2024/09/13

Mota askotako ekintza programa bat antolatu zuen Peruko hiriburuko Euskal Etxeak Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko, tartean ‘La Ruta Vasca en Lima’ liburuaren aurkezpena. Raul Noblecilla Dominguez lehendakaria izan zen aurkezle nagusia eta berak azaldu zuenez 2012an sortu zen liburua egiteko ideia, Lehendakaritzaren, Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzaren eta Limako Udalaren ...
Gehiago irakurri...
2024/09/13

Euskal gastronomia eta eraldaketa instituzionala izango dira irail hondarrean aztergai Euskal Etxeetako kideei zuzendutako tailerretan. FEVAk antolatuta, topaketak irailaren 28an, larunbatean, egingo dira San Nicolaseko Euzkal Etxean. Tailer bakoitzean gehienez bi ordezkarik hartuko dute parte euskal etxe bakoitzeko, eta izena emateko azken eguna irailaren 14a izango da. Halaber, iluntzean, eta Eraldaketa ...
Gehiago irakurri...
2024/09/12

Lau euskal etxe indarrak metatzeko ahalegin gogotsuan. Sei hilabete baino gehiagoko koordinazio lan fin eta etengabearen ondoren, azkenean iritsi zen emaitzez gozatzeko eguna. Zalantzarik gabe, hori da joan den larunbatean, irailaren 7an, egin zutena ekitaldiaren ardura zuzena hartutako lagunek zein Pergaminora bildu ziren 400dik gora pertsonek. Gogo bateratua erakutsitakoak San Nicolaseko Euzkal Etxea, Arrecifeseko ...
Gehiago irakurri...
2024/09/12

Ia hamabost urte daramatza Etxepare Euskal Institutuak euskara eta euskal kulturaren presentzia eta euskal artista eta sortzaileen nazioarterako bidea errazten, aukerak eta laguntzak emanez eurak eta euren lana 'kanpoan' ezagunagoa izan daitezen. Bide horretan euskal sortzaileei zuzendutako mugikortasunerako dirulaguntzak “funtsezko tresnak dira atzerrian euskal kultur eta sormen sektorearen ...
Gehiago irakurri...
2024/09/11

Duela urtebete eta aste batzuk, Venado Tuertoko Udalak San Bizente auzoko Immigrantearen Plazako txoko bat utzi zion Euskal Lagunen Etxea Elkarteari. Izan ere, iazko uztailaren 30ean, hiriko euskal gizataldea bertan bildu zen Santa Fé probintziako inguru honetan finkatu ziren euskal etorkinen gorazarre. Plazako Euskal Txoko horretan, Gernikako Arbolaren kimu bat landatu zuten. Tamalez, parkeko alderdi ...
Gehiago irakurri...
2024/09/11

Ezagunak dira Francoren diktadurak Euskal Herrian herritarren eta bertako kultura eta izatearen kontra egindako eraso eta sarraskiak. Horren berri historia liburu eta weborri espezializatuetan irakur dezakegu. Testu horiek, ordea, gertaeretan sakontzen dute askotan eta batzuetan pertsonak, hezur eta haragizko gizakien bizipenak, ahazteko arriskua izan dezakete. Horretan hondar alea ipini nahi du, hain zuzen, ...
Gehiago irakurri...
2024/09/11

Alfonsina Leranoz ikertzaile euskal argentinarra Nestor Basterretxeaz mintzatuko da ostegun honetan Gernikan. Izan ere, Argentinara erbesteratu ziren euskal artisten historia jorratzen du “Arturo Acebal Idigoras. Euskadi Argentina” izenburuarekin azarora arte Gernikako Euskal Herria Museoan ikusgai egongo den erakusketak. “Acebal Idigoras Euskal Herritik ihes egin behar izan ziren euskal ...
Gehiago irakurri...
2024/09/10

Izugarrizko espektatiba sortu du diaspora euskal argentinarrean Athleticeko idoloa den Iker Muniain Goñiren etorrerak. Hainbat joan-etorri, murrizketa eta atzerapenen ondoren, azkenean gauzatu da. Euskal futbolari gaztea Buenos Airesen dago. Joan den ostiralean, irailaren 6an, sinatu du 2025eko abendura arteko kontratua, eta dagoeneko hasi da Club Atlético San Lorenzo de Almagron entrenatzen ...
Gehiago irakurri...
2024/09/10

Abuztua uda peto-petoa da ipar hemisferioan, eta opor garaia. Irailean sartuta, oraingo aste hauek berriro martxa hartzeko eta ziklo berrirako moldatzen hasteko tenorea dira. 2024-2025 ikasturte hasiera honetan, euskal etxeak ikastaro eta oro har egitarau berriak antolatzeari ekiten diote, euskara eta bestelako klase eta tailer eta saioekin batera, tartean jaiak, kontzertuak, zinema ...
Gehiago irakurri...
2024/09/10

‘Basking Beat & Bite’ izenarekin ezaguna den jaialdia abuztu eta irail artean egin da, aurreko edizioetan bezala, aurten ere Helsinki eta Tampere Finlandia hegoaldeko hirietan. Ekimenak Europako iparraldean euskal kultura zabaltzea du helburu eta karia horretara euskal kulturaren adierazpen nagusietako bi hartzen ditu ardatz, musika eta sukaldaritza. Musika arloan, Zea Mays, Nøgen ...
Gehiago irakurri...