euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako euskal etxeetan 2016ko Aberri Eguna ospatzeko egindako ekitaldien argazki galeria berria

2016/04/06

Urtero egiten duen legez, hiriko Gizataldeen Pasealekuan egin zuen bere ospakizuna Barilocheko Eusko Etxea
Urtero egiten duen legez, hiriko Gizataldeen Pasealekuan egin zuen bere ospakizuna Barilocheko Eusko Etxea

PUBLIZITATEA

Data ospatu eta urtero adierazten dituzte Aberri Egunean Argentinako Euskal Etxeek Euskal Herriaren aldeko mezuak. Ospatzeko moduak, baina, anitzak dira, gauza behartua baita herri bakoitzean, euskal etxe bakoitzean, tokian tokiko kutsuz ez janztea. Hona, ospakizun horien argazki galeria berri bat, Bazko igandetik azken astebururaino Arrecifes, Bariloche, Buenos Aires, Chivilcoy, Mendoza eta Olavarrian egindako ekintzen isla.

Buenos Aires, Argentina. Martxoaren 27an ospatu zen aurten Aberri Eguna Euskal Herrian; bertako ohiturei jarraiki, ordea, apirilean zehar burutuko dituzte Argentinako euskal etxe gehienek euren ekitaldiak.

Bazko igandetik apirilaren 3ra arte, Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat, Barilocheko Mendiko Euzko Etxea, Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxea eta Eusko Kultur Etxea, Chivilcoyko Beti Aurrera, Mendozako Denak Bat eta Olavarriako Gure Etxe Maitea elkarteek egindako ospakizunen lekukotasun edo irudi kronika da honakoa.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia