euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bidali zure ideia Euskararen Eguna internetez gauzatzeko eta irabazi 3.000 euro EI Gazte! sariarekin

2010/09/24

Iazko online kanpainako partehartzaile bat Euskararen Eguneko kamisetarekin (argazkia EI) Hirugarren urtez jarraian Eusko Ikaskuntzak 'EI Gazte!' lehiaketa jarri du abian, datorren abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Eguna internet bidez bultzatzeko ideia onena aukeratzeko. Saria 3.000 eurokoa izango da eta horietatik 1.500 ekimena burutzeko erabili beharko dira. Ideiak aurkezteko epea berehala itxiko da, datorren asteko ostegunean, irailak 30.

Gehiago irakurri...


Euskal gastronomia eta moda izango dira Euskadiren Astearen ardatzak datorren astean Shangaiko Expoan

2010/09/23

Guillermo Echenique eta Pilar Zorrilla, erdian, atzoko prentsaurrean parte hartutako beste zenbaitekin batera (argazkia Irekia) Juan Mari Arzak, Martín Berasategui, Pedro Subijana, Andoni Luis Aduriz eta Eneko Atxa Azurmendik beren platerik onenak prestatuko dituzte Alicia Rueda, Ion Fiz, Jota+G, Mercedes de Miguel eta Ian Mosh-en diseinuak soinean daramatzatela. Euskal moda eta gastronomia uztartuko dituen ekitaldia Shangain gauzatuko da Txinako hirian 2010eko Expoan Euskadiren Astea egingo dela-eta Gran Hotel Meliák antolatu dituen Jardunaldi Gastronomikoetan. Horren osagarri, Estat Batuetatik, Boiseko Oinkari taldeko dantzariak arituko dira.

Gehiago irakurri...


Javi Salvarredi mendozarrak Euskal Herrian zehar bizikletaz egin zuen bidaiaren bigarren zatia (argazkiak)

2010/09/23

Zumaia eta Debako flysch itsaslabarretara heldu nahian, bizikletarentzat oso gogorra den bide batetik (argazkia J.Salvarredi) Jarraian Javier Salvarredi euskal argentinarrak joan den uztailean Euskal Herrian zehar egin zuen bidaiaren kronikaren bigarren partea plazaratzen dugu. Gazteak Diasporako euskaldunei arbasoen lurra ohiko ibilbide turistikoetatik aldentzen den era alternatibo honetan ezagutzeko gonbitea egiten die.

Gehiago irakurri...


Euskal jarduerak berriro abian Kuban: Ruper Ordorika, AthletiKubaren afaria eta euskara ikastaroak

2010/09/23

Ruper Ordorikak kubatar poeta eta musikariekin egingo du bihartik aurrera bira kubatarra (argazkia Ruperordorika.com) Kubako euskal komunitateak indarberrituta ekin dio ikasturte berriari Karibeko udak ekarri zuen geldiunearen ostean. Aurki hasiko dira hiriburuan euskarazko klaseak --"Kuban bizi diren euskaldunen aspaldiko ametsa"--, eta AthletiKuba zale taldeak bere lehen ekitaldia egin du jada. Horrez gain, Ruper Ordorika kantari oñatiarrak bihar bertan Habanako Malekoian hasiko du kontzertu bira.

Gehiago irakurri...


Nevada-Renoko Unibertsitateak bere Euskal Ikasketa Zentrurako irakasle leku bat betetzeko deia egin du

2010/09/23

Renoko Euskal Ikasketa Zentrua barnean daukan eraikina (argazkia Euskalkultura.com) Nevada-Renoko Unibertsitate (UNR) estatubatuarrak lanpostu baterako deia egin du, bere Euskal Ikasketa Zentrurako, hamabost hilabeteko iraupenaz eta humanitateetan edo gizarte zientzien alorrean doktoregoa daukan pertsona batentzat. Lana 2011etik aurrera egitekoa da eta hautagaitzak aurkezteko epea 2010eko azaroaren 12an bukatuko da.

Gehiago irakurri...


Jose Iriarte, urtetan Caracasko Eusko Etxeko txistulari fin izan dena hil da Venezuelako hiriburuan

2010/09/22

Jose Iriarte, erdian, Caracaseko Eusko Etxean txistulari Igande honetan, 2010eko irailaren 19an, Jose Iriarte hil da Caracasen, urte askotan hiriburu venezuelarreko Eusko Etxeko txistulari izan dena. Caracasko euskal gertakarietan txistua eta danbolinaren doinua ekarri izan du urte askotan, hasieran bere anaia Albertorekin, hura ere txistularia, aspaldi hila.

Gehiago irakurri...


Euskal Herria bizikletaz: Javi Salvarredi mendozarrak uztailean egin zuen bidaiaren kronika (I)

2010/09/22

Atseden hartzen, Aizkorriko mendilerroko maldetan gora galduta San Adriango tunelaren bila (argazkia J.Salvarredi) 'Euskal Herria badu dantzariak, pilotariak, jaiak eta janaria baino zerbait gehiago... natura ikusgarria dauka; nahiz eta lurralde txikia izan, badira ezagutzea merezi duten leku ia zanpatu gabeak', azaltzen du Mendoza hiriko Javier Salvarredi argentinarrak. Leku horiek ezagutzeko asmoz, joan den uztailean bidaia egin zuen Euskal Herrian barrena bizikletaz eta orain abentura haren kontaketa EuskalKultura.com-era dakar, Diasporako lagunei Euskal Herria era berri batean ezagutzeko gonbitea eginez. Gaur, bidaiaren lehen zatia.

Gehiago irakurri...


Montevideoko Euskal Erria EEa Josu Hormaetxearen eta Raul Diaz de Arkaiaren aurkezpenen gertaleku

2010/09/22

Josu Hormaetxeak 'Titanic-eko bidaiariak: Ramon Arteagaveytiaren azken bidaia' aurkezteko Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxean eman zuen hitzaldian (argazkia EEEE) Josu Hormaetxea idazleak bere azkeneko lana, "Pasajeros del Titanic: el último viaje de Ramón Arteagaveytía" (Titanic-eko bidaiariak: Ramon Arteagaveytiaren azken ostera) liburua aurkeztu zuen joan den ostiralean, irailaren 17an, Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxean. Leku berean eta joan den astean baita ere, baina astelehenean, montevideotarrek aukera izan zuten Raul Diaz de Arkaia kazetariaren 'Nafarroa 1512-2012' hitzaldia entzuteko.

Gehiago irakurri...


Formakuntza praktikoa nahi duzu artisau bilakatzeko? Ikasturtea zabaltzen dabil Debako Arte Eskola

2010/09/22

Debako Arte Eskolako gaien eskaintza adierazten duen afixa Artisau teknikak praktikatu eta ikasi nahi dituzu, eta zeure bizimodua --nork daki-- zeramikagile gisa, brontzea lantzen, egurra edo harria zizelkatzen edo metalak grabatzen atera? Debako Arte Eskola aukera polita eta bakarra da zaletasun duzun horretan trebatzeko, teknikak modu erabat praktikoan ikasteko eta, nahi edo behar izanez gero, etorkizun profesionala ere hemendik bideratzeko. Sartzeko ez da titulurik eskatzen, 16 urtetik gorakoa izatea besterik ez. Diasporako lagunak ongietorriak dira. Ikasturtea irailaren 26an hasiko da.

Gehiago irakurri...


'Askatasunaren Bidea'k Nafarroako Konkistaren urtemugari buruzko ekintzak eta logoa aurkeztu ditu

2010/09/22

Horacio Marotto Etxezahar-ek egindako afixa 1512. urtean Gaztelako Erresumak Nafarroa konkistatu zuen, geroztik ezagunak diren ondorioak ekarriz. Kari horretara eta 2012ra begira, San Miguelgo 'Askatasunaren Bidea' elkartea murgilduta dago efemeride hau ospatzeko antolakuntzan. Alde batetik, joan den larunbatean honekin lotuta dauden ekitaldi guztien logotipoa izango dena aurkeztu zuten elkarteko arduradunek. Beste alde batetik eta egun berean, zerrenda luze baten lehenengo ekimena izango den topaketa gauzatu zuten sanmigueldarrek hiriko 'Domingo Faustino Sarmiento' liburutegian.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia