Aita Martxel Tillous joan den irailean, Kaliforniako Chinon, NABO Biltzar eta Euskal Jaian (argazkia EuskalKultura.com)
Gaur arratsaldean, 13:30ak irian hil da Euskal Herrian, Kanboko (Lapurdi) Ania-Enia ospitalean, aita Martxel Tillous, urtebetez minbiziarekin borrokan ibili ondoren. Xiberoko Eskiulan sortua, urte luzeak eman zituen Afrikako Bolikostan misionist eta Pariseko Euskal Etxeko omonier ere izan zen, lau urtez, Estatu Batuetako euskaldunen apez izendatu zuten arte. Estatu Batuetan ia 14 urte eman ditu, 1995etik hona. Bere aldeko elizkizunak ostiralean egingo dira Eskiula bere sorterrian, arratsaldeko 3etan, Baionako apezpikua eta andana bat apez meza-emaile. Goian Bego.
-Aita Martxel Tillous-i buruz Joseba Etxarriren azken agurra, hemen
-Xiberoak agur: Martxel-en elizkizunak Eskiulan (bideoa), hemen
-Martxel eta bere txistu ikasleak Kaliforniako Chinon (bideoa), hemen
-
Eskerrikasko Aita Martxel
Ezagutzeko aukerarik ez nuen izan, baina bai landatutako hazi horren emaitza. EEBBtan txistuarengatik egindako lan haundia beti izango dugu gogoan.
Eskerrikasko Aita Martxel!!
Eneko Espino, 2009/04/01 23:56
-
Agur Martxel
Esker mile Estatu batuetako euskaldunen artean egin duzun lanarengatik eta orain, pakea! betirako pakea! hain urbil senti izan duzun Jainkoarekin. Agur, egun handira arte!!.
Javier Azpiroz, 2009/04/01 20:44
-
Martxel Tillous gogoan...
Zure txikitasunean zinen haundi. Ez adiorik, Martxel. Eta besarkada bat Estatu Batuetako euskaldun guztioi: bidea marraztuta utzi digu...
Benan Oregi, 2009/03/31 21:51
-
Milesker Martxel
Etzira gure bihotzetarik aise joanen Martxel, betikotz gurekin zira, etzitugu ahantziko Pottoka gainean libro, haizea bezala, trostan, xülüla eta ttunttuna eskietan, euskaldun kantoreak bidelagun, lagun, erakasle, euskaltzale, musikari, fededun, gizon, aske, isil...
Milesker Martxel, 2009/03/31 21:36
-
Gure lagun Martxel....
Pausatu bakean Aita Martxel. Pausatu askatasunakin mendiko pottokak bezala!!! Eskerrak benetan. Zuren gaitik...gara. Zure nahi izan....orain gure lan!!! Agur oraiko eta ikusi artio!!!
Xabier Berrueta, 2009/03/31 20:56