euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bizitza osoan aktibo euskal komunitatean, Kaliforniako Los Banos-eko Sally Paternain-ek 100 urte beteko ditu bihar

2020/10/06

Sally Paternainek 100 urte beteko ditu urriaren 7an. Bere bizitza osoa egon da Los Banoseko euskal komunitateari lotua eta Euskal Etxea sortu zenetik EEari
Sally Paternainek 100 urte beteko ditu urriaren 7an. Bere bizitza osoa egon da Los Banoseko euskal komunitateari lotua eta Euskal Etxea sortu zenetik EEari

PUBLIZITATEA

Los Banos, AEB. Zorionak, Sally! Euskara, ingelesa, espainiera, frantsesa eta baita italiera pixkat ere mintzo dituen euskal-kaliforniar hau 1920ko urriaren 7an jaio zen euskara mintzo zuen Kalifornia batean, immigrazioa eta jatorri aniztasuna ezaugarri zuen giro batean. 1948an Aldudetik (Nafarroa Beherea) kaliforniaratutako Martin Paternain euskaldunarekin ezkondu eta berak eta familiak gogor jarraitu dute amerikar eta euskaltzale. Los Banoseko Mary (Paternain) Zabalbeascoaren ama da Sally. Alarguna, hiru biloba eta bi berbiloba dauzka.

Eta COVID-19ak hain urtebetetze biribila merezi zuen modu bestatsu presentzialean ospatzea galeraziko badie ere, familiak baieztatu du neurriak harturik baina gisa batez edo bestez amaren inguruan ospatuko dutela, eta sorpresa eta guzti jasoko dituela amatxik hain egun berezian.

Zorionak, Sally eta besarkada handi bat Europako, Estatu Batuetako eta Diaspora osoko hainbat eta hainbat lagunen izenean!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia