euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Datorren igandean hasiko da Bartzelonan 'EH Sona', hiriburu katalaneko euskal musika hilabetea

2010/10/25

EH Sona jaialdiak 13. edizioa izango du aurten. Irudian, edizio honetako afixa edo kartela, Igotz Ziarreta euskal diseinatzaile bartzelonaratua egile (igotz.com) Hamahirugarren edizioa beteko du aurten Bartzelonako euskal musika jaialdiak. Hamabi urte udazkenero Euskal Herrian sortzen diren musika proposamenekin gozatzeko aukera emanez hiriburu katalanean. Aukera aparta talde eta proposamen berriak ezagutzeko eta euskal musikako artista ezagunenetako batzuez gozatu ahal izateko. Aurtengo programa musika onez, ezagutzeke dauden talentu berriez, euskal artista jada ezagunez eta beste hainbat ezusteko atseginez betea dator. 14 talde eta hamaika estilo, Iparraldeko folketik Ezkerraldeko punkera. Urriaren 30etik abenduaren 11era.

Gehiago irakurri...


Bernardino Rivadavia Liburutegia, Euskal Baserriei buruzko erakusketaren egoitza Bahia Blancan

2010/10/25

Bernardino Rivadavia Udal Liburutegiko sarrera eta galeriak 2008. urtearen amaieran, Eusko Jaurlaritzak eta Argentinako Euskal Erakundeen Federazioak (FEVA) 'Euskal Herriko Baserriak' argazki erakusketa ekarri zuten Hego Ameriketara Argentinako publikoaren eskueran jartzeko. Bi urte hauetan zehar, euskal etxe askotan egon dira ikusgai euskal argentinarrek hain gustuko dituzten Pirinioetako paisaiei buruzko irudiak. Erakusketa ibiltari honekin jarraituz, joan den urriaren 4etik 16ra Bahia Blancako Union Vasca Euskal Etxeari egokitu zitzaion erakustaldia antolatzea bertako publikoak argazkiez goza dezan.

Gehiago irakurri...


Munduan zehar egindako euskal zinema astelehenetik aurrera ikusgai Caracaseko 'Zinevasco' jaialdian

2010/10/22

'Flores silvestres', Mikel Ardanaz iruinsemearen filma, Mozambiken egina, Caracasen izango da ikusgai Hirugarren urtez Zinevasco jaialdiak euskal zinemagileek Euskal Herrian (eta munduan) eginiko filme eta laburmetraia sorta bat erakutsiko du Caracas Venezuelako hiriburuan. Filmak Chacao Kultur Zentroan emango dituzte, astelehenean hasi eta azaroaren 3a bitartean. Jaialdiak "ekoiztetxe, zuzendari, gidoilari, aktore eta gaien ikuspegi txiki bat, euskal kultura zazpigarren artearen bitartez ezagutzeko" eskaintzen duela azaldu dio EuskalKultura.com-i zinemaldiko koordinatzaileak, Vicente Corostolak.

Gehiago irakurri...


La Platako Unibertsitateak eta hiriko Euzko Etxeak 'Nomadak TX' eskainiko dute gaur zine ziklo barnean

2010/10/22

Emilia Bastida, La Platako euskal zine-kafe zikloaren lehenengo filma, Obaba, aurkezten, joan den abuztuan. Zine-kafe zikloa gautzen ari da La Platako Euzko Etxean bertako Unibertsitateko Gogoetarako Euskal Katedra Askea eta euskal etxeko 'Matxin Burdin' Liburutegia antolatzaile. Gaur bertan izango da zikloaren bigarren topaketa eta bertaratzen direnek txalapartari buruzko 'Nomadak TX' dokumentala ikusteko aukera izango dute. Proiekzioa arratsaldeko 7etan hasiko da, euskal etxeko egoitzaren lehenengo pisuko aretoan.

Gehiago irakurri...


Paul Ygartua, Kanadatik Gorlizera: "Euskaldunen harrotasuna erakutsi nahi dut, irudi moderno batekin"

2010/10/22

Paul Ygartua Gorlizeko muralaren aurrean ETBko kazetariekin solasean (argazkia Ygartua) Paul Ygartua margolariak tamaina handiko mural bat margotu zuen joan den abuztuan Gorliz herri bizkaitarrean. Liverpool-en jaio eta Kanadako Vancouver hiriko bizilagun, Ygartua herriko familia baten ondokoa da eta urtero udan bertara bueltatzen da, lehen gurasoekin eta gaur egun seme-alaba eta bilobekin. "Nire aitak bere kultura guri transmititzeko ahal zuen guztia egin zuen eta bere euskaldun izatearen harrotasunak marka utzi zuen niregan. Orain energia hori datozen belaunaldiei pasatzea nire betebehartzat hartu dut", adierazi dio EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Santa Feko Gure Etxea euskal elkartea euskal kulturari buruzko hitzaldiak ematen ari da eskoletan

2010/10/22

Euskal Herria eta euskal kulturari buruzko hitzaldia Estanislao Lopez eskolan (argazkia SantaFeEE) Santa Fe hiriko Euskal Etxeak, izen bereko probintzia argentinarrean, euskara eta euskal kultura zabaltzeko eginahalean darrai, bertako eskoletan ematen ari den hitzaldi sortaren bidez. Hitzaldiak elkarteak Kolektibitateen Jaian egingo dituen ekimenen atarikoa dira.

Gehiago irakurri...


Sarrionaindia eta Leteren olerkiak dantzatuz egingo dute Berlineko Euskal Etxearen aurkezpena

2010/10/21

Berlineko Euskal Etxearen aurkezpen ofizialaren afitxa Berlineko Euskal Etxeak datorren urriaren 30ean egingo du aurkezpen ofiziala, Regengenfabrik-eko zinema aretoan egingo diren hainbat ekitaldiekin. Dokumentalak, bideo emanaldiak eta Sarrionaindia eta Leteren olerkietan oinarritatuko dantza erakustaldia izango dira ikusgai besteak beste. Elkartea 1998an sortu zen, Gernikako bonbardaketaren 60. urteurrenean, eta aurtengo otsailean Eusko Jaurlaritzak ofizialki euskal etxeen erregistroan onartu zuen.

Gehiago irakurri...


Euskal aztarnak Habanan: lauburu anonimoak, Gernikako Juntetxea eta Oihuen Jauregia

2010/10/21

Centro Vasco jatetxeak baserri itxura du (argazkia Mikel Marotta) Kuban bizi izandako euskaldun asko eta asko kokatu ziren Habanan, uharteko hiriburuan bertan, eta haien presentziak aztarna utzi du hiriko hainbat tokitan. Berria egunkarian plazaratua izan den ondoko artikuluan Josemi Arrugaetak txoko horietatik osteratxoa egiteko gonbitea luzatzen digu. Ibilaldia Armen Plaza historikotik hasiko dugu, Espainiako errege Fernando VIIari eskaintza ironiko bat egin zioteneko lekuan.

Gehiago irakurri...


Elizondotarren Nazioarteko VI. Bilera datorren asteburuan egingo da Saltillon, Mexikoko Coahuila estatuan

2010/10/21

Elizondo deituradunen Nazioarteko VI. Bilkura 2010eko urriaren 22tik 24ra egingo da Mexikoko Saltillon. Elizondo deituradunen Nazioarteko VI. Bilera datorren asteburuan --urriaren 22tik 24ra-- egingo da Saltillon, Mexikoko Coahuila estatuko hiriburuan. Elizondo deituradun talde batek, 'Colegio de Demografía de Nueva Vizcaya' delakoarekin batera antolatuta topaketako egitarauak hitzaldi eta saioak biltzen ditu genealogiaz, Elizondotarren jatorriez, familiako pertsonaia historikoez eta baita irteeraren bat ere, saioen egoitza gisa bi leku hartuko dituela: Coahuilako Unibertsitate Autonomoa eta Saltilloko Udal Artxiboa.

Gehiago irakurri...


Lapridako Lagunen Etxea elkarte argentinarrak erakundeko amen omenezko afaria egin zuen

2010/10/21

Giro ederrean egin zuten amen omenezko afaria Lapridako lagunek (argazkia LapridaEE) Argentinako Buenos Aires probintzian dagoen Lapridako Euskal Etxeko amek omenaldi beroa jaso zuten joan den larunbatean, urriaren 16ean, elkarteko egoitzan. Euskal etxeko Pilota Azpi-Batzordeak antolatu zuen afaria eta bazkide askok bat egin zuten deialdiarekin, amei merezitako aintzat-hartzea egin eta giroaz gozatzeko.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia