euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zazpirak Bat Euskal Etxearen eskutik Euskara Rosarioko Unibertsitateko Hizkuntza Institutura sartuko da

2013/07/12

Iaz ehun urte bete zituen Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxearen egoitza (argazkia EuskalKultura.com) Zazpirak Bat Euskal Etxeak eta Unibertsitateak sinatutako hitzarmen bati esker Euskara eta Euskal Kultura orokorrari buruzko katedra bat sortuko da Rosarioko Humanitate eta Arteen Fakultatean. Proposamena komunitate osoari dago zuzenduta eta bi urteko ikastaroa bukatzean Fakultateak emaniko ziurtagiriak jasoko dituzte partaideek. Katedraren inaugurazioa uztailaren 20an izango da, Unibertsitateko, euskal etxeko eta FEVAko hainbat agintari partaide. Larunbat horretanxe hasiko den Euskara Munduan proiektuaren Neguko Barnetegiko ikasleei ere luzatu die gonbitea erakunde anfitrioiak.

Gehiago irakurri...


Juan Jose Ibarretxe: "Euskadiren arazoa ez da independentzia, Espainiarekiko dependentzia baino"

2013/07/12

Ezkerretik eskuinera, Josu Legarreta, Jose Vicente Katarain, Juan Jose Ibarretxe, Jon Azua eta Juan Jose Alvarez atzo, liburu aurkeztu aurretik (argazkia Fernando Domingo Aldama-El País) Atzo osteguna aurkeztu zen Bilbon Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia partaide argitara eman den "Euskadi, estatu berri bat? Katalunia, estatu berri bat?" liburua, Bogotako Euskal Etxeko lehendakari den Jose Vicente Katarain buru duen Oveja Negra argitaletxe kolonbiarrak plazaratua. Liburuan eta ekitaldian partaide, Ibarretxez gain, Jon Azue lehendakariorde ohia, Josu Legarreta Euskal Gizataldeentzako zuzendari ohia eta EHUko Nazioarteko Eskubide katedradun Juan Jose Alvarez. Erredakzioan euskaratu dugu El Paisen Ilargi Izar de la Fuentek idatzi berria.

Gehiago irakurri...


Biziklautak: 40.000 kilometro Bilbotik Bilbora, munduari bira bizikletaz

2013/07/11

Ezkerretik eskuinera, Hodei, Javier eta Goiznabar (argazkia Biziklautak.es) Goiznabar Monclusek, Javier Escuderok eta Hodei Oruetak osatzen dute “Biziklautak” taldea. Bilboko gazte hauek, EHUko ikasle eta ikasle ohiak, joan den larunbatean, uztailaren 6an, abiatu ziren Bilbotik, munduari buelta emateko bizikletaz. Datozen 18 hilabeteetan dena atzean utziko dute eta bisitatzen dituzten herrialdeetako unibertsitateetan euren esperientziak beste gazteekin trukatzeko asmoa dute. Bidaiaren berri online emango dute euren webgunean, hiru hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Gehiago irakurri...


Garaiz zaude EuskalKultura.com-en zozketan parte hartzeko: irabaz luxuzko bi gau Euzko Alkartasunan

2013/07/11

Bi luxuzko gau irabazi nahi Argentinako Pampako Euzko Alkartasuna euskal hotelean? Garaiz zabiltza oraindino. Esan iezaguzu zein den zure ustez Euskal Herriko herri edo hiririk politena, eta zergatik, eta bi pertsonentzako bi gau luxuzko logelan, gosariak eta afari bat barne irabazi ahal izango dituzu Macachin hiriko Euzko Alkartasuna hotel berritu berrian, 2013 edo 2014an gozatzeko.

Gehiago irakurri...


Euskaldunak partaide, Gizataldeen Pasealekua inauguratu du Buenos Airesek Uztailaren 9ko saioen baitan

2013/07/11

Buenos Aireseko aniztasun kulturalaren irudi bilakatu zen Gizataldeen Pasealekua joan den igandean (argazkiaEuskaltzaleak) Pasealekua hiriburuko ‘Esnezaleen Patio’ historikoan dago kokatuta, Caballito auzoan, eta auirrerantzean hor egingo dira kolektibitateen ekitaldiak, tartean ‘Buenos Airesek ospatzen du’ jai ezaguna. Inauguraziorako, egun esanguratsua hautatu zuten antolatzaileek, Uztailaren 9a, Independentzia Eguna; eta nahiz eta eguraldia kaskarra izan, kolektibitate ugari bertaratu ziren pasealekua zabaltzearekin batera Independentzia Eguna ospatzera. Euskaldunen kasuan, hiru euskal etxe bildu ziren ordezkari, Euskaltzaleak, Laurak Bat eta Lizarraenea. Sara Pagola Euskadiren Delegatua ere izan zen zeremonian.

Gehiago irakurri...


CD bat grabatu eta EHtik kanpo bost kontzertu eman nahi dituzu? Parte har ezazu Musiketxeak-en deialdian!

2013/07/10

Musiketxeak sareak egin duen bideoaren irudi bat Musiketxeak sareak euskal musika taldeei zuzenduriko deialdia argitaratu du. Lau talde aukeratuko dituzte eta horiek jasoko duten saria elkartea osatzen duten lau aretoetan --Jimmy Jazz Gasteiz, Bermeoko Kafe Antzokia, Biarritzeko Atabal eta Bilboko Emankor Elkartea-- kontzertuak ematea izango da. Horrez gain, talde batek EP bat grabatu eta EHtik kanpo egingo duten biran aurkeztuko du. Izena eman eta abestiak bidaltzeko epea uztailaren 22an amaituko da.

Gehiago irakurri...


Euskalduna zara eta irakasle lana maite duzu? Euskara irakasle bila dabil Bordeleko Euskal Etxea

2013/07/10

Bordeleko Euskal Etxearen azken ekitaldietako bat Fête de la Musique jaia izan zen, eta makina bat lagun bildu zituen Euskaldunen Plazan egin ziren kontzertuetara (argazkiak BordeleEE) Lan eskaintza egin du Bordeleko Euskal Etxeak, euskara irakasleak lortze aldera. Euskara sustatu eta irakastea bere-berea du euskal etxe bordeletarrak eta bertako zuzendariak hasiak dira dagoeneko datorren ikasturterako planak egiten, euskara eskolekin segitzearren. Eskaintza, beraz, 2013-2014 ikasturterako da, astegunetan eta arratsaldez, Euskal Etxeko maila diferentetako ikasleei irakasteko. Euskalduna bazara eta irakastea maite baduzu, hau izan dezakezu aukera.

Gehiago irakurri...


Arrakastaz ospatu dute Elkon 2013ko NABO Biltzarra eta bertako 'Basque National Festival'en 50. urteurrena

2013/07/10

Elkoko euskal kabalkada edo desfilea. Irudian, San Frantziskoko Klika Elkoko kale nagusian joan den larunbatean kabalkadako partaide (argazkia EuskalKultura.com) Poliki gauzatu dira joan den astean Elkoko euskal festak. Urte berezia zen Elkoko euskaldunentzat, bertako euskal festak, Elkoko 'Basque National Festival' delakoak, bere 50. edizioa betetzen baitzuen. Kari horretara, NABOren urteroko 'Convention' edo Biltzar Nagusia egin da joan den ostiralean Elkon; eta Ipar Amerika eta Asia-Australiako euskal etxeen Mundu-Batzarren arteko bilkura ere deitua zegoen ostegunerako, nahiz eta azkenean soilik Kanada eta Estatu Batuetako ordezkariek baieztatu zuten partaidetza. Programa behar bezala bete da, eta Estatu Batuetako bazterretatik bildutako jendeek ongi ospatu dute euren euskaltasuna.

Gehiago irakurri...


Euskal Herritik etorriak Bakersfield-eko (AEB) Udaleku 2013-ko irakasle izan direnen ekitaldi-balantzea

2013/07/09

Udaleku 2013ko neska-mutilak edizio honetako monitoreekin (argazkia Udaleku2013) Estatu Batuetako NABO euskal elkarteen federazioak bukatu berria du Kaliforniako Bakersfield-en 2013ko Udaleku (sic) ekitaldia. Federazioak antolatzen dituen ekintzen artean seguruenik garrantzitsuena den honen aurtengo edizioak ehun haur eta gaztetxotik gora bildu ditu Los Angelesetik pare bat ordu edo 112 milia-ra (180 kilometro) Ipar-ekialdera dagoen (eta euskal presentzia handia duen) hiri honetara, Kern County Basque Club izeneko euskal etxea eta NABO bera antolatzaile. Ekitaldiko begiraleak Euskal Herritik ekarritakoak izan dira hein handi batean. EuskalKultura.com-ek ekitaldiko euren balantzea eskatu die.

Gehiago irakurri...


Kuba, Venezuela, Mexiko, Uruguai... San Fermin jaien suziriak munduko euskal etxeetara zabaldu zuen festa

2013/07/09

Mexikoko Euskal Etxean gazte asko bildu ziren eta festak giro ederra izan zuen, mozorro eta guzti (argazkia MexikoEE) Sanferminak bete-betean dira Iruñean eta baita munduan zehar ere; horren irudi dira gure erredakziora Diasporako hainbat bazterretatik heltzen ari diren argazkiak, erreportaiak eta kronikak, denak egunotako zuri eta gorriarekin zipristinduta. Euskal Herriko jai erakargarrienetakoak dira hauek, zalantzarik gabe, eta munduan zehar horren partaide izan nahi dute euskal etxeetako lagunek. Halatan, Venezuelan, Valenciako Euskal Etxeak urtero legez "entzierroa" egin zuen, eta Kuban, Mexikon eta Uruguaien ere izan zen ospakizunik.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia