euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Abian da Enara, Euskal Diasporaren inkesta 2019: parte hartu eta lagundu gure Diasporaren ezaugarriak ezagut ditzagun!

2019/06/28

Kanpoan diren Euskal Gizataldeen 7. Mundu-Batzarreko kartela
Kanpoan diren Euskal Gizataldeen 7. Mundu-Batzarreko kartela

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarra egingo da aurtengo urrian Bilbon, eta bilkura garrantzitsu horri begira, inkesta bat sustatu du Eusko Jaurlaritzak, geure diasporakideak ezagutu nahian, inportantea baita Diasporari buruzko edozein politika onartu eta garatzeko edota hartutako neurriak ebaluatzeko, jakitea nolakoak diren gure diasporakideak, zeintzuk diren gure Diaspora osatzen duten gizon-emakumeen izaera, pentsamolde eta ezaugarriak.

Horregatik inkesta honi erantzuteko eskabidea. Inkesta, nahi izan ezkero, norberaren datu pertsonalak emanez edo eman gabe bete daiteke.

Parte hartzen dutenen artean, bidaia bat zozketatuko da, Euskadira Mundu-Batzar garaian edo AEBetako Boisera, bertan 2020ko uztail hondarrean egingo den Jaialdi euskal festa erraldoian parte hartzeko.

Inkestari internetez erantzuteko, egizu klik hemen. Minutu gutxi batzuk baizik ez dizkizu kenduko.

Inkestan ematen diren datu pertsonalen babesari buruzko legezko oharra, hemen.

Animatu!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia