2023/05/08

Euskal dantza gaualdia, gai historikoei buruzko topaketa, zine-foruma, abesbatzen topaketa eta gala afaria antolatu ditu, besteak beste, Comodoro Rivadaviako Euskal Echea Elkarteak maiatz honetan bere lehenengo mendeurrena ospatzeko. Baina horretaz gain erakundearen izena eramango duen boulevard bat ere inauguratuko dute, esaterako, euskal presentziaren lekukotasunaren markak ikusgarriagoak eginez Comodoro Rivadavia ...
Gehiago irakurri...
2023/05/05

Guztia prest dago Mexikoko Euskal Etxean larunbat honetan urteroko bere festa kuttun, ezagun eta jendetsuenetako bat ospatzeko. Urtero maiatza iristen delarik jakina da Mexiko Hirian bertako baztandar komunitatearen festa nagusia heldu dela, Baztandik etorri zirenak, euren ondorengo hemen sortuak zenbait belaunalditan, eta lagunak oro Euskal Etxeko hitzordu bestatsu honetara gonbidaturik.
Gehiago irakurri...
2023/05/05

Urtero legez sasoi honetan, aurten ere euskal komunitateak bat egin du Buenos Aireseko Nazioarteko Liburu Azokarekin, munduan espainolezko azoka nagusia denarekin Mexikoko Guadalajarakoarekin batera. Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioak bere lekua dauka Azokaren 47. edizio honetan eta Pabiloi Horiko 2123 standean, erakunde horren argitalpenak, oroitzapenak, liburuxkak eta, aurten ...
Gehiago irakurri...
2023/05/04

Villa Mariako Euzko Etxeak, Cordoba probintzian, iragarri du bere Danborrada partaide izango dela, euskal kolektibitateko ordezkari, Santiago del Estero hirian asteburu honetan, maiatzaren 5 eta 6an, egingo den Argentinako Gizataldeetako Buruzagien 6. Topaketa Nazionalean. Izen bereko probintziako hiriburu, Santiago del Estero, Villa Mariatik ia 600 kilometrora dago, autoz ia zazpi ordu, eta iazkoa Tandilen ...
Gehiago irakurri...
2023/05/04

Giletten egoitza duen Rockpile Museum-ek omenaldia eskainiko dio aste honetako ostiral eta larunbatean, maiatzaren 5 eta 6an, Wyoming-en tradizio sustraitua duen artzaintzari eta ardi industria eta kulturari, eta 2nd Annual Powder River Basin Sheeperder's Festival edo 'Powder Ibaiaren Arroko Artzain Besta' delakoa gauzatuko du. Bertako artzaintza aipatzerakoan, ezinbestekoa da euskal artzainak ...
Gehiago irakurri...
2023/05/04

La Pampa probintziako hiriburu gazteak “Hiriko Jaialdia” antolatu zuen bere sorreraren 131. urteurrena ospatzeko. Bertako musikariek, maila handiko zenbait artista nazionalek eta hirian presentzia duten gizataldeen erakunde ordezkariek hartu zuten parte apirilaren 22an, larunbatarekin, antolatutako programan. Santa Rosako Zelaiko Euskal Etxeak Euskal Herriko sukaldaritza stand batekin eta ...
Gehiago irakurri...
2023/05/03

Aste gutxi barru plazaratuko du, bi hilabetero Pariseko Euskal Etxeak Jean-Baptiste Héguy zuzendari argitaratzen duen Elgar aldizkari historikoak bere maiatz-ekaineko zenbakia, baina hori gertatu aitzin azken aleari, 618.a egiten duenari nahi diogu erreparatu, eta bere azalari, osorik eskaintzen baitio Elgarrek Euken Ostolaza kantari, artista, euskaltzale eta pertsona handi zendu berriaren ...
Gehiago irakurri...
2023/05/03

Kirol Diplomaziari buruzko Mundu Kongresua egingo da ekainaren 28 eta 29an Donostian EHUren Udako Ikastaroen baitan, Donostia Kulturarekin batera Gipuzkoako Foru Aldundia (Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Saila) eta Eusko Jaurlaritza antolatzaile, Sports Diplomacy Alliance erakundea partaide. “Kirol diplomaziaren erronkak eta aukerak XXI. mendean” lelopean, aditu eta profesional nabarmenek ...
Gehiago irakurri...
2023/05/03

Datorren asteburuan, maiatzaren 6 eta 7an, 2023ko lehenengo Euskal Dantza Tailerra egingo du FEVA Argentinao Euskal Erakundeen Federazioak. Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxea gertaleku, Euskal Etxeetako oinezko dantzariei zuzendua da. Azkeneko topaketan ez bezala, honetan parte hartzeko ez da beharrezkoa dantza talde baten zuzendari izatea. Larunbatean, bestalde, FEVAren zuzendaritza batzordea bilduko da Lagun ...
Gehiago irakurri...
2023/05/02

Maiatzaren 28a hauteskunde igandea da Hego Euskal Herrian: Nafarroak Foru Parlamentua hautatuko du (gero Parlamentuak, Nafarroako lehendakaria hautatuko) eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoak euren Batzar Nagusiak bozkatuko dituzte (ondoren Batzar bakoitzak bere Foru Aldundiko diputatu nagusi edo gobernuburua hautatuko du). Egun berean udal hauteskundeak egingo dira lau lurraldeotan. Udal bozak, Espainiako ...
Gehiago irakurri...