euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Quebeceko Euskaldunak gogotsu: 2010ean ekimen ugari, 2011ean beste hainbeste egingo 15. urteurrenerako

2010/12/27

Quebeceko Euskaldunak elkarteko elastiko ibiltaria Euskal Herrian (argazkian), Bordelen, Parisen eta... Zeelanda Berrian izan da aurten (argazkia QuebecEE) Indarberrituta dabil Quebeceko Euskaldunak elkartea. Euskal kulturaren inguruan lan egiteko gogo bizia eta buruan hamaika proiektu dituzten kideak jo eta su ibili dira lanean 2010 urtean, eta horri esker elkartean hitzaldiak, euskara eta dantza ikastaroak eta txalaparta tailerrak egin dituzte, besteak beste. Elkarteko talde batek New Yorkera bidaia ere egin zuen. Adelaide Daraspe urruñarrak, elkarteko lehendakari gazteak, guzti honen berri ematen digu, eta 2011ean elkartearen urteurrenerako prestatzen ari diren jaia iragartzen.

Gehiago irakurri...


Quebec-eko Euskaldunak-ek NABOren bilkura hartuko du irailean; lehen aldiz AEBtik kanpo egingo da

2010/12/27

Elkarteko kideek Euskaldunak-en 15. urteurrena ospatuko dute NABOren bilkurarekin batera (argazkia QuebecEE) 2011 urteari begira ari dira lanean jada Quebec-eko Euskaldunak elkarteko kideak, eta Adelaide Daraspe lehendakariak dionez, erronka ederra dute: NABOren bilkura antolatzea irailean. Lehen aldia izango da Ipar Ameriketako --hau da, Kanada, Mexiko eta AEBetako-- euskal elkarteak biltzen dituen erakundeak bilera AEBetatik kanpo egiten duela. Irailaren 17an izango da bilkura, eta egun berean Euskaldunak-ek bere sorreraren 15. urteurreneko jaia egingo du.

Gehiago irakurri...


Irene Lopez de Vicuña: "Ezin da Euskal Herria bere osotasunean ezagutu euskara ez baduzu ezagutzen" (VI)

2010/12/27

Irene Lopez de Vicuña 'Argentinan Euskaraz' programaren emaitza eta ikurretako bat da Irene Lopez de Vicuña. Buenos Airesko Euskaltzaleak Euskaltegiko irakasle eta Eusketxeko langile, Argentinan Euskal Herriaren zati bat sortzen eta elikatzen lagundu du Lopez de Vicuñak bertatik pasatu diren hainbat euskaldunentzat. Euskal etxe askotan ez dira heldu berriak euskaraz hartzen. Irene Lopez de Vicuña dagoen lekuetan, berriz, euskaldun peto batekin egiten dute topo euskal herritarrek.

Gehiago irakurri...


Zorionak, gure agiantza onenekin

2010/12/24

Hauek gure agiantzak Beste urte batez iritsi da Gabona, bihar Eguberria... Aukera ederra maite ditugunak bereziki gogoan hartu eta agiantza edo desiorik onenak bidaltzeko. Beste urtebete eta hemen segitzen dugu, irakurle. Urtebete emendatu diogu elkar ezagutuz daramagun denborari eta pozez ikusten dugu EuskalKultura.com-eko txokotik hazten doazela Euskal Herriari, munduko bazter guztietatik, bere seme-alabak eskaintzen ari zaizkion ekarpenak.

Gehiago irakurri...


Lopez lehendakariak harrera egingo die astelehenean Lehendakaritzan kanpoan bizi diren euskaldunei

2010/12/24

Patxi Lopez Lehendakariak atzerrian bizi diren euskaldunen ordezkaritza zabal bati egingo dio harrera datorren astelehenean, abenduak 27, Lehendakaritzaren egoitzan izango den ekitaldi batean. Hitzordua arratsaldeko seietan hasiko da, eta bertan parte hartzera gonbidatuta daude, Gabonak direla-eta egunotan Euskadin daudenez, beste herrialde batzuetan bizi eta lan egiten duten euskaldun asko, adierazi dute Lehendakaritzako iturriek ohar batean. Bigarren urtea da Patxi Lopezek halako zerbait antolatzen duela, iazko azken egunetan ere antzeko ekitaldi bat egin baitzuen kanpoan bizi diren zenbait euskal herritarrekin.

Gehiago irakurri...


Boiseko Basque Museum & Cultural Center-ek museoko dendaren arduradun postua bete nahi du

2010/12/24

Boiseko Euskal Museoaren ikurra Boiseko Euskal Museoak lanpostu eskaintza argitaratu berri du bere webgunean, dendaren arduradun postua betetzeko. Museoa, dendaren kargu egin eta dendarako produktuak erosi eta salduko dituen pertsona baten bila ari da. Ingelesaz gain euskara edo gaztelera jakitea baloratuko da. Asteartetik larunbatera lan egiteko da, 33 orduko lanaldian eta soldata 17.160-20.592 dolarrekoa izango du. Kurrikuluma bidaltzeko epea urtarrilaren 6ean itxiko da.

Gehiago irakurri...


Proposamen anitzeko egitaraua Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxean 2010. urteari agurtzeko

2010/12/24

Beti Alai Dantza Taldeko kideek euren pauso onenak oparitu zizkioten bildutako jendeari Abenduaren 2, 3 eta 4an, mota askotako ekimenak burutu ziren Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxean 2010eko ekitaldien egitaraua ixteko. Hiru egun horietakoo ekintzek helburu zehatzak zituzten; alde batetik, Euskararen Nazioarteko eguna gogoratzea; beste alde batetik, euskal erakundearentzat hain arrakastatsua izan den urtearen amaiera ospatzea; eta azkenik eta bigarren puntuari loturik, Mar del Platako Bigarren Mendeurreneko Euskal Astearen antolakuntzan lagundu zutenei esker beroak ematea.

Gehiago irakurri...


'Hasi ginenean burutik ere ez zitzaigun pasatzen euskararen irakaskuntza honaino ailegatuko zenik' (V)

2010/12/24

Gabriela Mendia eta Miren Arozarena. Duela hogei urte ikasleak ziren. Euskal Herriko hizkuntzan baliabide gutxi baina jakinmin handia zeukaten ikasleak. Orain, hogei urte pasa eta gero euskal etxeen arteko euskara irakasle ezagunenak dira Gabriela Mendia eta Miren Arozarena. Izan ere Eusko Argentinar Bazkun Alkartasuneko --FEVA-- aurpegi publikoak dira eta Macachin herrian hasi ziren ikasle gehienek bezala, euskara dute bizitzaren zati garrantzitsu. EuskalKultura.com 'Argentinan Euskaraz' programari egiten ari zaion omenaldi honetan, hona Gabriela Mendia eta Miren Arozarenaren lekukotasuna.

Gehiago irakurri...


Olentzero.net, euskal ikazkin opari-emailea sustatzeko webgunea, jolas, argazki, kantu, berri eta abarduna

2010/12/23

Olentzero.net-en azala, hamaika jakingarri bildurik Olentzerizaleentzat Atzo aurkeztu zen Udalbideren Iruñeko egoitza nagusian Olentzero.net, Olentzeroren Lagunen Elkarteak bultzariko ekimena euskal Eguberrietan "pipa hortzean duela" agertzen den pertsonaia sustatu eta suspertzen laguntzeko helburuz. Horretarako webguneak jokoak proposatzen ditu, argazki eta bideoak partekatzeko aukera ematen du, berriak eskaintzen ditu eta Olentzerok bisitatzen dituen herri eta tokien zerrenda ere ematen du, tartean Euskal Herrikoak zein euskal diasporako datu eta ekarpenak.

Gehiago irakurri...


'Euskal Herriko Baserriak' erakusketarekin, San Juango EEak amaitu du 2010eko ekitaldi egitaraua

2010/12/23

Udaletxeko kultur zuzendaria Luis Meglioli Landa familiarekin Abenduaren 16tik 22ra arte ikusgai egon dira San Juango Hiriko Oroimen Museoan 'Euskal Herriko Baserriak' erakusketa osatzen duten argazkiak. Ekintza Maiatzeko Iraultzaren Bigarren mendeurrena ospatzeko egin ziren azken ekimena ere izan zen eta hori dela eta, hiriko udaletxearen babesa izan du. Aste osoan zehar, jende mordo bat hurbildu zen museora euskal etxeko kidea den Silvia Urbicain de Bene irakasleak koordinatu zuen erakusketa ikustera. Proposamen honekin, San Juan hiriburuko Eusko Etxea-k bukatutzat eman zuen 2010eko ekintzen programa.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia