2021/10/14

Datorren igandean izango da, urriaren 17an, Perun 9:45ak direla (11:45ean Argentinan, 16:45ean Euskal Herrian). Deia partaidetza librekoa da eta gonbite berezia luzatzen zaie munduan Arteaga deitura dutenei. Aurkezgai, euren familia aurrekariak, historia, pasadizoak eta baita gehiago ere. Saio dinamikoa izango da eta txoko guztietako Arteagatarrak izango ...
Gehiago irakurri...
2021/10/14

Wilfredo Lizarzaburu Muñoz da Trujilloko Euskal Etxeko lehendakari berria, honela bozkatua irailaren 12an egin zen Bazkideen Batzar Nagusian. Lizarzaburu euskal-perutarra bere sustraiekiko eta jatorriarekiko interes eta konpromiso pertsonal handia duen pertsona da, euskara eta euskal kulturaz interesatu eta bere ezagutza gaurkotzen ahalegindu dena. Trujilloko EEko sortzaileetakoa izateaz ...
Gehiago irakurri...
2021/10/14

Badirudi osasun baldintzak normaltasunerako bidea hartu nahian ari direla, eta euskal etxe askotan ekimenak euren aurreko erritmo eta erara itzul daitezkeela pixkanaka-pixkanaka. Carlos Gabilondok Argentinako euskal etxeetan duela hamar urte baino gehiago daraman Euskal Zinema Ibiltaria Zikloak ere presentzialtasunera itzultzea dauka gogoan. COVID-19arekin, osasun-egoerak ekarritako ...
Gehiago irakurri...
2021/10/13

Saioak gonbidaturik Cordoba hiriko Gure Txokoa Euskal Etxeko kideek ‘La Feria de la Cocina’ telesaioan hartu zuten parte urriaren 8an, euskal sukaldaritza protagonista izan zuen astean. Saioari hasiera emateko, EEko Aylen Quiroga sukaldariak ore hautsia eta pastel-krema dituen euskal tarta hau nola egin azaldu zuen. Errezeta prestatu bitartean Euskal Etxera zergatik hurbildu zen azaldu zuen ...
Gehiago irakurri...
2021/10/13

Askok pentsa dezakete pandemiak etxeratu eta isolatu gintuela. Eta egia bada ere une gogorrak bizi izan ditugula eta oraindik bizitzen ari garela, aldi berean, konfinamenduan, teknologia berriei esker, inoiz baino konektatuago egon da euskal komunitate birtuala. Gizarte distantzia eta distantzia fisikoa nagusitu ziren, bai; baino horri aurre egiteko hain zuzen, munduko bazter askotako lagunek bat egin zuten ...
Gehiago irakurri...
2021/10/11

Paper kontuek euren denbora daramatela esan ohi da eta Ekuatore-Ginean astiro baina aurrera antzean doa Afrikako lehenengo euskal etxea onartzeko prozesua. Garaia ez da errazena suertatu, COVID-19a zinez indarrean baitago herrialdean, eta txerto eta txertatu gutxirekin pandemiaren kontrako neurriak areagotu beharrekoak baitira kulturalki bizitza kalean, jendeak bata bestearekin kontaktu estuan, ematen duen ...
Gehiago irakurri...
2021/10/11

"It's the Season for Cider. Here's How to Drink It" (Sagardoa edateko sasoia da, hona nola edan), halako titulua du New York Times egunkariko artikuluak, Rebekah Peppler adituak sinatua, Bertan, sagardoaren historia eta ezaugarriei errepasoa emanik, euskal sagardoaren aipua egiten du. Ze egiari zor, azken urteotan goraka doa euskal sagardoaren sarrera AEBko ...
Gehiago irakurri...
2021/10/08

Pandemiaren urak ubidera itzultzen doaz, oraindik ere eta mundu osoan asko falta bada ere normaltasuna orokortzeko; baina datorren asteburu honetan Estatu Batuetako bi euskal etxek euren euskal festa edo piknikak egitera itzuliko dira: Kalifornian, Iparreko Ibarra Euskal Etxea --jende askok Rocklingo Euskal Etxea gisa ezagutzen duena-- eta Nevadan, Las Vegaseko Lagun Onak, lehenak larunbatean eta ...
Gehiago irakurri...
2021/10/08

Argentinako euskal etxeak biltzen dituen Federazioak berriro ere ekin die bere ohiko bidaiei eta urriaren 2an Rio Negro probintziako ‘Baskos de la Confluencia’ Euskal Etxea bisitatu zuen Cipolletti hirian. Egun osoko euskal kultur ekitaldia goizean hasi zen FEVAko agintarien eta ‘Baskos de la Confluencia’ko kideen arteko bilera batekin. Euskal Etxetik adierazi digutenez, “bileran ...
Gehiago irakurri...
2021/10/08

Gure Etxea Euskal Etxeko neskek astero entrenatzen dute kantxan, jokatu eta hobetu egiten dute gogo eta konpromiso handiz. Izan ere nabarmena da, azken urteotan pilota paletan emakumeen parte-hartzea areagotu egin dela. Eta ez Tandilen bakarrik, baita Buenos Aires probintziako beste hainbat herritan ere. Aldaketa horren isla da, adibidez, lehenago lagunarteko pilota partida zirenak aurten txapelketa ...
Gehiago irakurri...