euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Azken orduko oharra: Ibarretxe lehendakariak bertan behera utzi du Mexikora egin behar zuen bidaia

2007/03/07

Euskal Etxearen oharraren zati bat
Euskal Etxearen oharraren zati bat

PUBLIZITATEA

Zergatiak ez dira oraindik eman aditzera, eta informazio hau idazteko tenorean --goizaldeko bostak, Euskal Herriko ordua-- ez dago Eusko Jaurlaritzan iturririk egoeraren xehetasunak baieztatzeko, baina Mexikoko Euskal Etxeak premiazko ohar batean kaleratu duenez, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak Mexikora, Mexiko hiriburuko Euskal Etxearen Mendeurreta zela-eta, egin behar zuen bidaia bertan behera gelditu da. Horrekin batera, baita ere larunbat honetako plaka 'desestaltze' ekitaldia. Ez, ordea, Mendeurrenaren gainerako hitzorduak.
Mexikoko Euskal Etxeak prestatutako oharrak besterik erantsi gabe dioenez, 'Mexikoko Euskal Etxeak jakitera ematen die bere bazkide eta lagunei geure borondatearekin zerikusirik ez daukaten arrazoiak medio, bertan behera uzten dela Juan Jose Ibarretxe lehendakariak Mexikora egin behar zuen bidaia, beraz larunbatean, martxoaren 10ean, egitarautua zegoen ekitaldia ez da gertatuko'.

Testu berbera topa daiteke Euskal Etxearen webgunean. Hala ere, Jaione Arrieta Galarragak zuzentzen duen VascosMexico.com webgune eta euskalmexikarren elkarguneak argitu egiten du, lehendakariak parte hartu behar zuen datorren larunbateko ekitaldia bai utzi dela bertan behera, baina gainerakoak bere horretan segituko dutela. Badirudi martxoaren 14, 16 eta 18ko ekitaldiek berdin-berdin segituko dutela, beraz.


Lotura interesgarriak

Mexikoko Euskal Etxearen webgunea
www.centrovascomexico

Vascosmexico.com: euskalmexikarren solasgune eta albistegia
www.vascosmexico.com


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia