euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako Herritar Ospetsu izendatu dute Jorge Heguy, Euzko Etxea-ko lehendakari-ohi eta buruzagia

2012/05/10

Jorge Heguy (eskuinean), Ibarretxerekin eta hiriko orduko alkatearekin, Lehendakariak La Platara hirian Euskal Astea ospatzen zela-eta eginiko bisita batean Atzo irakurtzen genuen Buenos Aires probintzia argentinarreko kazetetan: Jorge Heguy, La Platako Herritar Ospetsu izendatu du La Plata probintziako hiriburuko Kontzeju Deliberatzaileak, zinegotzi guztien sostenguarekin eta organo horretako presidente Javier Pacharottik proposatuta. Jorge Heguy oso pertsona ezaguna da La Platako eta Argentina osoko euskal komunitatean. Hiriko Euzko Etxean, kontu ikuskatzaile ordezkoa da gaur egun, eta urteetan zehar beste zenbait kargu ere bete ditu euskal elkartean, tartean baita lehendakariarena ere.

Gehiago irakurri...


Batzorde berritzea Gral Rodriguez-ko EEan; Juan Itcea, lehendakari, Raul Taretto, lehendakariorde

2012/05/10

Topa egiten geroarengatik. Eskuinean lehena Juan Itcea, ondoan bigarren, basoa eskuetan Raul Taretto duela (argazkia EuskalKultura.com) Euskal etxeko araudiak finkatzen duenari jarraiki, General Rodriguez-ko Eusko Aterpeak bere Zuzendaritza Batzordea berritu du, egin beharreko bozketa prozesuaren ondoren Zuzendaritza Batzorde berriak datozen bi urteetarako Juan Itcea izango duelarik lehendakari, berarekin lagun izango direla Raul Taretto, lehendakariorde; Alicia Itcea, idazkari; Sandra Oliveira, agiri-idazkari; Enrique Mauregfui, diruzain; eta Gladys Ayala, diruzainorde, beste zenbaiten artean.

Gehiago irakurri...


Diasporatik ere animoak jasoko ditu Athletic-ek gaur gauean, Europa League txapelketaren finalean

2012/05/09

Sydneyko Gure Txoko elkarteko kideak, Athletic animatzen elkarteko frontoitik (argazkia SydneyEE) Athletic-ek Europa League txapelketaren finala jokatuko du gaur gauean Atletico de Madrid talde espainiarraren aurka Bucaresten (Errumanian). Bertara joan diren ia 7.000 athleticzaleez eta Bizkaia osoaz gain, Diasporako euskaldunak ere izango dituzte atzean zurigorriek, taldearen lehen txapel europarra eskuratzeko ahaleginean animoak ematen. Euskal etxe askotan bilduko dira gur futbolzaleak: Sydneyn, Madrilen, Murtzian, Bartzelonan, Habanan, Caracasen.. Jarraian hitzordu horietako batzuen berri ematen dugu.

Gehiago irakurri...


Inauguratu dute Buenos Airesen bertako Euskaltzaleak elkartearen euskaltegi eta egoitza berria

2012/05/09

Joan den maiatzaren 5ean inauguratu zuten Euskaltzaleak-eko lagunen Berndardo de Irigoyen kaleko euren egoitza (argazkia EuskalKultura.com) “Euskara, euskaldunon hizkuntza, Europako zaharrenetako bat da. Badira mendeak Rio de la Plata aldean hitz egiten dela. Bazuen ordua bere etxea izateko, Euskaltzaleak-en etxea. Zure laguntzari esker Argentinako euskararen etxeak beste teila bat izango du” hitz hauekin eta euskaraz zein erdaraz eskertu zien Carlos Bordagaray Euskaltzaleak-eko lehendakariak elkarteari bere etxe propioa izaten lagundu dioten guztiei. Inaugurazioa joan den larunbatean, maiatzaren 5ean, egin zen, 130 lagundik gora lekuko, Euskal Herriko abesti eta dantzak edergarri. Haritz bat ere landatu zen etxe aurrean. "Badakizu zure etxea non den Buenos Airesen, Bernardo de Irigoyen 826an, Obeliskotik gertu".

Gehiago irakurri...


Euskal Ikasketen 'Buenos Aires 2012' Jardunaldiak abuztuan, Buenos Airesen, Palermoko Unibertsitatean

2012/05/09

Lapridako Arturo Campion Euskal Ikasketa Gunea da, Universidad Vasca de Verano-rekin (UVV) batera, 'Buenos Aires 2012' Euskal Ikasketa Jardunaldien antolatzaile Bi elkarte euskal-argentinar, esan nahi baita Arturo Campion Ikasketa Gunea eta Udako Euskal Unibertsitatea, ari dira prestatzen Buenos Aires hiriko Palermoko Unibertsitatean abuztuaren 24 eta 25ean egingo diren 'Buenos Aires 2012' Euskal Ikasketa Jardunaldiak. Ekimenaren helburua, euskal ikasketen arloan zenbait arlotan garatzen ari diren azterketa eta ikerlanak mahaigaineratu eta jendaurretzea da. Bertan lanik agertu nahi duten ikerlari eta ikaslariek uztailaren 6 daukate laburpen eta proposamenak aurkezteko azken epea.

Gehiago irakurri...


Guillermo Echenique gaur mintzatuko da Legebiltzarrean, zuzenean sarean ikusi ahal izango den agerraldian

2012/05/08

Guillermo Echenique, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia gaur goizean mintzatuko da Legebiltzarrean, Europar Arazoez eta Kanpo Harremanez arduratzen den batzordearen aurrean. Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren agerraldia, Oscar Rodríguez Vaz Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, azalpenak emateko Euskal Gizataldeen V. Biltzarraren emaitzei buruz eta Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeari buruz. Agerraldia zuzenean emango da internetez.

Gehiago irakurri...


Chaco probintzia argentinarreko 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxeak Fabio Echarri berrautatu du lehendakari

2012/05/08

Apiril honetan 2012-14 eperako Kotoiaren Lurra Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordea (argazkia EE) Euskal etxeko araudiaren arabera elkarteko Biltzar Nagusia bildu ondoren, Zuzendaritza Batzorde berria hautatu du Chaco probintzia argentinarreko 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxeak eta datozen bi urteko eperako konfidantza berritu dio egungo presidentea zen Fabio Javier Echarriri. Berarekin batera arituko dira batzordekide, Oscar Nelson Bulacio, presidenteorde; Martha Susana Ciruelo Etchepare, idazkari; eta Juan Carlos Larramendy, diruzain, beste zenbait lagunen artean.

Gehiago irakurri...


'Pilpileando' ibilbide gastronomikoak aurrera jarraitzen du: maiatzaren 18an, Tandilgo Gure Etxea EEan

2012/05/08

Tandilgo Gure Etxea euskal etxean egingo den 'Pilpileando'ren afixa Sukaldaritzarekiko zaletasuna eta elkartasuna batu zituen Itziar Aguirrek ‘Pilpileando Argentina’ proiektuarekin. Izan ere, euskal etxerik etxe garatzen ari den programa honen bidez, Euskal Herriko plater tipikoen errezetak irakasten ditu Itziarrek, Chaco probintzian behar handietan bizi den jendearentzako baliabideak lortze aldera. ‘Pilpileando’ ekimena Tandil-era heldu da maiatzean eta bertoko agintariek Udal Interesekoa izendatu dute ekimena. Hitzordua, datorren asteko ostiralean, maiatzaren 18an, izango da, iluntzeko 8etan, Gure Etxea euskal etxean. Sarreraren prezioa, higiene pertsonalerako materialak. Aldez aurretik erreserbak egiteko, jo ezazu euskal etxearen egoitzara.

Gehiago irakurri...


Aurten ere Baztango Eguna Mexikora heldu da eta ehun lagundik gora bildu ditu DFko Euskal Etxean

2012/05/08

Mexiko DFko Euskal Etxearen frontoia jendez lepo izan zen aurten ere, Baztango Eguna ospatzeko (argazkia MCArrechea) 2004az geroztik Mexikoko baztandar komunitateak urtero ospatzen du Baztango Eguna, Nafarroako bailara ederraren jai nagusia. Maiatzaren 1ean egiten da besta eta gaur egun DFko Euskal Etxearen hitzordu arrakastatsuenetakoa bihurtu da: giro ona, bazkari ederra eta baztandar eta baztandarren lagun mordoxka biltzen dira bertara, egunaz gozateko irrikaz. Aurtengo edizioan 130 lagundik gora parte hartu zuten. Euskal elkarteko presidente Lourdes Arrecheak jaiaren kronika egin du EuskalKultura.com-entzat.

Gehiago irakurri...


Boiseko euskaltzaleek kantuan eta lasterka sustatu zuten euskara: Korrika eta kantu-poteoko argazkiak

2012/05/08

Iaz bezala, Boiseko Euskal Etxetik atera zen Korrika Fun Run lasterketa. Partaideen artean, guztietarik, haur txikiak euren gurasoekin, baita Cathy Clarkson txistularia ere, eta euskal lepoko zeramaten zakurrak, euren jabeak laguntzen (argazkia IKortazar) Boiseko euskal komunitateak euskararen aldeko apustu sendoa egina du eta azken hilabeteetan ekitaldi ugari egiten ari da euskal hizkuntza hirian entzun eta ikus dadin. Lekukotasun hori eskaintzeko egin zuten, adibidez, joan den asteburuan, maiatzaren 4ean, Basque Block-eko euskal tabernatan barrena, 'kantu-poteoa', lagunarteko giro ederrean euskal kantuak protagonista izan zituen kantualdi eta poteoa. Eta duela bi aste, apirilaren 28an, Korrika Fun Run izeneko lasterketa: korrikalari talde bat Euskal Etxean bildu eta Boiseko kaleetan barrena lasterka ibili zen euskararen aldeko mezua zabalduz.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia