euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Fermin Alzugaray

Fermin Alzugaray
Elkon hil da Fermin Alzugaray lesakarra

2020/01/24 - Elko, AEB

1936ko urtarrilaren 5a - 2020ko urtarrilaren 24a

Fermin Alzugaray, 84 urtekoa, 2020ko urtarrilaren 24an, ostirala, hil da Elkon, urteetan bizileku izan duen Nevadako hiri honetan, bi minbizi motaren aurkako borroka luze baten ondoren.

Fermin 1936ko urtarrilaren 5ean jaio zen Nafarroako Lesakan, Eustaquio eta Sofia Alzugaray-ren seme. Zortzi anai-arrebetatik bosgarrena, hazi ere famili-sentimentu sakon baten jabe hazi zen, oso gazte zenetik artzain lanetan ibilia familiaren aurrerabidearen lagungarri. Bi urte eman zituen Espainiako soldaduskan eta ondoren Frantziako trenbidean ibili zen lanean. Hura eta gero Argentinara joan zen Jose eta Martin anaiekin ardiak jagotera. Ondoren Estatu Batuetara, Nevada iparraldera. Iritsi bezain laster mendian topatu zen bakarrik, eman zitzaizkion gauza bakarrak karrokanpo bat, ogia egiteko labe bat, zaldia, zakurra eta artalde handi baten ardura. Lan gogorreko bizimodua izan zuen, bizirauteko eta moldatu eta aurrera jotzeko gaitasuna lagun min.

Bi neskatoren aita bikotegabea izanik, agerian utzi zuen familiarekiko zeukan atxekimendu sendoa, eta egun luze eta nekezetan egin zuen lan orduak ardikanpoen eta bere alaben artean partekatuz. Geroago, bere bizitzako poztasunik handiena istorio kontu-kontari ibiltzea zen, mahaiaren inguruan, eta eskusoinua jotzea familia eta lagunentzat. Bere hiru bilobak etengabeko harrotasun eta maitasun iturri zeuzkan.

Ferminen aurretik Javier anaia gaztea hil zitzaion, Sofia ama, Eustaquio aita, Antonia arreba nagusia eta Denali biloba. Geratu dira anaia-arreben artean Candelaria, Jose, Martin, Josefina eta Tomasi, bere bi alaba T 'resa eta Maria, eta bere bi biloba Sethe eta Mason, gehi iloba, loba eta senitarteko asko.

Zerbitzuak bere oroiz 2020ko otsailaren 3an, astelehena, egingo dira:

-9:00etan, Errosarioa eta jarraian meza San Jose Eliza Katolikoan
-11:00etan, Hileta Elkoko Udal Hilerriko hilobiaren aurrean
-13:00etan, Bizitza ospatzea Elkoko Euskal Etxearen egoitzan, Elko Basque Club

Loreak bidali beharrean, lagun eta ingurukoek GoFundMe orrialde bat sortu dute, bakoitzan ahal duena eman dezan, medikuen gastuekin, familia bidaiekin eta hileta gastuekin laguntzeko.

Eskerrik asko aldez aurretik.

GB



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia