euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arte tailerrak asteburu honetan Cañuelaseko Euskal Etxean Gerardo Nivioren eskutik eta igandean mural baten inaugurazioa

2023/07/20

Datorren asteburuan Cañuelaseko Euskal Etxean murala egingo duen Necocheako Gerardo Nivio artistaren lanak eta ikastaroen afixa
Datorren asteburuan Cañuelaseko Euskal Etxean murala egingo duen Necocheako Gerardo Nivio artistaren lanak eta ikastaroen afixa

PUBLIZITATEA

Cañuelas, Argentina. Cañuelaseko Denak Batek Gerardo Nivio necocheatarraren mural bat inauguratuko du bere egoitzan datorren igandean, uztailaren 23an, Muralaren gaia Euskal Etxeko zuzendaritza batzordearekin batera landu zuten eta Cañuelas hiria, bertako euskal komunitatea eta bere jarduera tradizionaletako bat izango da, esan nahi baita esnegintza, eta horri dedikatutako behi ustiategiak. Horrez gain, Niviok euskal marrazki eta tipografia bi tailer eskainiko ditu, komunitate osoari irekita eta doan.

Tailer horietako lehenengoa, marrazketakoa, bihar ostirala izango da, 17:00etan hasita, neska-mutikoei zuzendua. Bigarren tailerra, etzi larunbata, 18:00etan, eta batez ere euskal tipografia landuko du. Kasu honetan helduei zuzendua izango da eta elkarteko dantzariek parte hartzea espero da. Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. Materialak Euskal Etxeak hornituko ditu, baina oinarrizkoa dena eramatea proposatzen da, hau da, arkatz beltza, borragoma eta zorrozkailua.


Cañuelaseko Denak Baten asteburu honetako proposamen artistikoa azaltzen (irudia NacPop TV)

Gerardo Nivio artista plastikoa, errotulatzailea eta Argentinako fileteatzaile onenetako bat da, Necocheako Euzko Etxeko dantzari ohia izateaz gain. Lan ugari egin ditu bere jaioterrian, besteak beste Necocheako oinezkoen gunea. Asteburu honetan Euskal Etxeko areto nagusian egingo duen murala 5 x 5 metrokoa izango da. Berarekin batera lanean arituko da Cañuelas bertako irakasle eta muralgile Gladys Mondino, Denak Batek bere hormetako batean harro erakusgai duen Picassoren Guernicaren erreplikaren egilea.

Informazio gehiago nahi izanez gero deitu 2226-601801 zenbakira.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia