euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aitor Alava buru duen Buenos Airesko euskal kultur taldeak izena aldatu behar izan du: orain ‘OihanKide Taldea’ da

2020/11/24

Aitor Alava dantzari arabarra buru duen ‘OihanKide Taldea’ dantzan, Buenos Airesko Centenario Parkean
Aitor Alava dantzari arabarra buru duen ‘OihanKide Taldea’ dantzan, Buenos Airesko Centenario Parkean

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. 2018an Ekin Kultur Taldea izenpean formalki elkarte sinple gisa erregistratutako elkarteak utzi egin behar izan dio izen hori erabiltzeari, joan den uztailean oharrarazpen bat jaso baitzuten esanez "Ekin" izena, "Ekin Dantzari Taldea" eta antzekoak beste batek erregistratu zituela eta, beraz, "debekatuta" geratzen zitzaiela horien eta antzekoen erabilera. Egoera eta aukerak aztertu ondoren, taldeak erabaki zuen irailaren 21etik aurrera "Oihankide Taldea" izen berria erabiltzen hastea, beti ere elkarte sinple izaeraz.

Gogora dezagun ordura arte, Ekin Dantzari Taldea izenpean, Eusketxe-Eusko Kultur Etxearen dantza taldea zenak zenbait desadostasun izan zituela Maria Elena Etcheverry buru zuen Eusketxerekin eta ondorioz dantza taldea 2018ko irailean eratu zela elkarte bereizitu gisa. Ordurako utzia zion entseguleku zuen Eusketxeren egoitzara joateari, gaur egun Mexiko 1880ko helbide horrek segitu egiten duela izaten Eusketxeren eta Maria Elena Etcheverry Irujo-Olloren alarguna buru duen Ekin Euskal Argitaletxe historikoaren egoitza. Informazio gehiago, hemen.

Izen berriari dagokionez, OihanKide Taldea, garai berri bati hasiera emateaz gain, Euskal Herriak naturarekin daukan harremana ere adierazi nahi dutela azaldu dio EuskalKultura.eus-i elkarteko lehendakari Sebastian Amayak. “Euskal oihan eta basoak dira euskal kulturaren jatorria, mitologia beraren jatorria”, esan du. Amayarekin batera, Diego Orellana, idazkari, eta Clara Uribelarrea, diruzain, dira elkarte berriko buruzagi. 

Amayak adierazi digu ‘OihanKide Taldea’ talde sendoa dela. Euren bi ekintza nagusiak euskara eskolak eta dantza entsegu-tailerrak dira. Aurten biak plataforma birtualetan antolatu dituzte. “Egiari zor, egungo pandemia-egoera mesedegarria izan zaigu nolabait; egoitzarik ez dugunez plataforma birtuala bilakatu baitugu biltoki". Azken asteburuan gainera, Buenos Aires hiriburuan isolamendu egoera bukatuta (urruntze sozialera pasatzeko), baldintza berriekin dantza tailerra Centenario Parkean izango da, igandetan, goizeko 10etan, publiko orokorrari irekia.

OihanKide Taldea Facebook-en, OihanKide Taldea
https://oihankide.blogspot.com/



Komentarioak

  • Zentsura

    Kaixo Jose Mari, beitu:

    La Dra. Etcheverry inscribió el término “ekin” en homenaje a su marido Andrés María Irujo Ollo quién fundó, como es de su conocimiento, una editorial que sirvió para realizar un aporte importantísimo a la cultura vasca, como fue, y sigue siendo, la Editorial Vasca Ekin. En el acta emanada del Instituto Nacional de la Propiedad Industrial (INPI) se dice textualmente que la protección alcanza según la ley de marcas a: “servicios de educación; formación; esparcimiento; actividades deportivas y culturales; todos ellos relacionados con la cultura vasca, su idioma, costumbres, tradiciones e idiosincrasia; con expresa exclusión de los servicios que involucran la utilización de animales”.

    En consecuencia, toda persona, persona jurídica o grupo de la índole que fuera, que figurara con la palabra “ekin” total o parcialmente en su designación, o que la admitiera en su relación, por estar ésta comprendida en la protección de la ley de marcas 22.362 estaría violando este derecho así protegido y sería pasible de sanciones penales.

    Zentsura, zentsura da.

    Aitor Alava (Buenos Aires, Argentina), 2020/11/27 16:48

  • Beti zerbait

    Bi euskaldun hiru iritzi?

    Joxemari Igartua (Bilbo, Bizkaia), 2020/11/26 22:24

« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia