euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrakasta nabariz amaitu da Paranan Urrundik Euskal Etxea antolatzaile kide izan duen xake txapelketa

2010/10/04

Paranan jokatutako xake partidetako bat (argazkia Circulo Paranaense de Ajedrez) Arrakasta nabariz amaitu da Paranan 'Roble Martínez In Memoriam–Copa José María Cerini' izeneko xake txapelketa, Círculo Paranaense de Ajedrez elkartea eta Urrundik Euskal Etxea antolatzaile. Xake arloko elkarretaratze honek Santa Fe eta Entre Rios probintzia argentinarretako jokalariak bildu zituen, Paranako xake eta kirol munduan jende esanguratsuak izan ziren Roble Martínez eta José María Cerini-ren omenetan, azaldu dute ohar batean Urrundik euskal elkartetik.

Gehiago irakurri...


'Liburuak DJen ordez', 'Gaueko hitzak' eta literatur afari bat, Frankfurteko 2010 Azokako euskal hitzorduak

2010/10/04

Iazko euskal standeko irudi bat Urtero ohi duenez Alemaniako Euskal Ikasketen Etxeak hainbat ekitaldi antolatu ditu etzi zabalduko den Frankfurteko Liburu Azokan. Alde batetik, Edorta Jimenez idazleak 'Liburuak DJen ordez' saioan parte hartuko du, euskal literaturari buruz mintzatuz Radio X irratian, eta Martin Petrusek irrati berean Harkaitz Canoren 'Pasaia Blues' liburua alemanez irakurtzen bukatuko du. Ostegunean azokara doan euskal ordezkaritzak Frankfurteko euskara ikasle eta idazleekin bat egingo du hiriko sagardotegi batean literatur afaria egiteko. Eta badago besterik...

Gehiago irakurri...


Euskal dantzek eta Argentinako folkloreak eskua eman zioten elkarri Llavallol-go Euskal Echea Institutuan

2010/10/04

Bigarren Mendeurreneko Euskal Jaian Euskal Herriko eta Argentinako kulturak batu ziren (argazki erreportajea EuskalKultura.com) Urteroko jaia egin du joan den larunbatean Llavallol-go Euskal Echea-ren egoitzan tradizio handiko Institutu euskal argentinar honek. 2 eta 17 urte arteko bi mila ikaslek hartu dute parte Bigarren Mendeurreneko Euskal Festan, Euskal Herriko eta Argentinako ohitura eta tradizioak batuz. Neska-mutikoen guraso eta ahaideek, eta ikusleek oro har, dantzaz, musikaz eta kirol ikuskizunez gozatu ahal izan dute eguzkitsu zabaldu zen egunean (argazki erreportajea).

Gehiago irakurri...


Sarean dira jada irakurgai Boiseko Euskal Herria Mugaz Gaindi 2010eko ponentziak, mintegi birtuala irekita

2010/10/04

Boiseko mintegian bildu ziren ikertzaileak hitzaldi bat entzuten (argazkia EHMG) Munduko euskaldunei buruzko Euskal Herria Mugaz Gaindi (EHMG) mintegia sarean da jada, hainbat eduki eskuragarri. Mintegia Boisen egin zen, uztailaren 28tik 30era bitartean, baina orain bertsio birtuala irekita dago sarean, AEBetara bildu ezin zutenek ere parte hartzeko aukera izan dezaten. EuskoSare webgunean irakur daitezke mintegiko ponentziak, egileei galderak egiteko edo eztabaida birtualak antolatzeko aukerarekin.

Gehiago irakurri...


'Mate eta patxaran artean': payada eta bertso bira antolatzen ari da Argentina Uruguay eta Brasilen

2010/10/01

Wilson Saliwonczyk payadore argentinarra

Zeure euskal etxean nahi dituzula? Idatz iezaiezu, bada... Wilson Saliwonzyck payadore argentinarra eta Egoitz Zelaia euskal bertsolariak urriaren 20ean hasiko dute Hegoamerikan zehar egingo duten 'bertso-payada' bira. Bapatekotasunaren tradizio desberdinen arteko hartueman honi 'Entre mate y patxaran' izena jarri diote. Argentinan, Uruguaien eta Brasilen egingo dituzte emanaldiak. Antolatzaileek 'payada-saio' hauek zuzenean gozatu nahi dituzten euskal etxeei eurekin harremanetan jartzeko gonbitea egiten diete. Urtarrila arte 'errepidean' egoteko asmoa dute.

Gehiago irakurri...


Lucia Lacarra zumaiarra 'Hamarkadako dantzari' izendatu dute Moskuko Kremlin jauregian

2010/10/01

Lucía Lacarra dantzari zumaiarra sariarekin XX. Mendeko Izarren Gala deritzon ikuskizunean parte hartu eta gero saria jaso zuen Lucia Lacarrak joan den igandean Moskun: 'Hamarkadako dantzari' izendatu zuten. Berarekin batera beste hiru dantzarik ere jaso zuten izendapena: Errumaniako Alina Cojocaru eta Errusiako Svetlana Lunkina eta Diana Vishneva. Lacarra Munikeko Operako Balleteko dantzari nagusia da.

Gehiago irakurri...


Ikastaro, omenaldi eta 'Euskodromoa' Euskal Astean 'Argentinan Euskaraz'en 20. urtemuga ospatzeko

2010/10/01

'Argentinan Euskaraz'en 20. urteurreneko logoa Jakina da HABEk eta FEVAk elkarrekin kudeatzen duten 'Argentinan Euskaraz' proiektua 20 urte betetzen ari dela aurten. Urteurren biribil hau ospatzeko, mota askotako ekintzak antolatu dituzte euskara munduan murgilduta dauden lagunek. Hala ere, ekitaldi nagusiak Mar del Platako Bigarren Mendeurreneko Euskal Astean egingo dira. Azaroaren 4tik 7ra trebakuntza ikastaroak iragarri dira, baita 'Euskodromoa' izeneko euskara hedatzeko gunea ere eta omenaldi bat 'Argentinan Euskaraz' proiektuko lehenengo irakasle eta ikasleei.

Gehiago irakurri...


Txileko Santiagoko euskaldunek 'Mikel Deuna' ospatuko dute igandean San Cristobal Muinoko Euzko Enparantzan

2010/10/01

Iazko 'Mikel Deuna' ekitaldia, Itxaropen Gazteako dantzariak fandangoa dantzatzen (argazkia Berriketari) Munduko beste hainbat euskal etxeekin bat eginez, Txileko Santiagoko Euzko Etxeak ere San Migel edo hemen 'Mikel Deuna' gisa ezagutua den Euskal Herriko zaindariaren festa ospatuko du aste honetan. Euskal egutegietan festa egun tradizionala den hau, bertan ohikoa den gisan ospatu ere: meza entzunez San Cristobal Muinoko Euzko Enparantza ondoko kaperan eta ondoren euskal kantu eta dantzaz jantzitako ekitaldi bat eginez bertan dagoen Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean eta ondoko zabalgunean.

Gehiago irakurri...


Lehen bidaia ofiziala ari da egiten Limara Ana Urchueguia Jaurlaritzaren Txile eta Perurako ordezkaria

2010/09/30

Ana Urchueguia, lehena eskuinetik, aurreko biltze batean, Txileko Huilco herrian Jaurlaritza laguntzaile lanean ari diren lekaime edo serora karmeldar batzuekin (argazkia Irekia) Eusko Jaurlaritzaren Txile eta Perurako ordezkaria, Ana Urchueguia, Limara bidaiatu da aste honetan, joan den otsailean kargu horretarako izendatu zutenetik bertara egiten duen lehenengo ostera ofizialean. Jakina denez, Lopez lehendakariak Euskadiko Ordezkaritzetan eginiko birmoldaketan, Ordezkaritza bakarra partekatzen dute bi herrialdeek, egoitza Txileko Santiagon. Urchueguiaren agendak Limako Euskal Etxea, espainiar legazioa, administrazio perutarra eta enpresariekiko kontaktuak biltzen ditu.

Gehiago irakurri...


Gaur hasiko da Bilbon migrazio ikasketak eta teknologia berriei buruzko AEMI elkartearen topaketa

2010/09/30

AEMi elkartearen logoa Gaur abiatu eta datorren larunbata bitartean Bilboko Euskalduna jauregian nazioarteko aditu talde bat bilduko da, Migrazioen Elkarte Europarrak (AEMI) deituta, migrazioa eta teknologia berriak gaiaren inguruan gogoeta egiteko. Jaurlaritzako Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendaritza, AEMIko kidea, izan da jardunaldien koordinatzailea. Helburuen artean AEMI Europa hegoaldeko elkarteengana irekitzea aipatzen dute antolatzaileek.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia