euskal diaspora eta kultura
2016/12/22
HABEk Durangoko Azokan izan zuen standean galdera bota zien bertara inguratu zienei: "Zer egin dezaket nik euskararen alde?". Orain, erantzun guztien artean iPad mini bat zozketatu du. Irabazlea Kepa Ramos izan da eta HABEren zuzendari Joseba Erkiziaren eskutik jaso du saria. Jarraian, erantzun horien arteko batzuk bildu ditugu. Eta zuk, zer egin dezakezu euskararen alde?
2016/12/22
Gaur zortzi agortuko da epea EuskalKultura.com-en abenduko zozketan parte hartzeko. Sariak sei dira: bi egutegi (NABOrena eta Arantzazukoa), liburu-CD bat euskaraz (Manex Pagolaren kantuen berri eta CDa horiek bilduz), liburu bat gaztelaniaz ("Euskera para castellanohablantes", euskarara hurbiltzeko), eta bi CD (Euskal Herriari herriminez begiratua ematen dion "Herri Miña, cantos de lejanía y retorno" eta Patxi eta Konpaniaren "Bidarte"). Ez ahaztu, epea, abenduaren 29a akituko da.
2016/12/22
Mugimendu handiko urtea izan du 2016a Misiones probintziako Euskal Jatorri Euskal Etxeak eta bide horri eutsiz ‘Euskal Gabonak’ deitu duten ekitaldia antolatu du urteari azken agur emateko. Jaiaren baitan, Olentzeroren bisita antzeztu zuten aurreneko aldiz Posadaseko Etxeko kideek, eta dantzari helduek ere euren debuta egin zuten, ondoren lagun arteko afaria partekatzeko.
2016/12/21
Euskal etxe baten bila? Herrialde bateko euskal etxe edo jatetxeak topatu nahi? EuskalKultura.com-en euskal elkarteen gida berrituan topa ditzakezu. Munduko euskal etxe eta jatetxeen gida eguneratu dugu eta erabiltzaileen eskura jarri. Hori egitearekin batera, partaidetza eskatzen diegu irakurleei, eta oro har euskal etxe eta jatetxeetako bazkide eta erabiltzaileei, bistadizoa eman eta parte hartzeko. Bilaketak herrialdeka edo euskal etxe/jatetxeka egin daitezke, eta mapan euren kokalekua agertuko da.
2016/12/21
Tradizio handiko kirola da esku pilota Nafarroan. Milaka zale ditu, lurralde osoan. Profesionalen artean nafarren kopurua zein den zenbatzea besterik ez dago, horretaz jabetzeko. Gizonezkoak dira, jakina, mundu maskulinoa baita pilotarena. Badago, ordea, errealitate hori eraldatzeko lanean dabilenik. Emakumezkoen pilota elkartea sortu dute Iruñean, eta haien asmoaren adierazle den izena jarri diote: Aldatze. Gaztezulo.eus aldizkariko artikulua.
2016/12/21
Ezohiko ekimen bat proposatu zuen Viedma eta Carmen de Patagones eskualdeko Beti Aurrera Euskal Etxeak bere 20. urteurren programari amaiera emateko. Borja ‘Negrita’ Andia zuzendari, Argentinara erbesteratutako Victor Ruiz Añibarro idazle gipuzkoarraren ‘Mujeres en Berrigorría’ antzezlana eskaini eta aurre-estreinaldiak arrakasta handia lortu zuen, ehundik gora ikusle bilduz. Prestatzaileak kontent dira eta ez dute batere baztertzen 2017an berriro antzezteko ideia.
2016/12/20
Gaurko bitxikeria Argentinatik dator, hango presidentea, Mauricio Macri, estu ibili omen zen-eta euskal jatorria duen herri argentinar baten izena esateko: Urdinarrain. Ozta-ozta, baina moldatu zen, eta gero broma egin nahi izan zuen: "Euskaldun hauek bizitza konplikatzera datozkigu". Bideoa bolo bolo dabil dagoeneko sare sozialetan.
2016/12/20
Ez dugu normalean hala egiten, ez baikara geure burua sobera agertzearen zale, baina oraingoan, urtea bukatu aurreko aste honetan, EuskalKultura.com-ek bere jardunari buruzko hiru testu plazaratuko ditu, gaur, bihar eta etzi; horietako lehena, segidako lerroetan topa daiteke, eta elkarrizketa bat da, orain bolada bat Argentinako La Platako Euskal Etxeko Hargatik aldizkariak gure zuzendari Joseba Etxarriri egin zionaren egokitzapena.
2016/12/20
Urtea joan zaigu eta, egutegiko orriekin batera, ehundaka artikulu eta argazki pasa dira gure esku artetik; zuei, mundu zabaleko euskaldunei, helarazten saiatu garen istorioak. 2016an zehar milaka irudi eta bizipen gelditu zaizkigu buruan grabatuta, urteari errepasoa eginez, horietako batzuk bildu ditugu hemen. Jarraian doana gure aukeraketa baino ez da, beste irudi eta une gogoangarri badira. Ikusmiratu gure argazki galeria eta proposatu zeureak!
2016/12/20
Familiaren historia osatzen hasi zenean, bere lau euskal abizenak zituzten pertsonak biltzea bururatu zitzaion topaketaren bultzatzaile nagusia izan zen Olga Leiciagari. Hau da, amaren aldetik Elordi-Aguirre abizenekoak eta aitaren aldetik, Leiciaga-Arrospidetarrak. Deialdiak oso erantzun ona izan zuen eta 70 lagun bildu ziren Saladilloko Itxaropen Euskal Etxean elkarretaratzean parte hartu eta euren familiaren historia elkarbanatzeko.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus