euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bakersfield-eko Euskal Etxeak kontzertua antolatu du bere Memoria Bizia programarako baliabideak lortzeko

2016/07/20

Kontzertuaren afixa
Kontzertuaren afixa

PUBLIZITATEA

Bakersfield hiri kaliforniarrean egoitza duen Kern County Basque Club-ek kontzertu eta ekitaldi bat antolatu du hiriko garagardotegi batean New Orleans-eko musika banda bat protagonista, dirua lortu ahal izateko aurrera daraman Memoria Bizia ekimenerako, CSUB unibertsitateko bekadun bat hartu eta, pertsona finko hori hor, bultzada erabakiorra eman ahal izateko Memoria Bizia programaren bertako atalari.

Bakersfield, AEB. Ekitaldia abuztuaren 8an izango da hiriko Temblor Brewing Company garagardotegian eta musikari gonbidatu gisa New Orleans-eko 'The Iguanas' banda ekarriko dute, "musika eklektikoa egiten duen taldea, nahasiz akordeoia, blues, jazz eta musika mexikarra", adierazi diote EuskalKultura.com-i euskal etxeko iturriek.

Sarrerak 25 dolar balio izango ditu, eta hortik 5 dolar zuzenean joango dira Memoria Bizia proiektura.

Bakersfield-eko Euskal Etxeak bere lehentasunen artean kokatu du hirian eta eskualdean dauden euskal komunitateko zaharrengana iritsi eta bideoz elkarrizketatzea, bertan kokatutako belaunaldi emigrantearen zein bertan euskaldun jaiotako adinekoen oroitzapenak eta historia bizia gal ez daitezen.

Euskal etxeak momentu honetan duen asmoa, California State University Bakersfield (CSUB) unibertsitateko ikasle batentzako beka bat sortzea da, Memoria Bizia programan jarraikortasun batekin urrats berriak emateko.

Memoria Bizia NABOk, Nevadako Unibertsitateak, Deustuko Unibertsitateak, Etxepare Institutuak eta Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak bultzaturik abiatutako programa da, Pedro Oiarzabal historialari eta ikertzailea buru. Xedea, Estatu Batuetan eta Kanadan euskaldunen 'Oral History' delakoan tokiko taldeak sortu eta bertako euskal komunitateetako zaharrenen lekukotasunak biltzea finkatu du.

-Memoria Bizia: www.nabasque.org/oral_history.html
-Bakersfield-eko Euskal Etxea. http://kcbasqueclub.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia