euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrakastaz egin dute Uruguain euskal etxeetako zuzendari eta zuzendarigaiei begirako lehenengo udalekua

2018/11/26

Euskal etxeetako zuzendari eta zuzendarigaiei begirako Uruguaiko lehenengo Udalekua
Euskal etxeetako zuzendari eta zuzendarigaiei begirako Uruguaiko lehenengo Udalekua

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. FIVU antolazaile, proposamen berriaren helburua euskal etxeetako zuzendari eta zuzendari izan daitezkeenei formakuntza ematea izan da, euskal kulturaz eta Euskadiko gaur egungo egoeraz, Eusko Jaurlaritzarekin harremantzeko jarraipideez eta partaideek eurek eskatutako beste zenbait gaiez. Lehenengo saio honetan honako izenburupeko tailerrak eman dira: “Euskal Herriari buruzko oinarrizko informazioa” (Ainhoa Inthamoussuk emana); ‘Eusko Jaurlaritza lehen eta gaur’ (Juan Pedro Arin); ‘FIVUren historia’ (Miguel Asqueta); eta ‘Diru-laguntza eta justifikazioa’ (Mariel Fernandez Artasanchez eta Lucia Goñi).

Zuzendari eta zuzendarigaiei begirako bilkurak FIVUk urtero haur eta gaztetxoentzat antolatzen dituen Udalekuen formatua izan  du –bi egun, Caneloneseko Villa Bautistako hondartzan– eta antolatzaileek adierazi dutenaren arabera, “oso esperientzia ona izan da, programa partaideek proposatutako gaiek osatuta".

Lau euskal etxek hartu dute parte, hala nola Carmeloko Ibai Ondoko Etxeak; San Joseko ‘San Joseko Euskaldunak Taldea’ euskal etxeak; eta Montevideoko Haize Hegoa eta Centro Euskarok.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia