euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ikertzaile batek Diasporaren laguntza eskatu du Arabako emigrazioari buruzko lekukotasunen bila

2013/03/26

Araia herriaren irudi eder bat (argazkia JavierElgaz) Arabako lautadatik Ameriketara joan ziren emigranteei buruzko ikerketa ari da egiten Jesus Mari Alegria idazlea. Lan hori burutzeko, Alegriak euskal Diasporaren laguntza eskatu du eta emigrazio istorioen berri dutenei berarekin harremanetan jartzeko gonbitea luzatu die. Arabako eta batik bat, Araia eta Asparren herrietako emigranteen lekukotasunak bildu nahi ditu. Horiekin guztiekin lautadako langile eta emigranteen omenean liburua argitaratzea da bere asmoa. Alegria "Araia, recuerdos e historias a contratiempo" liburuaren egilea da dagoeneko.

Gehiago irakurri...


Atzo Baionan bukatu Korrika 18k izan du oihartzun eta ekarpenik baita ere Argentinako euskaltzaleen artean

2013/03/25

Korrika 18 Argentinako hainbat bazterretaraino iritsi da. Horietako bat Buenos Aireseko Dorrego Plaza, San Telmo auzoan (argazkiaEuskaltzaleak) Atzo amaitu zen Baionan martxoaren 14an Andoainen hasi zen Korrikaren 2013ko edizioa. Euskararen alde egiten den ekitaldi honek, ordea, oraingoan ere Euskal Herriaren mugak gainditu eta mundu osoko euskaltzaleak atera zituen kalera, lasterketaren lekukoa eskuan. Argentinan –Euskara Munduan HABEko programaren jaioterrian- indar handia hartu du, hainbat ekintza bildurik. Ez da ahaztu behar, hala ere, Necocheak pare bat aste barru ospatuko duela Korrika. Artikulu honetan, Bahia Blancako Union Vasca, Buenos Aireseko Eusketxe eta Euskaltzaleak, eta La Platako Unibertsitateko irakurlegoen ekimenen argazki eta bideoak.

Gehiago irakurri...


Korrika 18 Berlin, Mexiko, San Frantzisko, Brno eta Valentziatik igaro zen, Baionako helmugara bidean

2013/03/25

Berlingo harresiaren ondotik igaro zen Gernika Kulturverein Euskal Etxe alemaniarraren Korrika 18 lasterketa (argazkia BerlinEE) Atzo eguerdi aldera Baionako helmugaraino iritsi ziren milaka lagunen babesarekin amaitu zen Korrika 18. Asteburuan munduan zehar ere sostengu zabala jaso zuen lasterketak eta, Diasporako hainbat euskal taldek antolatuta, nazioartean zabaldu zen euskararen aldeko mezua. Berlin, San Frantzisko, Brno, Mexiko, Valentzia, Sydney, Paris... makina bat lekuetatik igaro da Korrika, eta horietan guztietan irudi eder eta alaiak utzi dizkigu. Honatx elkarteek bidali dizkiguten zenbait bideo eta argazki.

Gehiago irakurri...


Kale antzerkia: Iñaki Mata aktoreak 'Oztopoak' ikuskizuna ipintzen du Argentinako euskal etxeen eskura

2013/03/25

Iñaki Mataren "Barreras" (Oztopoak) ikuskizunaren irudi bat (argazkiaIM) Gurpil-aulkia eta txotxongilo bat dira 'Oztopoak' izeneko ikuskizuneko protagonistak. Bi objektu hauek besterik ez ditu behar Iñaki Mata aktore, egile eta titiritero euskaldunak jendearengan eragin sakona sorrarazteko. ‘Aulkia metafora bat baino ez da, aitzakia bat, begiratu eta nork bere burua aurkitzeko balio diguna’, azaltzen dio EuskalKultura.com-i ikuskizuna Europa eta Ameriketako herrialde ugaritan aurkeztua duen artista gipuzkoarrak. Orain, Argentinako bere egonaldiaren baitan, 'Oztopoak' ikuskizuna euskal etxeen esparruan eskaini nahi du Matak. Interesa duten erakundeentzat, hona emanaldiak antolatzeko xehetasun eta baldintzak.

Gehiago irakurri...


Basque Culinary Center-ek bira hasiko du bihar Sao Paulora, Elena Arzak sukaldari donostiarra partaide

2013/03/22

Elena Arzak sukaldari donostiarra (argazkia JLastra) Elena Arzak sukaldariak eta Basque Culinary Center (BCC) zentroko ordezkari talde batek bidaia abiatuko dute bihar Brasilera, 2013an zehar garatuko duten "World Tour Culinary Connection" deitu duten biraren baitan lehena. Arzakek eta Rodrigo de la Calle eta Andres Conde sukaldariek zenbait jarduera egingo dituzte igande-astelehenean Sao Paulon. BCCko zuzendari Jose Mari Aizega ere bertan izango da. Alex Atala, Sao Pauloko Dom Restaurant jatetxekoa (munduko laugarren onena, Restaurant aldizkariaren zerrendan) arituko zaie anfitrioi.

Gehiago irakurri...


Euskararen aldeko eguna Pariseko Eskual Etxean, Laburbiraren emanaldiarekin eta Korrika 18rekin

2013/03/22

Pariseko Euskal Etxea (argazkia www.guremunduak.com) Pariseko euskaldunek hitzordu bikoitza dute bihar Eskual Etxean; izan ere, euskal zineaz eta Korrikaz gozatzeko aukera izango dute. Euskal Etxeak Laburbira euskarazko film laburren zirkuituko emanaldia egingo du arratsaldean eta Euskal Herrian eginiko zortzi lan ikusgai izango dira bertan. Aurretik, elkarteak Korrikarekin bat egiteko gonbitea luzatu die hiriko euskaldunei. Arratsaldeko bostetan jarri dute hitzordua, euskal etxean.

Gehiago irakurri...


Chascomuseko EEak Urteko Biltzar Nagusia egingo du bihar, 2011 eta 2012ko kontu eta txostenak zabalduz

2013/03/22

Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak, Buenos Aires probintzian, bihar larunbaterako, martxoaren 23rako, egin du Urteko Biltzar Nagusirako deia, bere lehendakari Pedro Mauregui Larranda eta idazkari Martin Larralderen eskutik. Horrekin batera, 2011ko eta 2012ko kontu txostenak zabaldu ditu internetez (ikus linkak artikuluan) eta deia luzatu du baita ere, EEren hileroko buletina jaso nahi dutenek euren emailak eman ditzaten. Biltzarrak 2013-2015 eperako buruzagitza hautatuko du eta Aberri Eguneko topa ere egingo du.

Gehiago irakurri...


Jose C. Pazeko Adelma Molinarik eta La Platako Marutxa Zarranzek sari bana jaso dute Emakumearen Egunean

2013/03/22

Maria Celia ‘Marutxa’ Zarranz eta Adelma Molinari euren sariak jasotzen (argazkiakEE) Omenaldi anitz burutu dira hilabete honetan Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta. Zeremonia batzuk eremu pribatuan gauzatu dira; beste batzuk, publikoan. Buenos Aires probintzian, euskal gizataldeko bi emakume izan dira gailenduak euren komunitateen alde egindako lanagatik. Jose C. Pazeko kasuan, Toki Eder Euskal Etxeko Adelma Molinarik ‘San Miguel Arcangel’ saria jaso zuen Telered telebista kateak antolatutako omenaldian. La Platan, berriz, Euzko Etxea-ko Maria Celia ‘Marutxa’ Zarranz-ek izan zuen ‘Kolektibitateetako Emakume Nabarmenen’ artean egoteko ohorea.

Gehiago irakurri...


Gaztelaniaz argitaratu da "A death without company", Wyomingo euskal munduan girotutako nobela beltza

2013/03/21

Craig Johnson idazlea, Walt Longmire sheriff-aren sortzailea (argazkia www.craigallenjohnson.com) Walt Longmire sheriff-a AEBetako nobela beltzeko pertsonaiarik ezagunetarikoa da egun, eta bere istorioetan oinarritutako telebista sailak bigarren sasoia du aurten. Craig Johnson idazleak sortu du Longmire eta dagoeneko bederatzigarren eleberria argitaratu da. Siruela argitaletxeak gaztelaniara itzuli berri du saileko bigarren alea, "A death without company" ("Una muerte solitaria"). Bertan Longmire-ek Mari Baroja euskalamerikarraren heriotza ikertuko du. "Euskaldunak Oesteko parte dira eta nire erantzunkizuna da mundu hau zintzotasunez deskribatzea", azaldu dio idazleak EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Quebec-etik New Yorkera, Christophe Paviaren euskal orrazkera ikusgarriek zur eta lur utzi zituzten ikusleak

2013/03/21

Adelaide Darasperen joaldunetan inspiraturiko orrazkera deigarriak biziki harritu zituzten newyorktarrak (argazkia Photograph'ink) Christophe Pavia artista lapurtarrak eta Quebec-eko Euskaldunak euskal etxeko presidente Adelaide Daraspek elkarlanean sortu dute "Zortzi", inauterietako joaldunen kapeletan oinarria duen ikuskizuna. Martxoaren 7an aurkeztu zuten Montrealgo Rialto antzokian eta, espero bezala, Paviak unean bertan egin zituen orrazkera ikusgarriek estonatuta utzi zituzten ikusleak. Quebec-eko arrakastatik New Yorkeko kaleetara egin zuen ondoren bidaia ikuskizunak, Euzko Etxean emanaldi berezia eskaintzeko. Eta bereziak, zinez, izan ziren newyorktarrek jarri zituzten aurpegiak, kalean Adelaideren 'kaska'rekin topo egitean.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia