako zuzendariari ongi etorria Euskal Etxean (Trans. 16A No. 45 F-30). Jose Antonio Urdiain eta Francisco Abrisketa Euskal Etxeko presidentearen kantaldia.

Irailaren 8a Asteazkena

-20:00. Bigarren Mendeurreneko Kontzertu lirikoa, Jose Antonio Urdiain tenorearekin. Lekua: Teatro de Bellas Artes de Bogotá: Avda Cra. 68 No. 90 – 88 CAFAM Floresta.

Irailaren 9a Osteguna

-13:00-18:00. Euskal Zinema Erakustaldia. Lekua: Cinemateca Sala Alterna – Universidad Nacional

-20:00. Bigarren Mendeurreneko Kontzertu lirikoa, Jose Antonio Urdiain tenorearekin. Lekua: Teatro de Bellas Artes de Bogotá: Avda Cra. 68 No. 90 – 88 CAFAM Floresta.

Irailaren 10a Ostirala

-18:00. Euskal Zinema erakustaldia. Lekua: Euskal Etxea - Trans. 16A No. 45 F-30

Irailaren 11a Larunbata

-9:00 - 13:00. Euskal Zinema Erakustaldia. Lekua: Cinemateca Sala Alterna – Universidad Nacional.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia