euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hitzaldi & ikastaroa Jean Bordaxar xiberotarrak emanik aste honetan Buenos Airesen eta ondoren Tandil eta Montevideon

2022/11/23

Kulturgile handia bezain apala da Jean Bordaxar. Argazkian egunotan Uruguain, bere kusietako birekin Jean Bordaxar (Arrokiaga, Xiberoa, 1959) Xiberoko kulturako izen handietako bat da, handia izanik Xiberoko kultura tradizionala lantzen, sendotzen, suspertzen, egungotzen eta geroratzen zor zaion lana. A capella kantari ederra, pastoralgilea, dantzaria, musikaria, xirularia, jokolaria... Bordaxar emozioak zinez hunkituta dabil azaroaren 9az geroztik Uruguaiko lurretan, bere kasa, hiru hilabete eta erdiz Diasporako ...

Gehiago irakurri...


93 urteko Micaela Mutuberria baztandarra ohoratuko dute Tandilen Gure Etxearen 73. urteurreneko programapean

2022/11/23

Zenbait ekitaldi iragarri ditu Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeak asteburuan zehar erakundearen 73. urteurrena ospatzeko Datorren asteburua bizia izango da Tandilgo Gure Etxea-ko bazkideentzat. Ostiralean bertan, azaroaren 25ean, hasiko dira ekitaldiak, "Santos 'Cuqui' Conforti" Mus Txapelketarekin, Euskal Etxearen 73. urteurrena ospatzeko programaren baitan. Bere izena jarrita omenaldia egiten zaio dantzari, batzordeko kide eta muslari izan zen Euskal Etxeko kide eta lagun handiari. Igande ...

Gehiago irakurri...


Valentziar Erkidegoko HEOetako eta Euskal Etxeko euskara Ikasleen lehenengo Topaketa larunbatean Laurak Bat EEan

2022/11/22

Larunbat honetarako gonbitea Valentziar Erkidegoko euskara ikasleentzat hiriburuko Laurak Bat Euskal Etxean Hitzordu berezia luzatu zaie euskara ikasleei datorren larunbaterako, azaroaren 26rako, Valentziar Erkidegoan. Hizkuntza Eskola Ofizialetako (HEO) irakasleak eta Valentziako Laurak Bat Euskal Etxea antolatzaile, Valentziar Erkidegoko Euskara Ikasleen Lehenengo Topaketa egingo dute, aukera paregabea Castelló, Alacant eta Valentziako HEOetan eta Euskal Etxean bertan euskara ikasten ari direnek elkar ezagut ...

Gehiago irakurri...


Belaunaldi guztietako dantzariak eta emozio handia Arrecifesen igandean ospatutako 2022ko Dantzari Egunean

2022/11/22

Euskaraldia, omenaldiak, urguilu eta emozioa joan den igandean Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat-en Itxarkundia eta Ugarritzak taldeetako garai ezberdinetako dantzariekin Adin guztietako berrehun bat dantzari bildu ziren joan den igandean, azaroaren 20an, Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxean ospatutako Dantzari Egunean, bildu ere dantza egiteko gogo izugarriz, eta emozio handiak hunkituta berriz elkartzeagatik. Jaia, berez, irailean zen egitekoa, baina euskal etxeak jasandako galera ugariek atzeratu egin behar izan zen. Topaketa eguerditik ilunabarrera ...

Gehiago irakurri...


Gernikako Arbola Literatura Lehiaketa: sarituak, Elvira Díaz, Pablo Torres, Hilda Invernoz, Nerea Álvarez eta Noemí Galarraga

2022/11/21

2022ko 'Arbol de Guernica' Literatura Lehiaketaren sari-ematea abenduaren 17an egingo da Chivilcoy-ko Beti Aurrera Euskal Etxean 'El Árbol de Guernica' izeneko Literatura Lehiaketaren XI. edizioko obra eta egile irabazleak eman dira aditzera Buenos Aires probintziako Chivilcoy-n. Aurten ere hiriko Beti Aurrera Euskal Etxea eta SADE Argentinako Idazleen Elkartearen Chivilcoyko adarra antolatzaile, hauek dira aurtengo sari-ematea abenduaren 17an Euskal Etxearen egoitzan egingo duen lehiaketako irabazleak:

Gehiago irakurri...


Mary Lou Urrutiak NABO 'Al Erquiaga' Bizi Emankorra Saria 2022 jaso du Renon, hiriko San Martin afariaren baitan

2022/11/21

2022ko 'Al Erquiaga' Bizi Emankorra saridun Mary Lou Urrutia; alboetan Tony Laca eta Philippe Acheritogaray, Renoko Zazpiak Bat-eko eta NABOko presidentea, hurrenez hurren NABO Ipar Amerikako euskal elkarteen batasunak bere 2022ko 'Al Erquiaga' Bizi Emankorra saria Mary Lou Urrutia renotarrari eskuratu dio azaroaren 12an Renon, bertako Zazpiak Bat Euskal Etxeak urtero sasoin honetan egiten duen San Martin afari eta elkarretaratzearen baitan. Horretarako NABOko lehendakari Philippe Acheritogaray propio bertaratu zen San Frantziskotik, sariak ezaugarri duen plaka Renon bizi den ...

Gehiago irakurri...


Iruñeko Ortzadar Euskal Folklore Elkartea Argentinako Nafar Etxeetan izango da azaro-abenduan, tailer eta saioak eskainiz

2022/11/21

Ortzadar taldeko 40 dantzari, musikari & teknikari partaide Argentinako Nafar Etxeak eta 'Gizataldeen Topaketa' bisitatuko dituen bidaian Azaroaren 25etik abenduaren 12ra bitartean Ortzadar Folklore Elkartea Buenos Aires, Bolivar, Rosario eta Mendozako lau Nafar Etxeak bisitatuko ditu. Bidaiaren azken egunetan Argentinako Nafar Etxeen Federazioak Mendozan antolatu duen Gizataldeen Topaketan hartuko dute parte. Elkarte bakoitzean jarduera-programa zabala eskainiko dute eta, besteak beste, dantza tailerrak emango, dantza taldeek Mendozan erakutsiko ...

Gehiago irakurri...


Carlos Casaresko Euskalduna Euskal Etxea partaide izango da datorren asteburuan bertako Gizataldeen Jaialdian

2022/11/18

Carlos Casaresko Euskalduna Euskal Etxeak bere saltoki eta sukaldaritza erakuslehioa izango ditu Gizatalde Jaialdian Urteroko elkarretaratze ia orotan bezala, pandemiak eragindako bi edizio zapuzturen ondotik, datorren larunbatean berriro dator Carlos Casaresera bertako Gizataldeen Jaialdia, kasu honetan hiriko Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberaren 90. urteurrenak markatutako edizio batean. Izan ere Merkataritza Ganbera hitzordu honetako antolatzailekide dute Italiar Sozietateak, ...

Gehiago irakurri...


Euskara partaide La Platan gautxo-literatura argentinarreko gailurra den Matxin Burdinen 150. urteurreneko irakurketan

2022/11/18

Martin Fierro argitaratu zenetik 150 urte direla eta, La Platako Unibertsitate Nazionaleko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean gaur egingo den irakurketa poliglotaren irudi promozionala José Hernandezen “El gaucho Martin Fierro" argentinarren gautxo-literaturaren gailurra argitaratu zenetik 150 urte bete dira eta hori ospatzeko, gaur ostirala, obra hainbat hizkuntzatzan irakurtzeko ekitaldia antolatu dute La Platako Unibertsitate Nazionaleko Humanitate Fakultatean. Euskarak ere parte hartuko du ospakizunean, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Euskal Kultura ...

Gehiago irakurri...


Renoko CBS Euskal Ikasketa Zentroa kultura programa batekin ari da ospatzen bere argitaletxearen 20. urteurrena

2022/11/17

Euskal sormena munduan kokatzeko ezinbestekoa da ingelesez ezagutaraztea, eta horretan dihardu Renoko CBS Press Nevada Renoko Unibertsitateko CBS (Center for Basque Studies) Euskal Ikasketa Zentroko Argitaletxeak 20 urte bete ditu eta atzo eta gaur garatzen ari den kultura programa batekin ari da ospatzen urteurrena. Besteak beste Kirmen Uribe, Marijose Olaziregi, Josu Okiñena, Lierni Ezenarro, Larraitz Ariznabarreta eta Iker Arranz partaide dituen programak, hitzaldiak, liburu aurkezpenak eta musika ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia