euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bilboko lorategiak ikusgai egon dira Kolonbiako Medellinen, Urban Garden erakusketaren barnean

2010/09/28

Bilboko lorategiak Atanasio Girardot Kirol Gunean ikusgai (argazkia AntioquiaEE) Bilbo eta Medellin hirien arteko sen¡detzeak sendo dirau eta bukatu berria den udan Bilboko hamabost lorategi ikusgai egon dira Medellingo 'Urban Garden' izeneko erakusketan. Medellindik New Yorkera doa erakusketa, hastear dagoen urri honetan inauguratzeko. Antioquiako Euskal Etxeko John Alejandro Ricaurte eta Leidy Catalina Fernández kideek dakarte erakusketaren berri.

Gehiago irakurri...


Bartzelonako EH Sona! jaialdian jo nahi al duzu? Parte hartu Euskal Etxeak antolatu duen lehiaketan

2010/09/27

2010eko EH Sona! jaialdiaren karteleko irudia Bartzelonako Euskal Etxeak urriaren 30etik abenduaren 4a bitartean egingo du aurtengo EH Sona! euskal musika jaialdia. Datozen egunetan aurtengo talde eta kantariak nortzuk izango diren jakitera emango dute, baina bitartean badute euskaraz abesten duten musika talde gazteentzako berri onik: azaroaren 20ean jaialdian kontzertua emango duen talde bat lehiaketa bidez aukeratuko dute. Lehiaketan izena eman eta maketak aurkezteko epea urriaren 20ean itxiko da.

Gehiago irakurri...


Carmeloko uruguaitarrak lagun ospatu zuen Buenos Airesen II. Jauzi Eguna Ekin Dantzari Taldeak

2010/09/27

Ibai Ondoko Etxeko eta Ekin Dantzari Taldeko kideek elkarrekin dantzatzen Buenos Aireseko II. Jauzi Egunean (argazkia EuskalKultura.com) Joan den apirilean hiriburu argentinarreko Ekin Dantzari Taldeko kideek bisita berezi bat egin zieten Carmeloko euskal etxe uruguaitarreko dantzariei, hauen 15. urtemugaren jaian parte hartzeko. Aitor Alava irakaslearen eskutik, bi taldeek elkarrekin dantzatu zuten Ibai Ondoko Etxeak antolatutako urtebetetzeko festan. Orain, bisita hori bueltatzeko asmoarekin, uruguaitarrek La Plata ibaia zeharkatu dute II. Jauzi Egunean parte hartzeko joan den larunbatean.

Gehiago irakurri...


Picassoren 'Guernica' aztergai Jose C. Paz-eko Toki Eder Euskal Etxeak antolatutako kultur ekimenean

2010/09/27

Elena Itcea Gorazurreta irakaslea hitzaldia ematen (argazkia EE) Hilabete barru Oñati eta Jose C. Paz herrien arteko senidetzearen plaza inauguratu duen euskal erakundeak, baina aurretik Elena Itcea Gorazurreta jaso zuen bere baitan Picassoren koadro ezagunenetako bati buruzko hitzaldia emateko. Arte Ederretako irakaslearen mintzaldiaz gain, San Miguelgo Jesusen Lagunaldiko 'Colegio Maxima' abesbatzak kontzertu bat eskaini zuen irailaren 4an Jose C. Paz-eko Euskal Etxean. Gizarte laguntza ekimenei ez ezik, kultur engaiamenduari ere eusten dio Toki Ederrek.

Gehiago irakurri...


Jarduerak Olavarrian eta Lapridan: genealogiari buruzko hitzaldia eta Lapridako partidoaren 121. urteurrena

2010/09/27

Laura Nobile de Abarrategui (eserita) bere hitzaldira joan ziren entzule batzuekin (argazkia MEArrondo) Olavarriako eta Lapridako euskal etxeak, biak Buenos Aires probintzia hegoaldean kokatuak, euskal kultura zabaltzeko zenbait ekimen gauzatu dituzte azken egunetan. Alde batetik, irailaren 19an, Olavarrian mintzaldia eman zuen Laura Nobile de Abarrategui genealogia adituak. Aurretik, irailaren 16ean, Lapridako Lagunen Etxea elkarteak partidoaren 121. urteurreneko ospakizunetan hartu zuen parte.

Gehiago irakurri...


Tandil, Arrechea Amorena anaia nafarren ondorengo amerikarren lehen elkarretaratzearen egoitza

2010/09/27

Juan Mateo Arrechea Amorena, Honoria Armasay eta euren 13 seme-alabak: jarrita Honoria Adriana, Dolores, Honoria ama, Juan Mateo aita, Maria Elena eta Pilar; zutik, Abel, Hector, Pedro, Eugenio, Juan, Matias, Jose Ignacio, Juan Mateo eta Clementino Datorren urriaren 10ean Tandil hiri argentinarra XIX. mendearen amaieran Nafarroa utzi eta Argentinara emigratu zuten Juan Mateo eta Juan Cruz Arrechea Amorena anaia baztandarren ondorengoak bilduko dira familiaren lehenengo elkarretaratzean. Argentinan zehar sakabanatuta dauden hainbat ahaidek hartuko dute parte jaian. Izan ere, dagoeneko 220 lagunek baiezko erantzuna eman diete antolatzaileei eta hauek 300 bat partaide espero dituztela adierazi diote EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


San Francisco Basque Club elkarteak gala berezi batekin amaituko ditu bihar 50. urteurreneko ospakizunak

2010/09/24

San Frantziskoko Basque Club elkarteak 50 urte betetzen ditu aurten (argazkia SFBC) Mende erdi bete du aurten San Frantziskoko Basque Club elkarteak, mende erdi bat Kaliforniako hiri honetan euskal kultura zabaltzen eta bertako euskaldunen topaleku izaten. Bihar ere inguruko euskaldunak biltzeko aitzakia izango da, 50. urteurreneko jaialdi berezia antolatu baitu elkarteak Basque Cultural Center-en. Jai honekin burutu nahi dituzte San Frantziskoko euskaldunek urteurreneko ospakizunak.

Gehiago irakurri...


'Cordoba Loiolari kantari'ren 19. edizioa: musika bateratzaile

2010/09/24

Cordobako Gure Txokoa Euskal Etxea "Gure Txokoak azken 19 urteetan zehar egin dituen koru elkarretaratzeetako bakoitzak esan daiteke ekarpen bereizia izan duela, eta euretako guztietan lortu dugu beti helburu genuena: bateratzea entzule izan dugun publiko anitza hain adierazpide ederra den koru kantuaren bidez. Hori baita, finean, musikaren esangura". Cordobako Gure Txokoa Euskal Etxekoek bukatu berria duten koru elkarretaratzeari buruzko balantzea egiten dute ondoko lerroetan. Heldu zaigun bezala ematen dugu argitara.

Gehiago irakurri...


Nazioarteko migrazio adituak Bilbon bilduko ditu AEMIk irailaren 30etik urriaren 2ra

2010/09/24

Bilboko Euskalduna Jauregia izango da topaketen egoitza Migrazioen Elkarte Europarrak (AEMI) lehen aldiz Euskal Herrian egingo du bere Urteroko Bilkura. Bilboko Euskalduna Jauregia izango da 2010eko bilkuraren egoitza eta honen inguruan hilaren 30etik urriaren 2ra topaketak egingo dira. Eusko Jaurlaritzak antolatu du bilkura, AEMIko kide den Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendaritzaren bitartez. AEMIren laguntzari esker, Eusko Jaurlaritzak eta Boiseko Euskal Museoak AEBetako euskal emigrazioari buruzko erakusketa arrakastatsua egin zuten New Yorken (400.000 lagunek bisitatu zuten).

Gehiago irakurri...


Itapeviko Euskal Brasildar Etxeak 'Dia dos Bascos' sortzeko lege ekimena sustatu du hiriko Udal Batzordean

2010/09/24

Lege proiektuaren aurkezpena Itapeviko Udal Batzordean (argazkia Itapeviko Udal Batzordea) Itapeviko Eusko Brasildar Etxea 2009ko abuztuan jaio zen eta urtebete honetan herrikideentzat ezaguna bihurtzea lortu du bere ekintza eta jarduerei esker. Duela gutxi, hiriko Udal Batzordean Euskaldunen Egun bat sortzeko lege proposamena bultzatu zuen. Baiezkoa jasoz gero, uztailaren 14ean ospatuko litzateke Itapeviko 'Dia dos Bascos' delakoa. Bestalde, joan den irailaren 18an bide-hezkuntzari buruzko ekimen batean hartu zuen parte.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia