euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aspaldi bertan bizi zen Fermin Alzugaray lesakarra hil da Elkon eta lagunek crowdfunding-a antolatu dute lagungarri

2020/01/31

Fermin Alzugaray lesakarra Nevadako Elkon (AEB)  hil da 2020ko urtarrilaren 24an
Fermin Alzugaray lesakarra Nevadako Elkon (AEB) hil da 2020ko urtarrilaren 24an

PUBLIZITATEA

Elko, AEB. Urtarrilaren 24an zendu da bi minbizi mota diferentez Elkoko Ospitalean 84 urte zituen Fermin Alzugaray lesakarra, aspaldi Elkon bizi zena eta lagunek crowdfunding edo dirubilketa bat antolatu dute GoFundMe orrialde bat sortuz izan zituen mediku zorrak kitatu eta familien bidaia eta hileta gastuei aurre egin ahal izateko. Dirubilketak 3.000 dolarreko helburua finkatu du eta artikulu hau idatzi artean erdia lortua zuten, zehazki 1.492 dolar, 16 emailek emanak, gehienak anonimoak.

Fermin Alzugaray pertsona ezaguna zen Elkon eta inguruko euskaldunen artean, bertako euskal komunitate eta euskal etxean. Estatu Batuetara emigratu aitzin, Espainian eta Fratzian aritu zen, eta baita Argentinan ere lanean, azkenean Estatu Batuetara etorri arte. Bi alabaren aita bikotegabea izan zen eta hiru bilobaren aitatxi da.

Bere aldeko elizkizunak datorren astelehenean, otsailaren 3an egingo dira, hiru ekitaldirekin: Goizeko 9:00etan Errosarioa eta Meza Elkoko San Jose parrokian; 11:00etan hileta Elkoko kanposantuan; eta 13:00etan, bera oroitzeko ekitaldia, Elkoko Euskal Etxean. GB.

-Dirua emateko, hemen



Komentarioak

  • Elkartasuna

    Elkartasuna Goian Bego

    J.L. Amestoy (Iruñea-Pamplona), 2020/02/03 07:31

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia