euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Baso gainean dantzan: Utah-ko dantzariek erakustaldia eskaini zuten Dinner Dance jaian

2011/02/18

Andoni Shortsleeve Zuberoako Maskaradako jauzirik zailena erreza? egiten (argazkia Utah Basque Dancers)
Andoni Shortsleeve Zuberoako Maskaradako jauzirik zailena erreza? egiten (argazkia Utah Basque Dancers)

PUBLIZITATEA

Utah Basque Club Euskal Etxeak joan den larunbatean egin zuen urteroko Dinner Dance jaialdia eta 400 lagundik gora bildu ziren bertara, besteak beste Utah Basque Dancers taldearen dantza erakustaldiarekin gozatzeko. Taldeko Cirbie Lee Sangroniz-ek sarean jarri ditu emanaldiaren bideoak eta horri esker zuzenean bizi ahal izango dugu dantzen giroa eta, adibidez, Zuberoako Maskarada dantzan txikito basoaren gainean salto egiteko unearen zirrara. Xiberutik Utahraino, hau da marka!

Salt Lake City, AEB. Joan den otsailaren 12an egin zuen Utah Basque Club elkarteak bere urteroko Dinner Dance jaia, eta, aurtengoan ere, giroa bikaina izan zela diote arduradunek. Asteburuan NABOk Neguko Bilkura egin zuen Salt Lake-en eta hori dela eta Ipar Ameriketako euskal etxeetako ordezkari askok jaialdiarekin bat egiteko aukera izan zuten.

Ekitaldia St. Ambrose elizaren aretoan egin zen eta Utah Basque Dancers taldeko dantzari gazteak izan ziren protagonista nagusiak. Taldeak emanaldi bikaina eskaini zuen eta ikusleak, haur zein nagusi, adi-adi jarraitu zituzten euren dantza pausuak. Zuberoako Maskarada dantza bereziki zirraragarria izan zen,  eta ohi den legez, ikusleek arnasari eutsiz ikusi zuten dantzaren unerik ikusgarriena, txikito basoaren gainera salto egiten denekoa. Cirbie Lee Sangroniz dantzariak sarean jarri duen bideo honetan ikus dezakezue:


[Denetarik izan zen: istripu txikiak eta salto ikusgarriak. Adi azken dantzariaren erakustaldiari! (bideoa CirbieLeeSangroniz)]

 

Utah Basque Dancers 2

[Carina Barajas dantzariaren saltoaren unea (argazkia Utah Basque Dancers)]

Beste une zinez ikusgarria Gipuzkoako Ezpata dantza izan zen:


[Gipuzkoa Ezpata dantza Utah Basque Club-en Dinner Dance jaialdian, Salt Lake City-n (bideoa CirbieLeeSangroniz)]
Utah Basque dancers
[Emanaldia bukatuta, pozik ageri ziren Utah Basque Dancers taldekoak. Zorionak! (argazkia Utah Basque Dancers)]

Ikuskizuneko bideo gehiago eta aurreko beste erakustaldi batzuetakoak taldearen You Tube-eko orrialdean, hemen.


« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia