2022/05/19

"Euskadik behar zaitu", zioen konpromisorako esaera edo dei larri harek. Antzeko deialdia egin dute egun hauetan Bartzelonan, baina oraingoan Bartzelonako Euskal Etxea edo hiria erakuslehio eta arnasgune garrantzitsu duen euskalgintza antolatuak. Epe jakin baterako engaiatu eta Bartzelonako Euskal Etxearekin konprometituko den pertsona talde bat behar dute, bestela ezinbestean etorriko den egoera EEa ...
Gehiago irakurri...
2022/05/18

Liburua Etxepare Euskal Institutuaren bermearekin datorkigu, Ivan Igartua eta Xabier Zabaltzak idatzia. Zerorrek irakurri edo lagunei pasa diezaiekezu linka, eta hiru bertsio dauzka: euskara-gaztelera, euskara-frantsesa eta euskara-ingelesa. Etxepareren 'Basque' bildumaren baitan atera da eta hizpide hartzen ditu, besteak beste, euskararen ezaugarriak, garapena, euskal liburugintza, ...
Gehiago irakurri...
2022/05/17

Buenos Aires probintzia barnealdean, Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeak elkartearen egoitzan egin zuen apirilaren 28an bere Ohiko Batzar Orokorra eta besteak beste Zuzendaritza Batzordea berritu zuen, honakoak direlarik datorren agintaldirako Zuzendaritza Batzordea osatzen duten kideak:
Gehiago irakurri...
2022/05/17

Saladilloko tokiko prentsak isla eman zuen atzo joan den larunbatean FEVA Euskal Argentinar Elkarteen Federazioa antolatzaile herriko Itxaropen Euskal Etxearen egoitzan egindako euskal dantza tailerraz. La Síntesis egunkari digitalak, konparazio, berriarekin batera argazki-sorta polita ere biltzen du, aipatuz partaide bertaratu zirela dantzariei dagokienez Bahía Blanca, Viedma, San Nicolás, ...
Gehiago irakurri...
2022/05/16

Irakurleek oroituko dutenez Boiseko Euskal Museoak diseinu lehiaketa bat antolatu zuen uda honetarako bere elastiko berria ateratzeko. Aurkeztutakoen artean bozkatu behar izan zen internetez garaile atera zen diseinua, eta orain, berriz, Museoa hasi da eskaintzen diseinu hori daramaten bere elastiko berriak. Telefonoz ere mana daitezke +1 208-343-2671 zenbakira deituz edo emailez teresa@basquemuseum.eus helbidea ...
Gehiago irakurri...
2022/05/16

“Itsasontzi baten, Euskal Herritik kanpora, naramate …” kantua datorkigu burura, aurten hil zela 20 urte bete diren Kaxiano Lizartzako itsuak euskaldunen emigrazioa gogoan hainbatetan kantatu ziguna. Izan ere, barkuz etorri ohi ziren gure aiton-amonak Ameriketara, kasu honetan Argentinara. Baina, noiz eta zein barkutan iritsi ziren ba al dakizu? Hori eta zein portutik sartu ...
Gehiago irakurri...
2022/05/13

Aspaldidaniko ametsa betetzeko asmoz, Mendozako Denak Bat Euskal Etxeak abesbatza bat sortzeko prozesuari ekin dio. Proposamena, euskal errepertorioa euskaraz eta gaztelaniaz interpretatuko duen ahots talde bat abiatzea da, hutsetik hasita. Abesbatzak badu izena dagoeneko, 'Gure Kanta', baita logoa ere. Zuzendaria Adrián Rodríguez izango du, Mendozako musikari multi-instrumentista, ...
Gehiago irakurri...
2022/05/12

Berrehun lagun baino gehiago bildu zituen festa batekin ospatu zuen La Platako Euzko Etxeak bere 78. urteurrena joan den larunbatean, maiatzaren 7an. Tartean ziren Buenos Aireseko Laurak Bateko, Lomas de Zamorako eta Chascomúseko dantzariak, Magdalenako Ongi Etorri Euskal Etxeko kideak eta, bistan da, La Platako Euskal Etxeko hainbat bazkide eta lagun. Kazola eta pintxoak dastatu zituzten, ...
Gehiago irakurri...
2022/05/11

Homedaleko Txoko Ona Euskal Etxeak doaniko oinarrizko euskal dantza ikastaro bat iragarri du ekainaren 8an bere egoitzan, izan ere Estatu Batuetan uda osoa ere hartzen duen, baina berez maiatzean hasi eta urrian amaitzen den urteroko euskal piknik edo jai sasoiari behar bezala eusteko. "Euskal jaien sasoia hemen dela, ikasi euskal dantza ezagunenak eta gustura egin dantza euskal jaietan", dio ...
Gehiago irakurri...
2022/05/10

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu-Kontseiluak Euskal Australiar Alkarteari (EAA) zuzeneko dirulaguntza bat ematea onartu du gaur goizeko asteroko bere bileran, Australian euskal emigrazioak utzitako ahozko testigantzak jasotzearren. Amaia Urberuaga buru duen elkarteak 20.000 euroko diru-laguntza jasoko du helburu horrekin. Gogora dezagun 2018an sortu zela Bizkaian egoitza duen EAA, Australian jaiotako euskaldunak ...
Gehiago irakurri...