2023/07/14

Uztailaren 9ko —Argentinako Independentzia Adierazpenaren Eguna— ospakizunen baitan, joan den ostiralean, uztailaren 7an, Gernikako Arbolaren kimu berri bat landatu zen Mar del Platan. Ekitaldia 'San Sebastiá' izeneko Bigarren Hezkuntzako 37. zenbakidun Eskolan egin zen. Kimua dohaintzan emana zuen hiriko Denak Bat Euskal Etxeak eta erakunde horretako ordezkaritza garrantzitsu batek hartu ...
Gehiago irakurri...
2023/07/13

Prestaketa lanetan gogor aritu ondoren, dena prest dago eta datorren astelehenean abiatuko da Villa Mariako Euzko Etxean Anima Zaitez! kultur truke programa. Aurtengoan 4 gazte izango dira Euskal Herritik euskal kulturari buruzko hainbat alderdi partekatzera etorritakoak: Garazi Suinaga (Gorliz, Bizkaia), Garazi Fernandez (Barakaldo, Bizkaia), Larraitz Goikoetxea (Beasain, Gipuzkoa) eta Iñaki Landa ...
Gehiago irakurri...
2023/07/12

Joan den astelehenean aurkeztu dute Montevideon, Juan Manuel Besnes e Irigoyen artista euskal-uruguaitarrari bertako Postak eskainitako zigilua, Posta Uruguaitarrak berak, Euskal Erria Euskal Etxearekin, Museo Historikoarekin eta Kultura Zuzendaritza Nazionalarekin batera, sustatutako proiektua. Zigilu bidezko omenaldi proposamena aspaldi egina zuen Alberto Irigoyen historialariak, ...
Gehiago irakurri...
2023/07/12

Alkartasuna Gastronomia Taldea datorren larunbatean, uztailaren 15ean, bilduko da Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxean Ikurrinaren Eguna ospatzeko. "Bilbon, 1894ko uztailaren 14an aurrenekoz zinzilikatu eta jaso zuten ikurrina, eta 1921eko uztailaren 9an, gauza bera egin zuten ofizialki Argentinan", oroitarazi dute. Hitzordua arratsaldeko 8:30etan hasiko da. Cesar Arrondok Euskal Herriko ikur nagusiari ...
Gehiago irakurri...
2023/07/11

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak gaur goizean egindako bilkuran oniritzia eman dio Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko Euskal Etxeentzako eta Euskal Etxeen federazio eta konfederazioentzako diru-laguntzen 2023ko deialdiari, 947.420 euroko zuzkidurarekin, iazko kopuru bera. Gaurko urratsaren ondotik, deialdia datozen egunetan argitaratu du EHAA-BOPV buletinak eta biharamunetik hilabeteko ...
Gehiago irakurri...
2023/07/11

1991ko uztailaren 7an, Gral Belgrano-ko euskal jatorriko lagun talde bat Euskal Etxe bati hasiera emateko xedez bildu zen, bere kideen arbasoen kultura landu eta zabaltzeko asmoz. 32 urte igaro dira sorrerako bilera hartatik eta, gorabehera askoren eta jarduerarik gabeko aldi luze baten ondoren, duela 6 urte Gure Etxea berriro jarri zen abian. Geroztik, ez diote sekula utzi uztailaren 7an bildu eta ...
Gehiago irakurri...
2023/07/10

Famili giroko topaketa ederrean ospatu zuten uztailaren 2an, igandea, North Queensland-eko euskaldunek euren euskal etxearen 20. urteurrena. Ekitaldia aire zabalean egin zen, North Queensland Basque Club-en Townsvilleko egoitza inguratzen duen parke eta berdegunean, barnean zein kanpoan, eta berrehundik gora lagun bildu zituen, zaharrena 96 urteko Felisa Azpiri muxikarra, eta gazteena, 10 ...
Gehiago irakurri...
2023/07/10

Datorren asteburuan Bahia Blancako Unión Vascak abegia emango dio Euskara Munduan programaren baitan San Nicolasen 2020ko urtarrilean abiatutako promozioa osatzen duen euskaltzale taldeari. Izan ere Union Vasca Euskal Etxeko hau izango da Euskal Herritik kanpoko euskara irakasleak prestatzeko helburua duen ekimen honen zortzigarren eta azkeneko ikastaro trinkoaren anfitrioi egungo taldeari ...
Gehiago irakurri...
2023/07/07

Joan den larunbatean, uztailaren 1ean, abiatu zen Mauletik EuskarAbenturaren 2023ko edizioa, 15 eta 17 urte arteko gazte euskaldunei udan Euskal Herria osorik oinez zeharkatzeko aukera ematen die ekimena . Bosgarren edizioa da aurtengoa, eta Diasporatik bi dira partaideak: Haize Suay i Sanginés (Valentzia) eta Unai Hernandez-Minaberry (Argentina). 125 gazte ari dira ...
Gehiago irakurri...
2023/07/07

Bertako Udaleko Kultura Idazkaritzak deituta, Pehuajó-ko 140. urteurrenaren ospakizunekin bat eginez, hiriko Etxe Alai Euskal Etxeak 'ate ireki' kultur ekitaldi bat antolatu zuen joan den asteazkenean, uztailaren 5ean, elkartearen egoitza sozialean. Erakusketak euskal musika, jaki eta elikadura tradizionalak eta euskara nabarmendu zituen, baita beste kultura molde batzuk ere, hala nola kirola eta ...
Gehiago irakurri...