2010/09/21

Sergio Nicolás Gutiérrez historialari mexikarrak Esponda eta Olaechea sendiak Chiapasen izan zuen eragina jasotzen du 'Casa, crisol y altar. De la hidalguía vasconavarra a la hacienda chiapaneca: Los Esponda y Olaechea, 1731-1821' liburuan. Lan honetan sendiaren hiru belaunaldien historia ikertzen du eta ondorioen artean nafar gizarteko ohitura eta baloreak Chiapasera eraman eta bertan, eragin indigena eta afrikar handia zuen inguruan, ezarri zituztela azpimarratzen du egileak.
Gehiago irakurri...
2010/09/21

Madrilgo Euskal Etxeak lehen aldiz 40 urteko ibilbidean Euskal Aste bat egingo du aurten, irailaren 27tik urriaren 3a arte. Hainbat ekimenen artean, 'Euskaldunak Madrilen' izeneko mahainguruak egingo dituzte eta hirian bizi diren euskaldun ezagunek euren esperientzia pertsonal eta profesionalaren berri emango dute.
Gehiago irakurri...
2010/09/21

Ikasturte berri honetan ere Euskal Herriko Unibertsitateak AEBetako ikasle talde bat izango du Leioa eta Ibaetako kanpusetan, USAC (University Studies Abroad Consortium) programari esker. 1983an sortu zuten programa hau Renoko euskaldun batzuk, euren seme-alabek Euskal Herrian ikasi eta gure kultura ezagutzeko aukera izan zezaten. 27 urteotan 7.000 ikasle baino gehago igaro dira Euskal Herritik eta programa 25 herrialdetara zabaldu da.
Gehiago irakurri...
2010/09/21

Cordobako Gure Txokoa Euskal Etxeak, Argentinan, ohar batez jakinarazi du Euskal Etxeak ematen dituen euskara eskoletako irakasle eta arduradun izendatu duela Marina Urriza Larraioz irakaslea, Euskal Herrian sortua berau. Bestalde, eta musika arloari dagokionez, abesbatzen arloan garatu duen ekimen baten berri eman du, Javier Bustoren euskal kantuak Cordobako abesbatzetako errepertorio barnean sartzea emaitza izan duen ekimena.
Gehiago irakurri...
2010/09/20

Lehendakari batek Txinara egiten duen lehen bidaia izango da, Shanghaiko Expora egingo den bisitaldiaren aitzakian. Bidaiak merkatal helburua du eta euskal ordezkaritzan Industria sailburua, Bernabé Unda, eta Euskal Herriko 70 enpresen ordezkariak izango baitira. Eurekin hiru merkataritza-ganberen buruak eta Confebask, MCC eta Bilboko Portuko presidenteak ere joango dira. Bidaia urriaren 1ean bukatuko da eta lehendakariak Shanghaiko Euskal Etxera bisitaldia ere egingo du.
Gehiago irakurri...
2010/09/20

Munduko Pilota Batzarrak antolatu duen Lurralde Arteko Igo Pilota Txapelketa etzi abiatuko da Arabako Mendizorroza, Lakua eta Zaramaga frontoietan. Udalbide Trofeoa jokoan, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa, Iparralde eta Errioxako federazioak lehiatuko dira txapelketa honetan.
Gehiago irakurri...
2010/09/20

Cordobako jende talde batek --guztiak edo ia guztiak hiriko 'Gure Txokoa' Euskal Etxeko bazkideak-- euskal elkarte berri bat sortu dute hiri argentinar honetan "euskara eta euskal kulturarentzat gune berriak eraikitzearren", "Euskal Herriaren eskubide historikoak aitortuz" eta "Eskubide Estatuari engaiaturik, indarkeria mota guztiak gaitzetsiz", eta sustatuz aldi berean "erabakimena testuinguru etiko eta demokratiko batean". Taldeak oso begi kritikoz ikusten du Alejo Martin buru duen Batzordearen jarduera gaur egun.
Gehiago irakurri...
2010/09/20

Irailaren 15etik 19ra gauzatu da San Juan hirian Nazioko III. Kultur Kongresua. Kultur ekitaldi honen markoan foro, hitzaldiak, mahai-inguruak eta Maiatzeko Iraultzaren Bigarren Mendeurrenari buruzko hainbat ekintza antolatu dituzte hiriko agintariek. Testuinguru honetan egin da San Juanen Liburu eta Eskulan II. Azoka, eta bertako euskaldunak partaide izan dira bisita ugari jaso dituen stand batekin.
Gehiago irakurri...
2010/09/17

250 bat lagun bildu ziren joan den irailaren 4an Lapridako 'Hispano Argentino' Antzokian Gau Liriko batez gozatzeko. Ikuskizuna iluntzeko 8ak aldera hasi zen, eta oso errepertorio zabala eskaini zuten tauletan batu ziren musikariek, tartean, Javier Ibaldo, --Lagunen Etxea Euskal Etxeko sortzaileetako bat eta dantzari ohia--, Mariana Ficher eta Natalia María Petrelli. Kalitate handiko kontzertu honekin ospatu zuten etorkinen eguna Buenos Aires probintziako Lapridakoek.
Gehiago irakurri...
2010/09/17

Duela bi urte eta Buenos Airesko Euskal Echea Elkartearen eskutik Argentinan jaio zen bertako Udako Euskal Unibertsitatea (Universidad Vasca de Verano, UVV) bere mugak gainditzen ari da. Gaur eta bihar Euskal Herriko hainbat gai aurkeztuko dituen ikastaro bat emango dute proiektuaren arduradunek Tres Lomas herrian bertako Mario Luis Espada alkateak gonbidaturik. Kurtsoa hasteko bezperan 30 lagunek izena emana dutela adierazi diote Tres Lomasko Udaletxetik EuskalKultura.com-i.
Gehiago irakurri...