euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Antioquiako Gure Mendietakoak Euskal Etxeak stand-a ipini du Medellingo Liburuaren Egunak azokan

2015/05/12

Medemmilgo Liburuaren Egunak azokako irudia, euskal standarekin, mahi atzean John Ricaurte, ator urdinez.
Medemmilgo Liburuaren Egunak azokako irudia, euskal standarekin, mahi atzean John Ricaurte, ator urdinez.

PUBLIZITATEA

Antioquiako Gure Mendietakoak Euskal Etxeak stand batekin hartu du parte Kolonbiako Medellin hirian 30.000tik gora bisitari, 62 stand, 14 jarduera akademiko eta literatura eta musika alorreko beste hainbat tailer eta ekimenekin bi egunez garatutako Liburuaren Egunak Azokaren bederatzigarren edizioan. Euskal gaia zeukaten eta euskaraz zeuden zenbait libururen artean, stand-ak euskal etxeko John Alejandro Ricaurteren Antioquiako euskaldunei buruzko liburua izan zuen erakusgai.

Medellin, Kolonbia. Liburuaren Egunak Azoka apirilaren 24 eta 25ean egin zen Medellinen eta bere bederatzigarren edizioan hogeita hamar pertsonatik gora bildu zituen larunbat eta igandez Antioquiako hiriburuko Carlos E Restrepo parkean ezarritako stand eta instalazioetan.

Azoka osatzen zuten stand-en artean, Antioquiako Gure Mendietakoak Euskal Etxeak ipinitakoa zegoen eta euskal elkarte horretako arduradun den Catalina Fernandezek EuskalKultura.com-i adierazi dionez, hainbat jende pasatu zen bertatik. "Euskal kultura zabatzearren jarri genuen standa, eta euskal literaturako zenbait titulu, euskarazko beste zenbait liburu eta euskal etxeko kide eta fundatzaile izan zen John Alejandro Ricaurte Cartagenaren "Vasco Navarros en Antioquia, 1890-1970, una aproximación a la historia de migrantes, religiosos y exilados" liburua ere izan zuten erakusgai.

John Ricaurteri buruz, hain zuzen, Gure Mendietakoak-ek adierazi du egile antioquiatar honen ikerlan berri bat, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin egindakoa, argitaratze prozesuan dagoela "Los vascos en Antioquia bajo el periodo de los Austrias 1513-1700" izenpean, Lana 2014ko abenduan bukatu zuen Ricaurtek eta arazo batzuk medio atzeratu egin zen argitalpena, eta hilabete honen amaieran prest egotea espero da.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia