euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal musikagileei buruzko hitzaldi batek abiatuko du gaur Kolonbian Medellingo I. Euskal Astea

2010/10/11

Gaur hasiko den Medellingo I. Euskal Astearen egitaraua Antioquiako 'Luis Miguel de Zulategi' Euskal Etxeak antolatuta, gaur arratsaldez hasiko da Medellinen, aurten bertan Jaurlaritzaren onespen ofiziala lortu duen euskal elkarte gazte honek eratzen duen lehenengo Euskal Astea. Zenbait hitzaldi, euskal musika kontzertu bat, antzerki eta dantza ekitaldiak, eta erakustaldi gastronomiko bat dira egitarauak baitaratzen dituen proposamenak, horretarako euskal etxeak lankide izan dituela Medellingo Arte Ederren Unibertsitate-Fundazioa, Antzoki Ttipia, El Taller Arte Galeria, Cordobako Bulebar Kulturala eta Corpocentro. Astea gaur hasi eta ostegunera arte luzatuko da, urriaren 11etik 14era bitartean.

Gehiago irakurri...


Euskal Zinearen VIII. Erakustaldia irekiko dute bihar Txilen Santiago eta Valparaisoko unibertsitateetan

2010/10/11

Txileko Euskal Zinemaren VIII. edizioko afixa Zortzigarren edizioa zabalduko du bihar Santiagon zein Valparaison Txileko VIII. Euskal Zine Erakustaldiak. Txileko Unibertsitate Katolikoak antolaturik, emanaldia igandera arte luzatuko da, Aizpea Goenagaren 'Sukalde Kontuak' (2009) izango delarik estreineko izenburua eta besteak beste emango direla Jabi Elortegiren 'Zorion Perfektua' (2009), Pedro Olearen 'Akelarre' (1983), Eva Lesmes-en 'La noche del escorpión' (2002), Omer Oké eta Charli Llorenteren 'Querida Bamako' (2007), Pedro Costaren 'Mi hijo Arturo' (2001) eta Kimuak sortako zenbait izenburu. Aldi berean eskainiko da Santiagon zein Valparaison.

Gehiago irakurri...


Dantzariaren Eguna ospatu du General Villegasko Euskal Etxeak, afari, dantza, musika, eta sukalde tailerraz

2010/10/11

General Villegasko Euskal Etxeko dantzarietako batzuk, Dantzariaren Egunean dantzari (argazkia Beti Aurrera)

Gehiago irakurri...


Euskal Herrian salgai Bogotako Euskal Etxeak Bigarren Mendeurrena kari argitaratutako liburua

2010/10/10

Orrialdeotara ekarria dugu Bogotán, bertako Euskal Etxeko lehendakariorde eta aldi berean Oveja Negra argitaletxeko arduradun den Jose Vicente Katarainek zenbait amerikar nazioen Bigarren Mendeurrena dela-eta argitara emaniko 'Los vascos en las independencias americanas' liburuaren berri. Bi erakunde horiek plazaraturik eta Katarain bera koordinatzaile, liburuak zenbait irakasle eta adituren artikuluak biltzen ditu euskaldunak independentziara abiatu ziren herrialde bakoitzean kokatzen dituen argazkia eginez. Liburua salgai jarri da orain Euskal Herrian.

Gehiago irakurri...


Horacio Vega txefak emango duen sukaldaritza tailerrera gonbidatzen du Comodoro Rivadaviako euskal etxeak

2010/10/10

Comodoro Rivadaviako 'Euskal Echea' erakundeko dantza taldea Bigarren Mendeurreneko Gizataldeen Azokan Argentinako Patagoniako euskal etxe handienetako bat da Comodoro Rivadaviakoa. Ekintza ugari garatzen dira hegoaldeko euskal erakunde honetan, tartean, dantzak, abesbatza, eta kirolak. Komunitateari begirako ekintzak bultzatze aldera, orain, Comodoroko euskaldunek sukaldaritza tailer batean parte hartzeko gonbitea luzatzen diote herriari. Tailerra emateko ardura Horacio Edgardo Vega sukaldariarena izango da eta lekua, euskal etxea.

Gehiago irakurri...


Cordobako 'Txiki Talde'ko neska-mutilek hiriko Rivadavia plaza hartu zuten euren dantza eta jolasekin

2010/10/08

Gaztetxoek marka utzi zuten Cordobako Rivadavia plazan (argazkia Gerora) Argentinako Cordobako Gerora Euskal Kultur Taldeak bere 'Txiki Taldea'ren jarduera berrabiarazi zuen joan den igandean, urriaren 3an, hiriko plaza nagusian egin zen joko eta kantu egun batekin. Euskara da talde honen ardatzetako bat eta txikiek euskal hizkuntza joko eta jolas bidez nola ikasten duten erakutsi zieten Cordobako biztanleei. Ekimenari buruzko liburu bat plazaratuko da aurki, adierazi dute Geroratik.

Gehiago irakurri...


Gure Txokoak kolektibitateak eta Bigarren Mendeurrenari buruzko erakusketan parte hartzen du

2010/10/08

Gizarte Ekonomiari buruzko Topaketek jende asko bildu zuten (argazkia Gure Txokoa EE) Cordobako Gure Txokoa Euskal Etxea gogotsu ari da parte hartzen Argentinako Independentziaren Bigarren Mendeurreneko ospakizunetan. Besteak beste Cordoban egiten ari den 'Huellas' izeneko erakusketa osatzen lagundu du, argazkiak utziz eta dantza taldearekin inaugurazioan parte hartuz. Horrez gain mintzaldiak eta euskara klase irekiak ere antolatu ditu. Beste ekitaldi garrantzitsu bat 'Mondragon esperientzia' izenburupean Gure Txokoak antolatu zituen ekonomia topaketak izan ziren.

Gehiago irakurri...


Jose C. Paz-eko 'Toki Eder' Euskal Etxeak bere egoitza inauguratuko du igandean

2010/10/08

'Toki Eder' Euskal Etxeko kideak erakundearen XIV. urtemugaren jaian Aspalditik sortutako amets bat errealitate bihurtuko da datorren igandean, urriaren 10ean, Jose C. Paz-en. Izan ere, egun hortan bertako euskaldunek euren euskal etxearen egoitza inauguratuko dute. Ia hamar urtetako lana eta ahaleginak islatzen dituen eraikinak bere baitan hiriko euskaldunak eta Euskal Herriaren lagunak bilduko ditu. Inaugurazio ekitaldia goizean hasiko da dantza ikuskizun batekin eta bedeinkapenaren ondoren, bazkaria banatuko dute kideek. Oñatirekiko senidetzearen taldeko koordinatzaile den Jose Antonio Urteaga, bere emazte Socorro Peña, eta Jose C. Pazen sortzailearen ahaidea den Maria Isabel Elorza argentinaratu dira garrantzi handiko momentu honetan presente esateko.

Gehiago irakurri...


'Guk', Argentina eta Uruguaiko euskaldunen erradiografia egiten saiatzen den dokumentala

2010/10/08

Nuria Vilalta Mitre Museoan, Liburutegiko arduraduna den Raúl Daniel Escandar-ekin (dokumentaleko fotograma) Bost urte daramatza 'Guk' dokumentalaren egilea den Nuria Vilaltak Euskal Herritik kanpo bizitzen. Hala ere, bere lanari buruz hitz egiten duenean bere asmoa euskal nortasunaren indarraren misterioa deskubritzea dela esaten du. “Buenos Airesera heltzerakoan eta euskalduna izanda berehala konektatu nintzen Argentinan dagoen euskal energiarekin”, aitortzen du. “Luzemetraia hau egiteko helburua ez da izan soilik Rio de la Platara etorri ziren euskaldunen historia kontatzea, baizik eta, batez ere, euskaldun horien ondorengoek gaur egun euskal nortasun hori zelan eta zergatik mantentzen duten deskubritzea”. Nuria laguntza bila dabil lanaren postprodukzioa amaitu ahal izateko; banaketan ere ongi etorriko zaio. Gazte bilbotarrak bere proiektuaren xehetasunak azaltzen ditu EuskalKultura.com-ekin izandako solasaldian.

Gehiago irakurri...


Zure euskal mundua zer den erakutsi nahi al duzu? Bidali zure argazkiak GureMunduak.com atarira!

2010/10/07

Juanjo Novella eskultorearen 'Nire aitaren etxea', Zugaztietan (argazkia Joseba Barrenetxea) Iparraldeko Euskal Kultur erakundea munduko euskaldunen argazkiak biltzen ari da, bakoitzak bere euskal mundua erakutsi eta elkarren artean gure munduaren irudi kolektibo bat sortzeko. GureMunduak.com du izena ekimenak eta Euskal Herriko zein atzerriko euskaldunak ari dira jada argazkiak bidaltzen, euskaldun bat dagoen edonon ere euskal mundu ttipi bat sortzen delako. Bidali zure argazkiak lotsarik gabe, denon artean munduko bola bete arte!

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia