euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herrian, harro janzten dituzte Txorierri HKTkoek Argentinako Rio Cuartoko Euskal Etxearen elastikoak

2013/07/26

Txorierri Herri Kirol Taldeko lau kide, Rio Cuartoko Gure Ametza Euskal Etxeko elastikoak soinean Argentina barnealdeko Cordoba probintziako Rio Cuarto herriko Gure Ametza euskal etxetik, honako irudia helarazi digute, erakutsiz zein harro dabiltzan Euskal Herrian Bizkaiko Txorierriko Herri Kirol Taldeko partaideak Gure Ametzako elastikoak soinean. Adiskidetasun eta elkarri laguntze harremana dute eurena, eta aurretik ere emana dugu EuskalKultura.com-en horren berri. Egia esan, beti da gauza on eta interesgarria euskal etxeen arloan, Euskal Herrian kultura, kirol eta beste zenbait arlotan dabiltzan taldeekin harremanak sakontzea, elkarren bultzagarri eta eragingarri.

Gehiago irakurri...


Dena prest dago Boisen, iganderaino luzatuko diren bertako San Inazio 2013 jaiei ekiteko

2013/07/26

Boiseko 2013ko Euskal Jaiak iragartzen dituen afixa (argazkia EuskalKultura.com) Urtea joan da eta berriz ere iritsi da uztail-hondar, abuztu-hasiera garaia eta horrek esan nahi du, AEBetan, Idahoko Boisen, bertako San Inazioko jaiak. Gogoratu behar da uztailaren 31a hemen jai ez denez, ospakizunak aurreko edo ondoko asteburura pasatzen direla, eta aurtengoan aurrekoari egokitu zaio. Gaur arratsaldez, Euskal Etxean egingo den pintxo dastaketa batek eta Basque Block-eko Anduiza hoteleko frontoian Boise eta San Frantziskoko pilotarien artean jokatuko diren partidek emango diote hasiera jai egitarauari. Hiru egunez, Boise erdiguneko Grove kale inguruak dirdira berezia hartuko du, euskal musika, dantza, janaria, oroigarri eta elastikoak nagusituko baitzaizkie bertaratzen diren guztiei. Igandean, revival, Ordago taldearen itzulera, Basque Block-eko berbenan.

Gehiago irakurri...


Iker Gonzalez chef donostiarrak Euskal Sukaldaritza Jaialdia inauguratuko du gaur Asuncionen

2013/07/25

Iker Gonzalez Ayerbe chef donostiarrak Euskal Sukaldaritza Jaialdi bat eskainiko du gaurtik aurrera eta abuztuaren 3a bitartean Paraguaiko hiriburuko Sheraton hotelean. Bertako euskal etxearekin adostuta, inguruko euskaldunek gaur izango dute euren eguna. Hiriburu paraguaitarreko Sheraton hotelak Euskal Sukaldaritza Jaialdi bat baitaratuko du gaurtik aurrera eta abuztuaren 3a bitartean, bigarrez urtez segidan berau antolatzeko gonbidatu dutrelarik Iker Gonzalez Ayerbe chef donostiarra, iaz Asuncionen euskal sukalde moldeen aurkezpen orokorra eginez aurkeztu zuen jaiak lortu zuen arrakasta kari. Euskal sukaldaritza tradizionala lantzen duen Iker Gonzalez chefa Donostiako Maria Cristina hoteleko sukaldeburua da eta EuskalKultura.com-i azaldu dionez, pintxo barra itzelarekin batera honako platerak prestatuko ditu, besteak beste: Marmitako, Porrusalda, Zurrukutuna, Bakailaoa Pil-pil erara, Legatza saltsan, Arrainzopa, Txipiroiak Pelaio erara, Pantxineta, Intxaursaltsa... Asunciongo Euskal Etxeak gaurko eguna ezarri du euren kide eta lagunen bilgarri.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-en zozketa: Andrea Bellak lortu du Euzko Alkartasuna hoteleko egonaldia

2013/07/24

Euzko Alkartasuna hotela, Macachínen Macachingo (Argentina) Euzko Alkartasuna hoteleko egonaldiaren zozketako sariduna Montevideoko Andrea Bella suertatu da. Andreak parte hartzeko bidali digun emailean Balmaseda hautatu du Euskal Herriko bere herri gustukoen. Zorionak berari! Bi pertsonarentzako luxuzko bi gau irabazi ditu, gosariak eta afari bat barne, aurten nahi duenean erabiltzeko. Egon hadi, berehala deituko baitugu hurrengo zozketa!

Gehiago irakurri...


Unibertsitateko 611 ikasle eta 14 departamendu lankide Boiseko 'Basque Studies Minor'en

2013/07/24

'Boga' du izena BSUk datorren urrian kaleratuko duen Euskal Ikasketen berripaperak. Aurretik SBSAren 'Journal'ek egiten zuen lana betez, ingelesezko euskal unibertsitate-foro berria izango da. Bizi-bizi eta osasuntsu dabil Boisen, bertako Boise State University (BSU) unibertsitateko 'Basque Studies Minor' delakoa. Izan ere, unibertsitatetik heldu zaizkigun datuek diotenez, 611 ikasle izan dira 2012-2013 ikasturtean 'Basque Studies Minor'ek eskaintzen dituen euskal ikastaroetara hurbildu direnak; eta azpimarratzekoa, BSUko euskal adar honek unibertsitateko hamalau departamenturekin lankide eskaini dituela ikastarook, bertako zuzendari Nere Lete irakasleak EuskalKultura.com-i adierazi dionez.

Gehiago irakurri...


"Etxean bezala gaude hemen": Gazte Alai taldeko dantzari argentinarrak Euskal Herrian barrena bira egiten ari dira

2013/07/24

Gazte Alaiko kideak Donostiara egin zuten txangoan; Gros auzoko jaietan dantzatu zuten (argazkia JIraola) Necocheako Euskal Etxeko Gazte Alai dantza taldea Euskal Herrian da hil honetan, Hator Hona kultur trukearen aurtengo edizioaren baitan. Euskal etxeak sustatzen du egitasmoa eta horri esker azken urteotan 60 bat euskal gazte izan dira Necochean euskal kultura irakasten. Orain, hango gazteen txanda heldu da eta hona etorri dira bisitari. "Hogei neska-mutil etorri gara, bi urtez bidaia honetarako aurreztu eta gero", azaldu dio EuskalKultura.com-i taldeko Marcial Agostini Zubillagak.

Gehiago irakurri...


Giro izugarria Bordeleko Musikaren Bestan; euskal kantuak Afrikako perkusioarekin uztartuta jo zituzten

2013/07/23

Gazte asko bildu ziren Bordeleko Euskal Etxearen Musikaren Bestara, gaugiroaz gozatzera (argazkia BordeleEE) Aurten ere Bordeleko Euskal Etxeak Place des Basques-en egin zuen Musikaren Festa jaia eta giro bikaina izan zen bertan, aurrekoetan bezala. Elkarteko koruek euskal musika jarri zuten eta Iparraldeko Mizpirarrak taldeak eta Alain Selvaren bandak goizaldera arte luzatu zuen dantzaldia. Azken orduan musika entzun eta euskal etxera inguratu ziren musikari batzuk ere bildu ziren festara: Bretainiako hiru neska musikari eta Afrikako djembe perkusioa jotzen zuen lagun bat. "Zinez entzutekoak ziren euskal kantuak djembea lagun!", esan dio EuskalKultura.com-i Euskal Etxeko presidente David Mugicak.

Gehiago irakurri...


Euskal zinema aztergai Bahia Blancan Union Vasca-k uztailaren 25erako antolatutako ekimenean

2013/07/23

Zine emanaldian parte hartzeko gonbitea Union Vasca-k gonbidaturik, Euskal Herriko ekoizpen zinematografikoari buruzko bideo eta hitzaldi bat aurkeztuko ditu Carlos Gabilondo zinemazaleak Bahia Blancako Langile Kooperatibako Kultura Aretoan. Hitzordua ostegunean izango da, arratsaldeko 6etan, Zelarrayan kaleko 560. zenbakian. Gonbite honekin batera, euskal etxeak jakinarazi du arrakastaz burutu dela bere egoitzan FEVAren buruzagientzako formakuntza tailerra.

Gehiago irakurri...


Kinku Zinkunegiren hitzaldi 'bizi eta argigarri'ak pintxo-pote biziari eman zion bide Sao Paulon

2013/07/22

Cervantes Institutuko argazkiak eta partaideenak Kinku Zinkunegirekin. Munduan euskara irakasleak formatzea xede duen HABEren 'Euskara Munduan' egitasmoaren baitan, ekimen horretako koordinatzaile den Kinku Zinkunegik bidaia egin ohi du Hego Ameriketara, programa barneko barnetegietan parte hartzeko. Aurten ere honela egin duelarik, Argentinako Rosarioko barnetegian parte hartzeko, egun batzuk lehenago Brasilen egon da, eta hitzaldia eman du bertan euskarari buruz Sao Pauloko Cervantes Institutuan, hiri honetako Euskal-Brasildar Etxetik adierazten zaigunez.

Gehiago irakurri...


15.000 pertsonatan igo da euskaldun kopurua Euskal Autonomi Erkidegoan 2006tik 2011ra

2013/07/22

EUSTATek egin duen ikerlaneko grafikoa Euskadiko hamar pertsonatik seik baino gehiagok euskarazko ezaupideak ditu, hala adierazten du EUSTATek “2011ko biztanleria eta etxebizitza zentsua” txostenean. Ikerketa honek 2006tik 2011ra 14.400 lagun gehiagok euskaraz hitz egiten dutela islatzen du, eta “ia-euskaldunen” kopurua 82.600 pertsonatan igo dela. Pertsona euskaldunen lurraldearen araberako azterketa eginez gero, 2011n Gipuzkoa mantendu da euskaldunen kopuruaren ehuneko handiena duen lurralde gisa, eta hari jarraiki, Bizkaia eta Araba.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia