euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Barkos presidentea buru zela ospatu da larunbatean Garesen Kanpoan den Nafarraren Egunaren 30. edizioa

2018/06/04

Joan den larunbatean Garesen (Nafarroa) ospatutako Kanpoan den Nafarraren Eguneko irudiak (arg. Nafarroako Gobernua)
Joan den larunbatean Garesen (Nafarroa) ospatutako Kanpoan den Nafarraren Eguneko irudiak (arg. Nafarroako Gobernua)

PUBLIZITATEA

Nafarroatik at bizi diren nafarren urteroko hitzordu hau bere 30. ediziora iritsi da joan den larunbatean Garesen. Egun osoko bilkura honek hiru antolatzaile biltzen ditu urtero, esan nahi baita Espainiako Nafar Etxeen federazioa, Nafarroako Gobernua eta urte horretan egoitza den herriko udala. Hiru erakundeetako buruak mintzatu ziren Nafarroatik ateratako emigranteei euren ahalegina aitortu eta eskerrak emanez euren sustraiak mententzeagatik eta dauden tokietatik Nafarroari eginiko ekarpenagatik. 

Gares, Nafarroa. Ekitaldiek ostiralean izan zuten atarikoa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari den Ana Ollo partaide izan zuen ekitaldi batekin. Garesko Emilio Arrieta Abesbatza kantari eta Nafar Etxeen Federazioak Garesko Udalari oroigarri bat emateko baliatu zuen ekitaldia. Bertaratutakoek Federazioko orain arteko lehendakariak ere omendu zituzen, Kanpoan den Nafarraren Egunaren 30 urte urteurrenaren karietara.

Larunbatean, ostera, goizean hasitako hirian zeharreko bisita gidatuen ondotik, txupinazoa jaurti zen ordubatean Udaletxetik eta harrera ekitaldi baten ondotik herri bazkaria egin zen. Jai-egitaraua egunean zehar garatu zen, kalejirak, zanpatzarrak eta beste zenbait erakustaldi eta emanaldirekin.


Egunaren bideo kronika (irudia Nafarroako Gobernua)

Antolakuntzak eta parte hartutako hautetsiek azpimarratu zuten, egunak lokarri gisa eta Nafarroaren eta munduan barrena barreiaturiko bere seme-alabei eta ondorengoei errekonozimendu publikoa emateko zubilana egiteko duen balioa.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia