euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

AEBetatik Mikaela Goicoecheak bidali digun bideoa, aurten, COVID-19 tarteko, EHra bidaiatu ahal izango ez duela

2020/07/23

Mikaela Goicoechea wyomingdarra kantu ikaslea da Arizonako Unibertsitatean eta NABOko kantu arduraduna
Mikaela Goicoechea wyomingdarra kantu ikaslea da Arizonako Unibertsitatean eta NABOko kantu arduraduna

PUBLIZITATEA

Rock Springs, AEB. Koronabirusak jende askoren planak aldatu eta moztu ditu aurten errotik, tartean Euskal Herritik Diasporara eta Diasporatik Euskal Herrira bidaiatu behar zuten euskaldun askorenak (eta hori bakarrik izan bada kaltea, gaitzerdi!). Honako bideo eta kanta, Mikaela Goicoecheak (Rock Springs, Wyoming 1999), uda honetan Euskal Herrian egon behar zuenak, faltan botatzen duen Euskal Herriari eskainia da, bertako familia eta aurreko urteetako udako eskarmentu eta oroitzapen eta irudiak baliatuz grabatutakoa.

Mikaelaren erroak Euskal Herrian Gorriti herri nafarrean kokatzen dira, bertakoa baita bere aita Martin, bertsolari euskal-amerikar ezaguna; eta euskal kulturara erakarritakoa bere ama, Veronica, Martinekin ezkondu zenetik.

MIkaela euskal giroan bizi izan da beti Wyomingen eta Estatu Batuetan, bere hiriko Alkartasuna euskal etxeko kide eta NABOko euskal udalekuetako partaide, gaztetxo zela, eta musika eta Udalekuko kantu irakasle azken urteotan.

Hona, beraz, uda honetan, zeuzkan planak pandemiagatik bertan behera utzira bisitatu ezin izan duen Euskal Herria gogoan sortu duen bideoa, bere ahots eta arimaz kantatua. Eskerrik asko, Mikaela!


Mikaela Goicoechea Huntzaren 'Ilusioz bete' kantari, aurten bisitatu ahal izango ez duen Euskal Herria gogoan



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia