euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kantari, bertsolari, antzerkilari eta musikariak 2010ean Diasporara bidaiatzeko laguntzadun: zerrenda

2010/06/11

Mikel Markezek Londresen eman zuen kontzertua iragartzeko bideotik ateratako irudia (argazkia EuskalKultura.com) Eusko Jaurlaritzak 2010eko 'Kultur Birak' deialdiari dagokion onuradunen zerrenda aurreratu du, tartean Hego eta Ipar Ameriketarako zein Europarako bidaiak egin behar dituzte artista eta onuradunak daudela. Datozen egunotan buletin ofizialean (EHAA delakoan) argitara emango den zerrendak mota ugaritako kantari, bertsolari, antzerkilari eta musikariak biltzen ditu. Uztail-abuztuan Idahoko Boisen (AEB) egingo den Jaialdin parte hartuko duten artista eta taldeak dira diru kopuru handiena jasoko dutenak, birek AEB, Ingalaterra, Argentina, Katalunia, Espainia, Uruguai eta Mexiko ikutuko badituzte ere. Hona onuradunen zerrenda.

Gehiago irakurri...


Mexikoko baztandarrak urteroko ohiturari eutsi eta Euskal Etxean bildu ziren Baztango Eguna ospatzera

2010/06/11

2010eko Baztango Eguneko bazkariaren ikuspegia. Juantxo Viguriaren eta urtean zehar joandakoen falta nabaritu zuten bertaratutakoek. Eguna giro onean pasatu zen, erroak gogoan gogor hartuta (argazkiak Maricarmen Arrechea) Aurten oztoporik gabe, hitzorduari leial agertu ahal izan zuten Mexikoko baztandarrak Euskal Etxean urtero maiatzaren hasieran egin ohi duten Baztango Egunera. Euskal etxearen ondoko eraikineko obrak direla eta aurten leku murritzagoa izan zuten bildutakoek. Maiatzaren hasierako urteroko hitzorduan Mexikora etorri eta okindegietan lanean aritu zirenen ondorengoak bertan izan ziren beren sustraiak zeintzuk diren gogoan hartuta. Iaz A gripearen ondorioz festa atzeratu bazen ere, aurten zegokion egunean egin da, eta meza, bazkaria eta ondorengo musika eta jolasak giro bikainean burutuz, eguraldi ona lagun.

Gehiago irakurri...


Diasporako realtzale ugarik segituko dute talde txuriurdina 'lehen mailara igoko duen partida' (ikus bideoa)

2010/06/11

'Argentinako realzaleak' izeneko taldeko kideak. Buenos Aires probintziako La Plata hiriburuan joan den abenduan sortutako taldea dira. Giroa Gipuzkoan gori-gorian dabil. Bertako taldea, Reala, Espainiako lehenengo dibisiora itzuliko da datorren igandean, Celta ekipoaren aurka jokatu behar duen partida berdindu edo irabazten badu. Hamar edo ehun milaka dira partida noiz amaituko zain dauden realtzaleak, eta baita realtzaleak ez direnak ere, puntu hori lortzea oro har euskal futbolaren eta euskaldunen aurrerapentzat hartuko bailitzateke. Gipuzkoa eta Euskal Herritik ezezik, partida kanpoko hamaika lekutatik ere segituko da, tartean zenbait euskal etxetatik. Estatu Batuak, Mexiko, Venezuela, Australia, Txile, Argentina eta Ingalaterra bezalako herrialdeetatik zaleak Anoetara begira egongo dira. Espainiako estatuko euskal etxeetan ere partida elkarrekin telebistaz edo irratiz segitzeko deiak egin dira, hala nola Bartzelonan eta Madrilen; eta antzeko biltzeak emango dira Murtzia, Valladolid, Salou eta realtzaleek dagoeneko txanpaina freskatzen ipini duten beste hainbat lekutan (ikus bideoa).

Gehiago irakurri...


Gaur hasiko da 2010 Futboleko Mundu Txapelketa: bertan arituko diren jokalarien euskal selekzioa egin dugu

2010/06/11

Gaur hasiko den Futboleko Mundu Txapelketako afixa Gaur hasiko da Hegoafrikan 2010eko Futbol Mundu Txapelketa. Hilabete batez jende askok munduan, parentesia zabalduko du bere bizitzan, eguneroko arazo askotan larriez ahaztu eta norgehiagoka honetan murgiltzeko. Denbora asko pasatuko dute pantailari begira, maiz samar loari ere orduak kenduz, maiteago duten selekzioaren ibilbidea eta txapelketa oro har segitzearren. Txapelketan ez du euskal selekzio batek jokatuko, baina Venezuelako geure lagun Pedro Arriagak, euskal selekzio berezi bat osatu du Caracasko Euko Etxetik, Hegoafrikan bateko eta besteko selekzioetako parte arituko diren euskal jokalariekin.

Gehiago irakurri...


Basque Culinary Centre Shanghaiko Erakusketa Unibertsalean izango da euskal gastronomia erakusteko

2010/06/10

Bilbo Hiriak bidaiari asko erakartzen ari den standa ipini du Shanghaiko Expon. Basque Culinary Center Shanghain izango da, 70 milioi pertsonen bisita espero duen Erakusketa Unibertsalean. Irailaren 27tik urriaren 3ra arte Euskadiren Astea izango da bertan eta horri helduta, nazioartean izen handia duten zenbait sukaldarik euskal produktuekin egindako menuak aurkeztuko dituzte.

Gehiago irakurri...


Gizataldeen Liburutegien V. Topaketa Argentinako Liburutegi Nazionalean egingo da ekainaren 26an

2010/06/10

Gizataldeen V. Liburutegi Topaketa honetako antolatzaileen armarri eta logoak: Liburutegi Nazionala eta gizatalde euskalduna, galegoa eta brasildarra 'Gizataldeen liburutegiek emigrazioaren historiari buruzko zati garrantzitsu bat gordetzen dute eta herri bakoitzaren kultura hedatzen dute txertatuta dauden komunitatean' dio Kolektibitateen Liburutegien V. Topaketan parte hartzeko gonbidapenak. Ardatz honi jarraituz, urtero antolatzen da Kolektibitateen Liburutegien Topaketa, erakunde hauek egiten duten lana komunitate osoari ezagutarazteko asmoz. Aurten, Argentinako Bigarren Mendeurrena dela eta, Liburutegi Nazionala izango da Topaketaren egoitza, Cortazar aretoa hain zuzen, ekainaren 26an, La Platako Euzko Etxea-ko Matxin Burdin Liburutegiak, Biblioteca Galega de Bos Aires-ek, Fundación Centro de Estudos Brasileiros-'Guimarães Rosa' Liburutegiak eta Argentinako Liburutegi Nazionalak berak antolaturik.

Gehiago irakurri...


Mundu osoan Odriozola deitura daukatenek familia bilkura egingo uztailaren 4ean Azpeitiko Loiolan

2010/06/10

1956an argitaratutako albistea, Odriozolatarrek urte horretan egindako bilera islatuz Odriozola deitura baduzu berria interesatuko zaizu: Uztailaren 4ean munduko Odriozolatar guztiak gonbidatuta daude familia zabal honek --Ameriketako hainbat euskal etxetan kideak ditu-- Azpeitian egingo duen bilerara. Aitzakia edo zergatia, familiak Loiolako San Inazioren zaindaritzapean daramatzan lau mendeak. Izan ere, duela laurehun urte, 1610ean, Odriozola etxeko burua zen Juan Odriozolak San Inazioren beatifikazio festan parte hartu zuen, santu euskalduna auzokoa zuenez. Ekitaldi hartan, Juan Odriozolak Loiolako San Inazio, familiaren patroi, babesle eta abokatu berezi izendatu zuen, Felipe II.a erregearen eskribauak agirian jaso zuenez. Geroztik, zenbaitetan egin dira familia bilkurak San Inaziori lotutako urteurrenen karietara.

Gehiago irakurri...


Abian da Gipuzkoako museoen web orrialdea, lurralde osoko guneen ikuspegi orokorra eskaintzen duen tresna

2010/06/09

Andoni Albizuri eta Rafael Rezabalek 1968an aurkitu zuten Ekain kobazuloa. Kulturweb.com Gipuzkoako museo, espazio museistiko eta interpretazio guneen eskaintza garrantzitsu eta anitza eskaintzea helburu duen Gipuzkoako museoen web orrialdea jarri du abian Foru Aldundiak. www.gipuzkoakomuseoak.net webgunea, bisitarientzat zuzenduta dago alde batetik, gaika (historia, artea, gastronomia, itsasoa...) aurkitu daitezke museoen inguruan dauden informazioak. Bestetik, atal pribatua dauka webguneak, museoak elkarren artean koordinatzeko lan tresna gisa

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko eta Gipuzkoako ordezkaritzak bilduko dira uztailean AEBetan, Boiseko Jaialdi-n

2010/06/09

Boiseko alkate Dave Bieter oparia ematen Ibarretxe lehendakariari orduan Idahoko gobernadore zen Dirk Kempthorne aurrean dela, azken honen Kapitolioko bulegoan, azkeneko Jaialdin, 2005ean (argazkia EuskalKultura.com) Hiru erakunde-multzo bertaratuko dira datorren uztailean Idahoko Boisen egingo den Jaialdi ospakizun erraldoira. Eta baliteke bakoitza bere aldetik ibiltzea, elkarrekin nahasi gabe. Batetik, Eusko Jaurlaritza Lopez lehendakaria buru duela agertuko da, aurretik Nevada-Renoko Unibertsitatea bisitatuko duela, San Frantzisko ingurua eta Silicon Valley; bestetik, Bizkaiko Fori Aldundia, diputatu nagusia buru, Pete Cenarrusa Idahoko estatu-idazkari ohiari 'Bizkaitar Argia' saria emango dio Boisen; Gipuzkoatik, azkenik, bertako Foru Aldundiko Iñaki Galdos lehenengo diputatu nagusiorde eta Kirol eta Kanpo Ekintzako diputatuak akordioak sinatuko ditu Nevada-Renoko Unibertsitatearekin eta NABO Ipar Ameriketako euskal elkarteen federazioarekin.

Gehiago irakurri...


Joxerramon Bengoetxea, Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Saria

2010/06/09

Joxerramon Bengoetxea, Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien sari berria Europar gaietan aditu den Joxerramon Bengoetxea irundarrak jasoko du aurten, Euskal Herriko Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien alorrean curriculum nabarmena zuten pertsonak saritzeko 1995ean sortu zen saria. Hala jakinarazi zuten atzo bi erakundeek. Euskal Herriko zazpi unibertsitateetako errektoreek, bai eta Eusko Ikaskuntzako presidenteak eta Euskadiko Kutxako zuzendariak osatzen duten epaimahaiak hala erabaki du, Bengoetxearen lanaren osotasunean Euskal Herriaren kulturaren garapenean eskainitako laguntza baloratuz. Eusko Ikaskuntza – Euskadiko Kutxa saria hartzen duen pertsonaren lanaren osotasunak Euskal Herriaren kulturaren garapenean lagundu behar izan du. 20.000 euroko sari bakarra banatzen du urtero.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia