euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Amerikanuak', Elko Nevadako euskal immigranteen film dokumentala Donostiako Zinemaldian estreinatuko

2010/09/13

Dokumentaleko fotograma bat, Elkoko 'Biltoki' euskal jetetxeko Ramon Zugazaga gernikarra hizketan Gipuzkoar hiriburuko Principe zinema aretoek, datorren larunbatean, irailak 18, 'Amerikanuak' produkzio independentearen estreinaldia eskainiko dute Donostiako Zinemaldian (aurten irailaren 17tik 25era), 'Zinemira– Euskal Zinemaren Panorama' sailean. 'Amerikanuak'ek Nevadako (AEB) Elko herrira joandako zenbait immigrante euskaldunen istorioa kontatzen du. Euskaraz errodatua, funtsean nostalgiari buruzko filma bat da, herrialde arrotz batean bizitza duina eramateko borrokari eta komunitate bateko kide sentitzeari buruzkoa.

Gehiago irakurri...


Bertsoak Londresen: Amets Arzalluzek eta Jokin Urangak saioa egin zuten bertako Euskal Elkartearen eskutik

2010/09/13

Jokin Uranga eta Amets Arzalluz bertsolariak Londoneko saioan (argazkiak LondonEE) Amets Arzalluz eta Jokin Uranga bertsolariak Londresen izan ziren joan den abuztuaren 28an hiriburu britainiarreko Basque Society elkarteak gonbidatuta, Bethnal Green-eko euskal etxean bertso-bazkaria egiteko. Giro ederrean egin zuten saioa, eguneko anekdota broma iturri hartuta: elkartera heldu aurretik taberna batean karterak, diru eta pasaporteak lapurtu zizkieten.

Gehiago irakurri...


Misioneseko Euskal Jatorriri esker ikurrina taulagainean izan zen lehen aldiz Oberako Immigranteen Jaian

2010/09/13

Euskal Jatorriko banderaria eta beste ordezkariak desfilean (argazkia EuskalJatorriEE) XXXI. edizioan izan da, baina ikurrinak aurtengoan Obera hiri argentinarreko Immigranteen Jaieko taulagainean bere tokia izan du, Euskal Jatorri elkarteko kideei esker. 2005ean sortu zen elkartea duela lau urte hasi zen Immigranteen eguneko desfilean parte hartzen, eta aurtengoan lehen aldiz Luis Norberto Polasek Vizcaychipi banderariak ikurrina jaiaren eskenatoki nagusian erakutsi zuen, herriko beste gizataldeen banderekin batera.

Gehiago irakurri...


Mexikar diputatu ordezkaritza bat eta Idahoko beste bat, Little gobernadore ordea buru, Euskadin bisitari

2010/09/10

Mexikar diputatuak Gasteizen atzo euren euskal mintzakideekin bilduta, Guillermo Echenique Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia mahaiburuan (argazkia EJ) Mexikoko diputatuek Euskadiko kanpo politika eta politika Ekonomikoaren alderdi garrantzitsuenak ezagutuko dituzte. Zazpi dira diputatuak eta astebetko bidaian heldu dira. Atzo goizean Jaurlaritzako Kanpo Harremenetarako idazkari nagusi Guillermo Echeniquerekin eta Irune Agirrezabal Koordinazio zuzendariarekin bildu ziren, baita Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburuarekin ere. Bestalde, Lopez lehendakaria AEBetako Idahotik iritsitako ordezkaritza batekin bildu zen eguerdiz, Brad Little gobernadoreordea buru, hauek ere Euskadi eta euren estatuaren arteko harremanak estutzeko asmotan iritsiak.

Gehiago irakurri...


Eusko Ikasgaiak graduondokoan izena emateko epea irekita dauka; 20 beka daude Diasporako ikasleentzat

2010/09/10

Graduondokoaren arduradunetako bat (argazkia Asmoz) Euskal kulturan sakondu eta zure sustraiak hobeto ezagutu nahi al dituzu? Diasporako euskalduna edo euskaldunen ondorengoa baldin bazara Eusko Ikaskuntzak Asmoz fundazioaren Eusko Ikasgaiak online graduondokoa egiteko 20 beka jarri ditu eskuragai. Ikastaroa doan eta internet bitartez egin ahalko duzu eta Euskal Herriko Unibertsitateko eta UNED-eko titulazioa jasoko duzu. Graduondokoaren matrikularen prezioa -bekarik gabe- 1.372 eurokoa litzateke.

Gehiago irakurri...


Asel Luzarraga Txiletik: «Emandako zigorrarekin eurek ere onartu dute errugabea naizela»

2010/09/10

Asel Luzarraga atxilotua izan aurretiko argazki batean (A. Luzarragak utzia-Deia) "Zapore gazia geratu zaio Asel Luzarragari bere aurka Txilen abiatutako auziaren epaia jakinda. Badaki okerragoa izan zitekeena. Baina ez dute errugabetzat jo. Eta errugabea dela berretsi du." Abenduaren 31ean Txilen atxilotu zuten Asel Luzarraga euskal idazlearen epaia joan den asteartean atera ondoren, Iñaki Petxarroman kazetariak Txilen bizi den bermeotarrarekin izandako solasaldia islatzen duen testua.

Gehiago irakurri...


Euskara kurtsoa hastear da Europan: izen emateko aukerak Bartzelonan, Madrilen, Londresen...

2010/09/10

Bartzelonako Euskal Etxeko aurtengo izen-emate kanpaina: ikasleak 'euskaraz janzteko' gonbitea egiten dute (argazkia BartzelonaEE) Iraila heldu da eta urtero bezala ikasgeletara bueltatzeko ordua da Europan. Asko dira jadanik izen-emate prozesua abian jarri duten euskal etxeak: Madril, Bartzelona, London, Paris, Frankfurt... Euskal etxe bat non, han da euskara ikasten eurekin bat egiteko gonbitea egiten digun ikasle talde bat. Aitzakiarik ez, aurten bai!

Gehiago irakurri...


Bartzelonako Euskal Etxeko ikasleek euskara ikasteko gonbitea egiten dizute... dantzari! (ikus bideoa)

2010/09/10

Bartzelonako ikasleak jo eta su dantzan (argazkia BartzelonaEE) Euskara ere heldu da interneteko bideoen azken modara --'lipdub' delakoa-- Bartzelonako Euskal Etxeko euskara ikasleen eskutik. Arantzan (Nafarroa) egin zuten azken barnetegian animatu eta bideo hau grabatu zuten 'Maite zaitut' kanta ezagun-ezagunaren doinuarekin. Nork esaten du euskara ikastea aspergarria dela? Galdetu eurei!

Gehiago irakurri...


Gogotsu ari da Kolonbiako 7. Euskal Astea; gaur Medem-en zinea eta Urdiain tenorearen kontzertua

2010/09/09

Julian Celaya, Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendaria (erdian) eta beste ordezkari batzuk Euskal Etxeko Athletic taldeko kideekin. Inaugurazioan futbol partida jokatu zuen taldeak (argazkiak EJ) Aurrera doa Kolonbiako Euskal Astea, ekitaldiz jantziriko egitaraua betez. Joan den igandean hasi zen jaia Bogotan, Gernika parkean egin zen inaugurazioarekin. Bertan izan zen Julian Celaya, Eusko Jaurlaritzako Kanpoko Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendaria. Kolonbian izango den egunotan, Celaya Medellin-go Euskal Etxeko kideekin eta Gaztemundu programako kolonbiar gazteekin ere bilduko da. Medem-en zinea eta Urdiain tenorearen kontzertua iragarri ditu gaurko Kolonbiako Euskal Asteak.

Gehiago irakurri...


Bigarren Mendeurreneko domina jaso zuen atzo Juan Bernardo Etchegoienek Euskal Echearen izenean

2010/09/09

Buenos Airesko Euskal Echea erakundeko lehendakari den Juan Bernardo Etchegoin, erakundeko kide eta lagunekin (argazkia EuskalKultura.com) Argentinako Maiatzaren Iraultzaren Bigarren Mendeurreneko urtean eta Immigrantearen Eguneko ospakizunen testuinguruan Buenos Aires Hiriak omenaldi berezi bat egin zien atzo, bertan bizi diren kolektibitateei. Ekitaldia hiriburuko Kultur Etxeko Urre Aretoan gauzatu zen, eta Antonio Pujia eskultoreak egindako dominak eman zitzaien gizatalde bakoitzeko ordezkariei. Euskaldunen izenean, eta Juan Bernardo Etchegoin instituzioko lehendakariak ordezkatuta, Euskal Echea erakundeak, 'Gizarte-laguntza arloan egiten duen lan eta zaharren egoitza izateagatik' jaso zuen bere saria.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia